Enpresentzako laguntza

Kaixo! Hau da euskal enpresentzako arreta- eta laguntza-gunea

Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.

Ohiko galderak kontsultatuz hasi zaitezke, edo gurekin harremanetan jar zaitezke lehen laguntza-gune gisa, zure kontsulta konpontzeko edo bideratzeko.

Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu

Zibersegurtasun industriala programa-ri buruzko ohiko galderak

Bai.

Bai, baldin eta urteko deialdi bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badira eta, hiru urteko tartean, minimis laguntzen 300.000 €-ko muga gainditzen ez bada. Ekitaldi bakoitzean, enpresa bakoitzeko gehieneko laguntza 100.000 €-koa da.

Ez. 2026ko Zibersegurtasun Industrialaren araudiak berariaz ezartzen du bulegoko ekipamendua ez dela diruz laguntzeko modukotzat joko, hala nola erabilera orokorreko ordenagailu pertsonalak, eramangarriak, monitoreak, inprimagailuak edo periferikoak.

Zibersegurtasun-proiekturako behar-beharrezkoak diren eta oinarrietan deskribatutako diruz lagun daitezkeen jarduerei zuzenean lotuta dauden ekipoak bakarrik aukeratu ahal izango dira.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa da urtean enpresa onuradun bakoitzeko, ekitaldian proiektu bat edo batzuk aurkeztu ala ez. Proiektuaren gastu hautagarrien % 60ra arte estaltzen du laguntzak.

Hardware eta softwareko inbertsioetara bideratutako aurrekontua diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 80 izan daiteke gehienez, eta eskabide guztiek aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastuaren % 20 jaso beharko dute gutxienez.

Bai. Enpresa bakoitzeko 100.000 euroko gehieneko dirulaguntza ekitaldian zehar diruz lagun daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko erabili ahal izango da.

Bai, proiektuan beti egon beharko da aholkularitzara eta/edo ingeniaritzara bideratutako aurrekontuaren % 20 gutxienez.

Ez dira onartuko hardwarea eta software-lizentziak erostea bakarrik jasotzen duten proiektuak.

Laguntza-programaren proiektua gauzatzeko memoriak informazio hau jaso behar du:

  • Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak.
  • Aurkeztutako proiektuaren gaineko desbideratzeak eta haiek justifikatzea.
  • Egindako ingeniaritza- edota aholkularitza-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.
  • Aholkularitza-zerbitzuaren barruan egindako lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora…).
  • Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta software arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila atzemateak, argazkiak…). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.
  • Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza- edo/eta ingeniaritza-kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentze-lanak eta hardwarea (hala badagokio).
  • Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza edota ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.
  • Finantza-erakundeak ordaindu izanaren egiaztagirien kopia.
  • Entitate hornitzaileak proiektua gauzatu ondoren egindako lanak frogatzen dituen memoria teknikoa.
  • Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).

90 egun natural, proiektua gauzatzeko gehieneko 12 hilabeteko epetik aurrera.

12 hilabete, eskaera aurkeztu den datatik aurrera.

Eskaintzak informazio hau eduki behar du:

  • Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionez).
  • Detektatutako arazoa / premia. Proiektuaren helburuak.
  • Egin beharreko ingeniaritza edota aholkularitza lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
  • Dirulaguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.
  • Ezarriko den zibersegurtasuneko soluzioaren azterketa zehatza. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.
  • Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentze-lanak, eta hardwarea (hala badagokio).
  • Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).
  • Proiektua gauzatzeko egutegia.
  • Erantzukizunpeko adierazpena gehitu behar da Oinarri Arautzaileen Eranskin gisa.
  • Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako dirulaguntzen zerrenda.
  • Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzen zerrenda.
  • Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Langile autonomoa izanez gero, Ogasunaren edo Udalaren ziurtagiria, jarduera ekonomikoa ziurtatzen duena.
  • Erakunde onuradunaren IFZ.
  • Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa.
  • Kontratu txikiaren zenbatekoa gaindituz gero, hainbat hornitzaileren eskaintza.
  • Enpresaren Negozio Plana, eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratu baldin bada.
  • % 5eko gehigarria eskatzen bada euskararen eta berdintasunaren aldeko ekintzak sustatzeagatik:
    • Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kopia
    • Berdintasun Plana, 50 pertsona edo gehiagoko enpresen kasuan soilik.
    • Softwarea euskaraz erabiltzen dela egiaztatzen duen dokumentua.

Diru-laguntzaren xede den proiektuaren jarduketa eremuetan espezializatutako enpresak izango dira, antzeko proiektuetan esperientzia dutela frogatu dezaketenak.

Kanpoko enpresa aditutzat hartuko da dirulaguntzaren xede den proiektuaren esparruan jarduera ekonomikoa erregulartasunez gauzatzen duen erakunde pribatu oro, edozein forma juridiko dutela ere.

DEALen 30.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritako kopuruak (15.000€), eta betiere, hirugarrengoen kontratazioren bat baldin badago, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik.

Kasu hauetan ez da beharrezkoa izango eskaintza horiek aurkeztea:

  • Merkatuan, ezaugarri bereziak direla-eta, behar beste erakunde ez dagoenean zerbitzu horiek egiteko, mailegatzeko edo hornitzeko.
  • Gastu osoa dirulaguntza eman aurretik egin bada, eskatutako zenbateko osoaren fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira.

Aurkeztutako eskaintzen artean (dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira), proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, eta memoria hori enpresaren legezko ordezkariak sinatu beharko du.

Urteko 100.000 €-ko gehieneko zenbatekoa enpresa onuradun bakoitzeko da, eta proiektu bat baino gehiago har ditzake barnean.

  1. Laguntza horiek ezin izango dira metatu SPRIren beste programa batzuetako beste laguntza batzuekin, gastu hautagarri berberetarako.
  2. Hala ere, laguntza horiek bateragarri diren beste laguntza batzuekin edo Erkidegoko beste finantzaketa-modu batzuekin metatu ahal izango dira, baldin eta gastu hautagarri berberetarako gehieneko laguntza-intentsitatea errespetatzen bada.

Bai. Minimis laguntzen erregimenera biltzen da, eta 36 hilabeteko edozein alditan jasotako minimis laguntzen 300.000 €-ko mugaren mende dago.

2026an hasitako proiektuak onartuko dira deialdi osoan, laguntza-eskaera aurkezten den eguna edozein dela ere.

Programa honetako enpresa onuradunek industria-enpresak edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresak izan behar dute; Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentroa izan behar dute eta proiektuak bertan izan beharko du eragina eta han bideratu beharko da diruz lagundutako jarduketa; eta Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon behar dute.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari edo antzeko izaera duten I+G sareei atxikita daudenek ezingo dute dirulaguntzarik jaso.

Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

Ordainketa bakar batean, likidazio-eskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.