José Ignacio Rodríguez.
Elkarrizketak 23 maiatza, 2022

“Onlineko erosketa batean konfiantza sortzea funtsezkoa da modu osasuntsu eta organikoan hazteko”

FitnessDigital-en sortzaileak, José Ignacio Rodríguezek, Europa hegoaldeko sektoreko marketplace garrantzitsuenetako bat bihurtu du euskal ETE hau
-

FitnessDigital  duela hamabost urte Gasteizen sortutako proiektu bat da, dagoeneko Europa hegoaldeko fitness sektoreko marketplace garrantzitsuenetako bat bilakatu dena. Garai hartan  hasiberria zen salerosketa elektronikoaren bidez hasi zen lanean, ozta-ozta 400 erreferentziako portfolio batekin; gaur egun 5.000tik gora aukera eskaintzen ditu katalogoan, direla muskulazio-makinak, direla bizikleta estatikoak edo korritzeko zintak… Bere zerbitzu, kalitate, logistika eta, batez ere, espezializazioagatik, José Ignacio Rodríguezek sortutako ETE arabar hau nazioarteko erreferentea da fitness-aren industrian,  urtean hamabost milioi euro inguruko fakturazioa dauka, 31 langile plantillan, presente dago 28 herrialdetan eta filial bat du Mexikon.

Karga-bolumena faktore erabakigarria al da eCommerce-an?

Esango nuke gaur egun dendako erreferentzia kopurua ez dela erabakigarria arrakasta izateko. Azken urteotan merkatua bi ildo nagusitan garatu da. Batetik, milaka erreferentzia dituzten marketplace handi bilakatutako dendak, eta bestetik, produktu eta zerbitzu askoz zainduagoa duten bertikalak, erreferentzia bakar bat izan dezaketenak. Bi aukerak izan daitezke bereizgarriak eta arrakastatsuak.

Dibertsifikazioa ote da hazten jarraitzeko hurrengo aukera?

Gure kasuan, argi dago kanalak dibertsifikatu ditugulako jarraitu ahal izan dugula hazten eta kategoria bakoitzean  sakontzen. Bestalde, 30 salmenta-puntu fisiko irekita izateak, merkatu-aukera berriak emateaz gain, bezeroen premien inguruko ikuspegi berriak eta ikaskuntza berriak ere ematen dizkigu.

Fitness-erako arropa saltzea aukera bat da zuentzat?
Oraingoz ez daukagu asmorik bide horri ekiteko. Batetik, badakigu gure bezeroak eta makinak erosten dituztenak bat direla eta, beraz, sinergia handiak aurki genitzakeela dudarik gabe, baina bestalde, kategoria bateko eta besteko prozesuak oso desberdinak dira. Gainera, gaur egun fitness-erako arropa marka handietan eta moda eta arropa dendetan saltzen da.

 Zenbat erabiltzailek erosten dute zuen web orrian?

Hamabost urteko ibilbide baten ostean (webgunea 2007ko maiatzaren 1ean ireki genuen), esan dezakegu 700.000tik gora bezerok jarri dutela euren konfiantza fitnessdigital atarian. Guretzat, horrexek ematen dio zentzua gure lan guztiari. Salmenten %65 atzerrian egiten dira.

Non?

Espainia da gure merkatu garrantzitsuena (salmenten %40), baina orobat saltzen dugu Frantzian, Belgikan, Italian, Portugalen, Holandan eta, gutxiago bada ere, Alemanian eta Ingalaterran.

Jakinik zein zaila den gauzak erostea haztatu gabe… Zure ustez zein da kontsumitzaileak kontuan hartzen duen ezaugarria onlineko erosketa bat egitean, webgunearekiko konfiantza ala produktuaren kalitatea?

Onlineko denda batek konfiantza transmititzeko duen gaitasuna funtsezkoa da modu osasuntsu eta organikoan hazteko. Baldin negozio-eredu baten oinarria bada une jakin batean zure lehiakideek ez dituzten produktuak edo prezioak eskaintzea, eredu horrek normalean “hanka laburragoak” izango ditu eta ez da arituko inbertitzen lehiakortasun-abantaila garrantzitsuak aurkitzeko eta bezeroaren esperientzia hobetzeko.

Zure ustez, hamabost urte hauetan zein izan da konpainiaren inflexio-puntua maila bat gorago igotzeko?

Espezializazioa izan da gure inflexio-puntua, baina, bitxia bada ere, galdera honi erantzutean bururatzen zaidan lehen erantzuna kontrakoa da. Alegia, enpresa honen inflexio-puntua izan da konfiantza izatea gogoeta estrategiko bat egin behar izan dugun bakoitzean eta prozesu horretatik irtetea pentsatuz gehiago espezializatu behar dugula mailaz igo ahal izateko.

 Zein izango da zuen bidea datozen urteetan?

Espezializazioa kategoria batzuetan, aholkularitza, nazioartekotzea eta kanalak dibertsifikatzea izango dira datozen urteetarako gure norabideak.

Denda fisiko gehiago esan nahi du horrek?
Seguru baietz. Erronka handi bat daukagu oraindik: gure denda fisikoen negoziazioa nazioartekotzea eta zabalik ditugunak hobetzea.

Erronkez ari garenez… Zure ustez zein da konpainiaren etorkizuneko erronka handiena?

Gu bezalako fitness arloko espezialista batek beti izango du toki bat merkatuan, horregatik gure erronka izango da merkatuarekin batera mugitzea eta, ahal bada, aurrea hartzea. Retail munduan dabiltzan kontsumo-ohituren aldaketa sakonen erritmoarekin, erronka berdin zaila da guretzat nahiz edozein industriatako merkataritza-zaleentzat.

Lotutako albisteak

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Ariadna  Grid,  eraldaketako  40.000  zentro  elektriko  baino  gehiago  kudeatzen  dituen  ETEa

Ariadna Grid, eraldaketako 40.000 zentro elektriko baino gehiago kudeatzen dituen ETEa

Zornotzako enpresak tentsio baxuko sare elektrikoa monitorizatzen duen plataforma bat eskaintzen du, sarean arazoak edo galerak ekidite aldera

Laura  Francos  (SMARTPM):  “Prozesuak  digitalizatu  eta  automatizatzea  edozein  enpresaren  esku  dago”

Laura Francos (SMARTPM): “Prozesuak digitalizatu eta automatizatzea edozein enpresaren esku dago”

SMARTPM enpresak MIC plataforma garatu du ETE industrialen digitalizazio progresiboa errazteko, hainbat teknologia garapen-mailatara egokituz.

Zucchetti  Spainek  enpresen  kudeaketa-prozesuen  digitalitzazioan  laguntzen  du

Zucchetti Spainek enpresen kudeaketa-prozesuen digitalitzazioan laguntzen du

Enpresa bizkaitarrak enpresa-kudeaketarako software soluzioak garatzen ditu. 4.000 bezero baino gehiago ditu industriaren, zerbitzuen eta aholkularitzen sektoreetan, eta horietatik 1.200 Euskadin daude. Gaur egun, Latinoamerikan barneratzea aztertzen ari da.

Lantekek,  software  industrialean  munduko  liderrak,  36.000  bezero  baino  gehiago  ditu  dagoeneko

Lantekek, software industrialean munduko liderrak, 36.000 bezero baino gehiago ditu dagoeneko

Arabako Parkean kokatuta dagoen enpresak 400 langile baino gehiago ditu, eta SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programako laguntza bat jaso du

Lowerton,  adimen  artifizialarekin  enpresak  berritzea  eskaintzen  duen  startupa

Lowerton, adimen artifizialarekin enpresak berritzea eskaintzen duen startupa

Bere teknologiak aukera ematen du lau hilabeteko lana eskatzen duten hobekuntzak bi egunetan bakarrik ezartzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.