Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Smart Industry Programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia
Ez.
- Garapen Esperimentaleko Proiektuak, Smart Industry kontzeptuarekin lotutako teknologiak (Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Konputazio Kuantikoa, 5G edo Cloud Computing, besteak beste) txertatzeko proiektuak lantzen dituztenak eta Garapen Esperimentaleko fasean daudenak.
- «Hornitzaile teknologikoek» («I+G agentea») inplementatu beharko dituzte proiektu horiek, hala nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek, ingeniaritzek/aholkularitzek edo telekomunikazioetako operadoreek.
- Industria-enpresetan eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresetan inplementatuak (5G teknologietarako beste jarduera ekonomiko batzuk onartuz)
- Proiektuek frogatzaile-efektua izan beharko dute, eta, beraz, EIKTetako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitzea ahalbidetuko dute
Bai. Enpresa bakoitzak 200.000 euroko muga izango du ekitaldian zehar programa honetarako diruz lagundu daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko. Zenbateko hori 100.000 euro gehiago gehituko da 5G eremuarekin lotutako proiektuen kasuan.
Bai.
- Hornitzaile teknologikoaren jardueraren gastuak (I+Gko eragileak): ez dago gehieneko mugarik.
- Hardware eta lizentzietako gastuak: 150.000 € gehienez ere proiektu bakoitzeko.
- Enpresa onuradunaren langileen gastuak: 30 € orduko gehienez ere eta 20.000 € proiektu bakoitzeko.
Gastuak diruz lagundutako proiektuarekin egon beharko dira lotuta zuzenean eta eskaera aurkezten den egunetik aurrera sortu beharko dira.
Hornitzaile teknologikoak izan daitezke teknologia kuantikoen arloan jarduten duten eta proiektuan haien ezagutza eta soluzio berritzaileak aplikatzen dituzten I+Gren arloko eragileak.
Horien artean daude, adibidez:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak.
- Garapen esperimentalean espezializatutako ingeniaritzak edo aholkularitza teknologikoak.
Hornitzaile horiek I+Gren arloko jarduerak egin beharko dituzte eta ezingo dute sozietate-harremanik izan enpresa onuradunarekin.
- Hornitzaile teknologikoaren eskaintza teknikoa, zereginen, metodologiaren, helburuen eta esperotako emaitzen deskribapen xehearekin.
- Eskaintza ekonomikoa, hornitzaile teknologikoaren kostuen, hardwarean eta lizentzietan egindako inbertsioen eta langileen jardueraren kostuen banakapenarekin.
- Proiektuaren laburpen exekutiboa (bi orrialde gehienez ere), arlo kuantikoko artearen egoeraren aurrerapenei egindako ekarpena adieraziz.
- Teknologia kuantikoaren ezarpenarekin lehiakortasun teknologikoan eta industrialean espero den hobekuntzaren justifikazioa.
- Teknologiak ebaztea espero diren erronkak edo arazoak, eta enpresaren prozesuetan, produktuetan edo zerbitzuetan izango duen inpaktua.
- Proiektuaren lantaldearen deskribapena, esku hartuko duten pertsonen CVak eta teknologia kuantikoetako adituen parte-hartzea egiaztatzeko txosten bat barne, izan barne-mailakoak edo erakunde espezializatu batekin egindako lankidetzaren bidezkoak.
- Proiektuaren xede-teknologia kuantikoaren deskribapen-memoria, transferitu beharreko ezagutza tekniko edo zientifikoa, heldutasun-maila eta produktu edo zerbitzu berriak garatzeko eskaintzen dituen gaitasunak zehaztuz.
- Lan-plana eta proiektuaren kronograma, faseekin, jarduerekin eta beharrezko baliabideekin.
- Efektu erakuslea eta esperotako inpaktua, aurreikusitako emaitzak, arrakastaren adierazleak eta beste industria-sektore batzuetan kopiatzeko edo transferitzeko potentziala.
- Memoria ekonomikoa, hornitzaile teknologikoaren, hardwarearen eta lizentzien, eta langileen kostuak islatzen dituzten fakturen xehetasunarekin eta ordainketen bankuko egiaztagiriekin.
- Egindako lanak egiaztatzeko deskribapen-memoria. Hauek bildu beharko ditu:
- Egindako jarduerak eta erabilitako baliabideak.
- Hasierako planak izandako desbideratzeak.
- Lorpen teknologikoak eta lortutako garapenak.
- Proiektuaren ebidentziak (pantaila-argazkiak, argazkiak, dokumentu teknikoak).
- Proiektua egin ostean enpresak izandako hobekuntzak eta onurak.
- Produktu berriei, prozesuei edo zerbitzuei dagozkien emaitzak eta beste sektore batzuetan kopiatzeko duten gaitasuna.
- Euskadiko ekosistema kuantikoarekin sortutako lankidetzak edo sinergiak.
- Bankuko titularraren ziurtagiria (IBAN) eta langile propioen jardueraren eta kostuaren ziurtagiria, legezko ordezkariak digitalki sinatuta.
Epea luzatzeko eska dezakezu baldin eta proiektua aurreikusitako 16 hilabeteetan amaitzea eragozten duten justifikatutako egoerak sortzen badira.
SPRIk 12 hilabetez luzatzeko baimena eman dezake gehienez ere, betiere eskaera hasierako epea amaitu aurretik egiten bada eta onartutako proiektuan aldaketa handirik egiten ez bada
Laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, proiektua amaitu eta likidazio-eskaera aurkeztu ondoren, dagokion dokumentazio justifikatzaile guztiarekin.
Exekutatutako gastua onartutako aurrekontua baino txikiagoa baldin bada azkenean, laguntza justifikatutako zenbatekora egokituko da proportzionalki.
Proiektu horiek, hasten direnetik, beranduenera jota, 16 hilabeteko epean gauzatu behar dira.
Beste 12 hilabetez luzatu daiteke epea, aldez aurretik eskatuz ger eta SPRIk onartuz gero.
Proiektuak ebaluatzeko, honako irizpideak eta puntuazioak aplikatzen dira:
- Proiektuaren potentzial teknologikoa: berrikuntzaren maila, bideragarritasun teknikoa eta arlo kuantikoko artearen egoeraren aurrerapenei egindako ekarpena. 40 puntu gehienez ere (20 puntu gutxienez ebaluatu ahal izateko).
- Inpaktua enpresa onuradunean: esperotako onurak, produktu, zerbitzu edo prozesu berriak sortzea eta beste sektore edo bezero batzuek kopiatu ahal izateko gaitasuna. 30 puntu, gehienez.
- Euskadiko ekosistema kuantikoaren gaineko trakzio-efektua: lankidetzak, ezagutzaren transferentziak edo BasQ estrategiarekin lotutako inbertsioak sortzeko potentziala. 30 puntu, gehienez.
Gutxienez 60 puntu lortzen dituzten proiektuei soilik emango zaizkie laguntzak eta balorazio globalik handiena dutenak lehenetsiko dira, eskuragarri dagoen aurrekontua agortu arte.