Euskara industrian
Albisteak 14 otsaila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi
-
Webtest.eus PUNTUEUSek edonoren eskura jarri duen doako tresna erabilgarria webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Tresnak webgunearen analisia egiten du eta, azterketa amaitutakoan, txosten automatiko zehatza sortzen du. Bertan, webgunearen segurtasun-egoera eta hobetu beharreko alderdiak azaltzen dira. WEBTEST.EUS-ek webguneen arduradunei diagnostiko sakona eskaintzen die, segurtasun-arauak betetzen direla bermatzeko eta eraso informatikoen aurrean babesteko. Horrez gain, webgunearen bilakaera denboran zehar jarraitzeko aukera ere ematen du. Ebaluazio-metodologiari dagokionez, tresnak bi alderdi aztertzen ditu: SSL segurtasuna eta web-segurtasuna. Puntuazio-sistema argia du: gehienez 100 puntu lor daitezke, eta emaitza hautemandako hobekuntzen arabera esleitzen da.
INSTAGRAM II: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko onlineko ikastaroa datorren martxoaren 24an. Instagram I ikastaroaren jarraipena, Instagramek enpresetarako duen profilaren kudeaketan oinarrituta. Ikastaroan erabilera eta nobedade guztiak landuko ditugu, horien artean egonik Instagram Stories eta sare sozial horren azken eguneraketak, gure marka edo negozioari nabarmentasun handiagoa emateko. Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita. Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresei edo autonomoei zuzendutako ikastaroa.
BIKAIN, Euskararen kalitate ziurtagiria eskatzeko aurtengo lehen ebaluazioaldia martxan da. Hiru prozesu motaren artean aukeratu dezake ziurtagiria lortu nahi duen erakundeak: Oinarrizko ziurtagiria eskuratzeko ebaluazio-prozesu sinplifikatua, erakundeak oinarrizko ziurtagiria eskuratu ahal izango du bakarrik. Ebaluazio arinagoa da. Bikain ziurtagiria eskuratzeko ohiko ebaluazio prozesua, erakundeak ziurtapen-maila bat lortu ahal izango du, ebaluazioan lortutako puntuazioaren arabera, Eta goi-mailako ziurtagiria berritzeko ebaluazio prozesua, goi-mailako ziurtagiria hiru aldiz eskuratu duten edo aurreko bost urteetan gai-mailako ziurtagiria eskuratu eta berritu nahi duten erakundeentzat berariaz sortutako prozedura sinplifikatua.
“Datu-analisi” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Datu-multzoak aztertzeko prozesua, zeinaren bidez datuetatik informazio erabilgarria eskuratzen den eta informazio horren araberako ondorioak ateratzen diren, erabakiak hartzen laguntzeko. Analisiaren barnean, datuak ikuskatzea, garbitzea, eraldatzea eta modelizatzea sartzen dira. Datuak aztertzeko teknologiak asko erabiltzen dira industrian eta negozioetan, erakundeek erabaki informatuagoak har ditzaten; zientzialariek eta ikertzaileek ere asko erabiltzen dituzte, teoriak eta hipotesiak egiaztatu edo ezeztatzeko. Teknika analitikoak eta estatistikoak erabiltzen dira, gero eta gehiago sistema eta software espezializatuen bidez inplementatuak. Datuak aztertzeko metodo espezifiko ugari daude; horietako batzuk datu-meatzaritza, testu-analisia, enpresa-adimena eta datu-bistaratzea dira.
enpresaBIDEA: Burtsaenea, Burtsak nola funtzionatzen duen ulertzeko istorioa. Irakurketa gomendagarri bat ekarri dugu gaur gurera, asko baino gehiago gustatu zaigulako Arkaitz Urdapilleta Irazuk enpresaBIDEAn argitaratu duen istorioa. ‘Burtsaenea’ du izenburu eta Burtsak nola funtzionatzen duen ulertzeko istorioa dela esanez azpimarratzen du izenburua. Ipuin baten eredua hartuz, istorioaren hasierak dio ‘Bazein behin oso, oso urruti, herri txiki bat. Herri txiki horrek Burtsaenea zuen izena. Ez zuen ezer berezirik, baina bertan bizi zen Iraitz izeneko pertsona bat, gure ipuineko protagonista. Egun batean korrika egitera irten zen. Egindako kirolak sekulako egarria eman zion, baina etxera heldu arte ezin izan zuen inolako edaririk hartu.’

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.