Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 urtarrila, 2022 Digitalizazioa Industria adimenduna

Pintuberrik 4.0 kategoriara eraman ditu bere pintaketa-prozesuak

Berrizko ETEak pintaketa-linearen tenperatura, presio edo abiadurari buruzko datuak sortzen dituzten sentsoreak txertatu ditu
Ainhoa Errazti, konpainiako finantza zuzendaria.

 

Pintuberri Industrial pintaketaren sektoreko konpainia bat da, jatorri tradizionalekoa baina garai berrietara egokitu dena, I+G-a “ezinbesteko” bidelaguntzat hartuz eta 4.0 Industrian buru-belarri murgilduz sentsorika eta Gauzen Internet (IoT) bezalako teknologia gorakorrekin. ETE honek pintura hautsa aplikatzen du metalezko piezen gainean, pintaketa-linearekin erlazionatutako informazioa (tenperatura, presioa edo abiadura) eman dezaketen sentsore desberdinak erabiltzeko, dio Ainhoa Erraztik, konpainiako finantza zuzendariak. 1998an sortutako Pintuberri enpresak Berrizen (Bizkaia) du egoitza, eta sektore hauetara zuzentzen da: automoziora, etxetresna elektrikoetara eta, oro har, margotu daitekeen metalezko edozein piezatara.

 

Zein testuingurutan sortu zen enpresa?

Pintuberrik 1996an hasi zuen bere ibilbidea, nahiz eta bagenuen esperientzia sektore honetan hamar bat urte lehenagotik. Urte hauetan guztietan pintaketa-instalazio asko bisitatu ditugu, eta aspaldi ohartu ginen denek erabiltzen dituztela pintatzeko modu oso oinarrizkoak. Hala, duela bost urte erabaki genuen jauzi bat egin behar genuela pinturaren munduko lan modu tradizionala aldatzeko. Eta Europara begira jarri ginen. Sektoreko azoketara bidaiatzen hasi ginen, eta nazioarteko presentzia duten gure hornitzaileei galdetu genien zeintzuk diren Europako erreferentziazko margolariak hirugarrenentzat. Horrelaxe ezagutu genuen Austriako enpresa baten izena; harekin harremanetan jarri ginen eta bisitan joan ginen beren kontrol-prozesuak ezagutzeko, eta, finean, huraxe da geroztik enpresan egin ditugun aldaketen ernamuina.

 

Zer lortzen duzue prozesu honekin?

Piezen pintaketa-prozesuko etapak kontrolatuz, posible da zerbitzuen kalitatea bermatzea eta bezeroei trazagarritasunarekin lotutako informazioa ematea. Gainera, datu horiekin batera prozesu osoa atzematen duten bideo grabazioak eman diezazkiekegu, irudietan adieraziz margotutako piezek jasan dituzten denbora, tenperatura edo presio balioak.

 

Zure ustez zein izan da aldaketa esanguratsuena?

Duela gutxi lantegi osoa sentsorizatu dugu, eta orain makinen parametro guztien 24 orduko erregistroak dauzkagu. Hau da, hainbat balore monitorizatzen eta erregistratzen ditugu, besteak beste, Ph-a, eroankortasuna, bainuen tenperatura, presioa, labeen tenperatura…  Balore horietakoren bat hasieran ezarritako zifretatik desbideratzen bada, alarma sistema bat pizten da. Gainera, bideo grabaketak egiten ditugu eta argazkiak ateratzen ditugu prozesuko puntu bakoitzaren sarreran eta irteeran.

 

Zer irabazten du bezero batek inplementatu dituzuen 4.0 euskarri horiek aplikatuta?

Bezeroek gero eta berme handiagoak behar dituzte; jakin behar dute prozesuak kontrolatuta daudela 24 orduz, eta ez dagoela akatserako tarterik. Esate baterako, bezero batek gure sistema erabili du bere amaierako bezeroari (automobilgintza) frogatzeko piezen tratamenduko parametroak konstanteak izan direla zortzi hilabetetan zehar. Horretarako, erakutsi dizkiegu piezen argazkiak labean sartzeko unean eta baita ere linea osoan zehar jasan dituzten parametroak, minutuz minutu.  Bezeroek prozesu sendoak bilatzen dituzte, eta ez soilik automobilgintza sektorean,  horrela bermatzen delako piezen akabera beti berdina dela. Eta hori are garrantzitsuagoa da pinturarekin, akats batzuk iraupen luzeko laborategi probetan edo denboraren joanarekin bakarrik antzematen baitira.

 

Zuena bezalako ETE batek nola kudeatzen du horrelako eredu-aldaketa bat?

Gure ustez zailena ez da baliabideak bilatzea, baizik eta ziur jakitea aldaketa beharrezkoa dela. Ez da baliabide kontu bat, baizik eta mentalitate kontu bat.  ETEetan ere inbertsioak egin behar dira, eta garrantzitsuena da norberak sinestea inbertsio horiek beharrezkoak direla. Gauza bera Ikerketa eta Garapenarekin, funtsezkoa da. Gure kasuan, adibidez, badaukagu eguneroko lanetik liberatuta dagoen pertsona bat, produktuen industrializazioaz eta hobekuntzez arduratzen dena. Gurea bezalako enpresa txiki askotan pentsatuko dute ezinezkoa dela pertsona bat liberatuta izatea zeregin horietarako, baina guk uste dugu okerrago litzatekeela pertsona hori ez izatea.

 

Zein da Pintuberriren etorkizuna? Zer behar du lehiakor izateko?

Zalantzarik gabe, teknologia integratu behar dugu gure prozesuetan modu orokor batean. Duela gutxi exoeskeletoak probatu ditugu zamalanetarako. Bestalde, aztertzen ari gara nola integratu ditzakegun robotak piezak zintzilikatu eta berriz hartzeko (ez da erraza, hirugarrenentzako margolari batek pieza desberdin asko egiten dituelako eta ez duelako produktu propiorik).  Era berean, apustu egin dugu estaltze-sistemaren bidezko pintaketaren alde. Gero eta ohikoagoa da piezak partzialki margotzeko eskaerak jasotzea, eta hori oso zaila da pintura hautsa erabilita.  Baina atzean utzi nahi dugu pintatzeko modu tradizionala. Horixe izango da lehiakideengandik bereiziko gaituena. Dena den, elementu garrantzitsuena abiadura da, hau dena oso azkar egin behar delako.

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak