Eraldaketa digitala
Albisteak 27 maiatza, 2020

Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du konektagarritasuna eta zerbitzu digitalak errotzen ari direla EAEn
-

 

Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du konektagarritasuna eta zerbitzu digitalak errotzen ari direla EAEn

 

Euskadi Europako lurralde aurreratuenetako bat da Informazio Gizarteranzko eraldaketaren arloan, izan ere, 5. postuan  dago Danimarka, Suedia, Finlandia eta Herbehereen atzetik. Halaxe dio Telefónica Fundazioaren SdE txostenak, zeinak orobat nabarmentzen baititu digitalizazioa bultzatzera bideratutako eta Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez gauzatutako hainbat ekimen. SPRI Taldearen helburua da Euskadiko Agenda Digitala garatzea, eta horretarako, euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzen du, enpresentzako zerbitzuak, aktiboak eta laguntzak martxan jarriz eta tresna berriak bultzatuz, hala nola, Big Dataren analisia, machine learning, adimen artifiziala, marketin digitala eta erabakiak hartzeko prozesuak hobetzera bideratutako beste baliabide batzuk.

 

SdE 2019 txostenak dioenez, Euskadik posizio sendoa du Europako Agenda Digitalerako garrantzitsuak diren adierazle guztietan (datu horiek Digital Economy and Society Index txostenean daude jasota), eta emaitzak hobetu ditu aztertutako bost dimentsiotatik lautan. Garrantzitsuena da konektagarritasuna, % 8,5eko hazkundea izan baitu 2018arekin alderatuta. Hala, konektagarritasunaren arloan, EAE lehen posturaino igo da eta Europako gainerako lurraldeen gainetik kokatu da. Hori lortzeko ezinbestekoa izan da politika publikoek egin duten apustu irmoa eta zuntza lurralde osora zabaltzea.

 

2019an orobat hobetu da teknologia digitalen integrazioa, zehazki, % 5,7 hazi da. Txostenak espreski nabarmentzen ditu enpresen digitalizazio teknologikoaren garapena eta merkataritza elektronikoaren hobekuntza. Halaber, zerbitzu publiko digitalek ere gora egin dute (zehazki % 7,3), neurri handi batean ugaritu egin direlako Gobernu elektronikoaren erabiltzaileak.

 

Euskadi adierazle bakar batean kokatu da Europako batez bestekoaren azpitik, alegia, Interneten erabileran, eta horren arrazoia da banka eta onlineko erosketak astiro hazten ari direla. Halere, adierazle hori % 6,1 hazi zen 2019an, eta ohiko erabiltzaileen kopurua ere ugaritu egin zen, % 11ra iristeraino.

 

Azkenik, Telefónica Fundazioak eraldaketa digitalaren aurrerapenari buruz eginiko txostenak orobat aipatzen ditu Euskadik 2019an arlo horretan garatu dituen proiektu garrantzitsuenetako batzuk. Horietako bat da Basque Cybersecurity Centre, Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen erreferentziazko erakundea, zeinaren helburua baita zibersegurtasuna garatzea eta Euskadiko hiritar, enpresa zein erakunde publikoen konfiantza digitala hobetzea. SPRI Taldeak Enpresa Digitala programaren bidez garatu dituen ekimenak ere jaso ditu: Barnetegi Teknologikoak, Mikroenpresa Digitala Prestakuntza eta Inplantariak programa. Denek dute helburutzat lehiakortasuna eta EIKTen erabilera hobetzea ETEen artean. Beste proiektu aipagarrienetako bat da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Ikanos ekimena, pertsona eta antolakundeen gaitasun digitalak hobetzera bideratua dagoena.

 

Lotutako albisteak

Jakin  nahi  al  duzu  zure  enpresa  zibereraso  baterako  prest  dagoen?  Jakin  ezazu  SPRIren  zibersegurtasuneko  simulakroen  zerbitzu  berriarekin

Jakin nahi al duzu zure enpresa zibereraso baterako prest dagoen? Jakin ezazu SPRIren zibersegurtasuneko simulakroen zerbitzu berriarekin

Jarri proban zure enpresaren erreakzio-gaitasuna ingurune seguru eta errealista batean. SPRIk zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzua jarri du abian ahultasunak identifikatzeko eta eraginkortasunez jarduteko aukera izan dezazun. Eskatu ORAIN.

Milaka  teknologia  zale  bilduko  dira  BECen,  Euskal  Encounter  topaketan,  sektore  digitalaren  hitzordu  handienean

Milaka teknologia zale bilduko dira BECen, Euskal Encounter topaketan, sektore digitalaren hitzordu handienean

Uztailaren 24tik 27ra, 4.000 ordenagailu eta 5.000 parte-hartzaile baino gehiago elkartuko dira Barakaldon, eta 200 jarduera inguru izango dira. Publiko zabalarentzako gune irekia ere egongo da, hitzaldi, tailer eta standekin, baita 3D inprimaketarako espazioa, ekimen solidarioak, hezkuntza-teknologiako proposamenak eta bideojokoen sektorearekin loturiko eremuak ere

INGENERSUNek  balazta-diskoen  pintaketa  automatizatu  du  Poloniako  Stellantis  instalazio  batean

INGENERSUNek balazta-diskoen pintaketa automatizatu du Poloniako Stellantis instalazio batean

Instalazioak bost ATEX robot eta teknologia aurreratuak integratzen ditu, zeinen bidez pintatzeko prozesuan produktibitate eta zehaztasun handiak lortzen diren.

Ulma  Medical  Technologiesek  AA  erabiliz  itsutasun  diabetikoa  prebenitzeko  lehen  sistema  bultzatu  du  Lehen  Mailako  Arretan

Ulma Medical Technologiesek AA erabiliz itsutasun diabetikoa prebenitzeko lehen sistema bultzatu du Lehen Mailako Arretan

Errioxa erkidego aitzindaria da bere osasun zentroetan erretinopatia diabetikoaren baheketarako irtenbide automatizatu bat ezartzen

DESI  2024  txostenak  baieztatu  du  Euskal  Autonomia  Erkidegoaren  digitalizazioa  erritmo  onean  doala  aurrera

DESI 2024 txostenak baieztatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren digitalizazioa erritmo onean doala aurrera

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalari buruzko azterlanak azpiegitura digitaletan lurraldeak Europa mailan duen lidergoa nabarmentzen du

KAUDATU:  Euskal  enpresentzako  digitalizazio  seguru  eta  jasangarria

KAUDATU: Euskal enpresentzako digitalizazio seguru eta jasangarria

KAUDATUren web plataforma errazten du eIDAS 2 araudian oinarritutako digitalizazioa, eta enpresei eskaintzen dizkie lege-betekizunak eta datuen pribatutasuna betetzeko beharrezko tresnak, digitalizazio arduratsu baterantz aurrera egiteko bidean

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Seinalek  enpresei  beren  informazioa  edozein  mehatxuren  aurrean  babesten  laguntzen  die
08/07/2025 Zibersegurtasuna

Seinalek enpresei beren informazioa edozein mehatxuren aurrean babesten laguntzen die

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Seinale zibersegurtasunean eta Zuzenbide Digitalean espezializatutako konpainia gisa finkatu da

SPRI  Taldeak  adimen  artifizialari  buruzko  sei  tailer  antolatuko  ditu  Euskal  Encounterren

SPRI Taldeak adimen artifizialari buruzko sei tailer antolatuko ditu Euskal Encounterren

Hilabete honetako 24tik 26ra egingo dira eta izen-emateak (doakoak) irekita daude dagoeneko

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.