Lantekeko CEOa, Alberto López de Biñaspre.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 16 maiatza, 2025

Lantekek, software industrialean munduko liderrak, 36.000 bezero baino gehiago ditu dagoeneko

Arabako Parkean kokatuta dagoen enpresak 400 langile baino gehiago ditu, eta SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programako laguntza bat jaso du
-

Lantek Arabako Teknologia Parkean kokatuta dagoen enpresa da eta industria metalurgikorako software-soluzioetan mundu mailako liderra da. Enpresak tailer txikietan ezarpen osoak ez ezik, talde handien fabrikazio aurreratuko sistemetan soluzio integratuak ere eskaintzen ditu. Dagoeneko 36.000 bezero baino gehiago eta 400 langile baino gehixeago ditu (orain sei urte, aldiz, 150 langile zituen). Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

Enpresa 1986an sortu zen makina-erremintaren sektoretik oso gertu zeuden Arrasateko ingeniarien talde baten ekimenari esker, eta lehen kontrol numerikoak eta digitalak egiten hasi ziren. Urte batzuk geroago, 2000an, Arabako Teknologia Parkera eraman eta nazioartekotzea bultzatzen hasi zen. Hala, atzerrian lehen bulegoa zabaldu zuen, Frantzian.

“Orain urte batzuk, hiru oinarri zituen plan estrategikoa zehaztu genuen: teknologia, teknologia bideratzaileen erabilerarekin (adimen artifiziala, adibidez); nazioartekotzea (fabrikazio aurreratuan mundu mailako erreferentea izateko); eta erakundearen eraldaketa, teknologia maila goreneko profiletan oinarrituta eta taldea estrategiaren erdigunean kokatzearen alde egindako apustu argiarekin”, azaldu du Lantekeko CEOak, Alberto López de Biñasprek.

Gaur egun, enpresak Lanteken soluzioekin fabrikatzen duten 36.000 bezero baino gehiago ditu. “Gainera, nitxo-enpresa izan arren, 400 langileko muga gainditu dugu eta orain urte batzuk 150 ginen. Bilboko eta Gasteizko bulegoen artean, ia 200 langile inguru izango ditugu”. Iazko fakturazioa 35 milioi euro baino gehiagokoa izan zen. Aldiz, orain zortzi urtekoa 14 milioi eurokoa izan zen.

“Software produktuaren fabrikatzaileak eta industriarako soluzio aurreratuen hornitzaileak gara”.  Fakturazioaren % 90 baino gehiago da nazioartekoa eta I+G arloa funtsezkoa da: negozioaren % 15 jasotzen du. Japonian irekitako bulegoari esker, dagoeneko 21 bulego ditu 15 herrialdetan banatuta, bost kontinentetan zehar. “Zerbitzu eta proiektuak dira, ez ordezkaritza komertzialak, eta aparteko euskarri teknikoa eskaintzen dute. Gainera, eskualde bakoitzean bezeroen behar espezifikoak asebetetzen dituzten soluzio pertsonalizatuak ematen dituzte”.

Lantek software soluzioen hornitzailea da. “Txapa, hodi eta profilen fabrikazio aurreratuarekin lotutako softwarean lider gisa, hainbat sektoretan egiten dugu lan: energia, automobilgintza, itsasontzien fabrikazioa, jasogailuak edo etxetresna elektrikoak, adibidez”. Enpresak tailer txikietan ezarpen osoak ez ezik, talde handien fabrikazio aurreratuko sistemetan soluzio integratuak ere eskaintzen ditu. Fabrikazio-sistema eta negozio guztien integrazioa, produkzioaren plangintza eta makinen kudeaketa errazten ditu. “4.000 makina eredu, produkzio-sistema edo kotizazio-programei baino gehiagori ematen dizkiegu soluzioak. Gainera, business intelligence edo adimen artifizialaren aplikazioarekin lotutako sistemetara ere iristen gara”.

SPRI Taldearen zibersegurtasun-programatik jasotako laguntza Lanteken ingurunean segurtasun handiagoa ematen duten tresnak hedatzeko prozesua bizkortzeko eta ISO270001 ziurtagiria lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko erabiliko da.

Etorkizuneko erronkak nazioarteko ezegonkortasunari aurre egitearekin lotuta daude. “Nazioartean gure bezeroei laguntzeko eta lehia mailako abantaila eskura dezaten erabilgarri dugun palanka teknologikoan elkarri laguntzeko konpromisoa dugu”.

Gainera, garrantzi handia ematen diote beren giza taldeari; “hain zuzen ere, horixe da gure balio eta indarguneetako bat. Pertsonen mende bakarrik dagoen negozioan gora egin nahi baduzu, argi dago zer egin beharra dagoen”. Gainera, software industrialaren arloan duten lidergoa mantendu eta abian jarritako ibilbide teknologikoan aurrera jarraitu nahi dute. “Eta fabrikatzaile askoren makinetarako soluzioak eskaintzen ere jarraitu nahi dugu. Heterogeneotasun hori kudeatzea da gure negozioaren oinarrietako bat”.

SPRI Taldeak euskal enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Gorlan  taldea,  I+G  arloan  jarduten  duen  balio  erantsi  handiko  produktu  elektrikoen  enpresa
23/06/2025 I+G+B

Gorlan taldea, I+G arloan jarduten duen balio erantsi handiko produktu elektrikoen enpresa

Zornotzako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du, eta produktu berriak garatzen bakarrik diharduten 90 pertsona ditu.

Kudebatt  enpresak  litio-ionezko  baterien  potentziala  maximizatzen  du,  ingurumen-inpaktua  minimizatzen  duen  bitartean

Kudebatt enpresak litio-ionezko baterien potentziala maximizatzen du, ingurumen-inpaktua minimizatzen duen bitartean

La empresa de Gipuzkoa ofrece soluciones inteligentes y respetuosas con el medio ambiente para el ciclo de vida completo de estas baterías, desde su uso hasta su reutilización y reciclaje.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Acuratiok  erabaki  adimendunak  hartzeko  teknologia  bat  bultzatzen  du  pertsonen  pribatutasuna  babesten  den  bitartean
18/06/2025 Zibersegurtasuna

Acuratiok erabaki adimendunak hartzeko teknologia bat bultzatzen du pertsonen pribatutasuna babesten den bitartean

Autoak edo erlojuak bezalako gailuetan adimen artifiziala da, 'ikasketa automatikoa muturrean' izenekoa. Datuak sortzen diren lekuan zuzenean prozesatzeko eta erabaki independenteak hartzeko aukera ematen du, datu-zentro handietara eraman beharrik gabe.

Joseba  Laka  (Tecnalia):  “Ondo  aplikatutako  adimen  artifiziala  abantaila  lehiakorra  izatea  behar  dugu  Euskadiko  enpresa-mota  guztientzat”

Joseba Laka (Tecnalia): “Ondo aplikatutako adimen artifiziala abantaila lehiakorra izatea behar dugu Euskadiko enpresa-mota guztientzat”

Tecnaliako unitate digitaleko zuzendariak BeDigital kongresuan parte hartu zuen, eta bertan teknologia digitalen eta adimen artifizialaren papera aztertu zuen euskal industria-sarean.

Barna,  duela  60  urtetik  ekonomia  zirkularra  erabiltzen  duen  Bermeoko  enpresa

Barna, duela 60 urtetik ekonomia zirkularra erabiltzen duen Bermeoko enpresa

Konpainiak arrain-soberakinekin ekoizten ditu animalientzako pentsua fabrikatzeko erabiltzen diren irinak eta olioak

Decidatak  adimen  artifizialean  eta  machine  learning-ean  erreferente  izan  nahi  du  estatu  mailan

Decidatak adimen artifizialean eta machine learning-ean erreferente izan nahi du estatu mailan

Bizkaiko enpresak 10 urte daramatza konpainia eta erakunde publikoei datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzen.

PhotoKrete,  hiriak  hozteko  morteroak  garatzen  dituen  euskal  startup-a
13/06/2025 Ekintzailetza

PhotoKrete, hiriak hozteko morteroak garatzen dituen euskal startup-a

Bere teknologia berritzaileari esker, %70etik gorako energia aurrezpena lortu daiteke hozte-gastuan, material pasibo eta jasangarrien bidez.

Sellex,  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duen  “diseinu  zintzoko”  altzari-fabrikatzailea
12/06/2025 Nazioartekotzea

Sellex, 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duen “diseinu zintzoko” altzari-fabrikatzailea

Gipuzkoako enpresak bankuak, aulkiak, mahaiak edo oheak ekoizten ditu instalazio handietarako, diseinu iraunkorraren aldeko apustu nabarmena eginez.

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.