Euskara industrian
Albisteak 22 Marzo, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Enpatikonomia, Ingura Plataforma, Adimen Artifiziala, Soziolinguistika eta WEP.
-

Martiko azkena izango den IndeusBerri honek joan den ostiralean Zinealdean egindako Enpatikonomia Jardunaldira garamatza, ekitaldia interesgarria bezain arrakastatsua izan zela azpimarratzeko. Jardunaldi honetatik salto egingo dugu beste jardunaldi batera, apirilaren 23an Gasteizen egingo den Euskal Soziolinguistika jardunaldira. Bi jardunaldiren ondoren, Jaurlaritzak martxan jarri berri duen INGURA Plataforma eta irakurketa gomendio bat, BAIC zentroak argitaratu berri duena Adimen Artifizialaren mitoei buruzkoa. Amaitzeko, industria berriaren hiztegian egindako bilaketan, kontzeptu hau aukeratu dugu: WEP

Euskal Soziolinguistika jardunaldia, apirilaren 23an Gasteizen.20 urte dira euskararen biziberritze prozesua ezagutza soziolinguistikoz hornitzeko Soziolinguistika Klusterra sortu zela. Ikerguneari forma ematean, eremu teorikoan eta aplikatuan dihardutenak harremanetan jartzeko gune bezala irudikatu zen. Euskararen lurralde osoaren ikuspegian jardutea eta ezagutza zientifiko zorrotza produzitzea ezarri ziren lehentasun gisa. Bi hamarkada beranduago, irizpide horiek berretsiz, etengabe egokitzeko eta berritzeko erronkak indarrean dirau. 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian, euskara biziberritzeko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen zenbait auziri helduko diegu. Eta, bide batez, hurrengo 20 urteetan datorrenaz eta egin nahi genukeen bideaz hausnartuko dugu.

Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko eta irakasteko INGURA plataforma digitala abian jarri du.HABEk, Eusko Jaurlaritzaren Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak, euskara online ikasteko eta irakasteko INGURA plataforma digitala abian jarri du. Ikas-plataforma honen bitartez euskara edozein gailutatik, noiznahi eta nonahi euskara eroso eta malgu ikastea posible izango da. INGURAk bideoetan oinarrituta ariketa ugari eskainiko ditu, hasiera-hasieratik ikaslea hizketan jarriz eta, bestalde, egungo ikas-beharrei erantzungo dien eredu tutorizatu modernoa ahalbidetuko du. Legealdi honetako helburua izan da ikasle-helduen matrikularen doakotasuna sustatzea eta bide beretik doa orain egiten den INGURAren eskaintza.

Punta puntako Enpatikonomia jardunaldi arrakastatsua.Joan zen ostiralean, martxoak 15, egin zen Enpatikonomiaren laugarren edizioa Oiartzungo Zinealdean. Hirurogei bat lagunek jarraitu zuten jardunaldia bertatik bertara eta beste ehun bat lagunek EITBk prestatutako streaming bidez egin zuten. Arantxa Iraola eta Naroa Iturri aurkezleek gidatu zuten 16 hizlariren jarduna eta Oskar Estanga bertsolari-abeslariak egin zituen laburpen musikatu eta umoretsuak. Jardunaldiak lanaren zentzua eta talentua izan zituen ardatz eta XXI. mendeko enpresa aurreratu izateko bidean gai horiek nola kudeatu ikusteko aukera izango zuten bertaratu zirenek. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta praktika onak baliatuz, talentua ertz ugariko gai konplexua dela jabetu ahal izan zuten enpresetako eta erakundeetako ordezkariek.

Hiztegia 8

“WEP” Industria Berriaren Spri Hiztegian.IEE 802.11 estandarraren testuinguruan, haririk gabeko sareen bidez transmititzen den informazioa zifratzeko segurtasun-protokoloa. 10 edo 26 digitu hamaseitar dauzka (40 edo 104 bit). 1997an jarri zen martxan, jatorrizko 802.11 estandarrarekin batera, ohiko sare haridunaren adinako konfidentzialtasun-maila lortzeko helburuarekin. Lehen urteetan asko erabili zen; askotan, WEP protokoloa zen routerraren konfigurazio-tresnek erabiltzaileari eskaintzen zioten lehen aukera. 2001erako, WEP protokoloa gainditzeko moduak agertu ziren. 2003an, WiFi Aliantzak iragarri zuen WPA (WiFi Protected Access) protokoloak WEP protokoloa ordeztu zuela.

AAren mitoak apurtzen: benetan jakin behar duzuna.Interesgarria irudi zaigu BAIC, Adimen Artifizialaren euskal zentroak argitaratu berri duen idatzi hau. Adimen artifizialaren mitoak apurtzen jarraitzen dugu, eta horretarko, oraingoan industriaren ozeano sakonean murgilduko gara. MondAI Reading artikulu berri honetan, AAren alderdi horren inguruko 7 mito errotuenak argitzea proposatzen dugu. AA irtenbide magikoa da industria-arazo guztietarako. AAk lanpostu asko ezabatuko ditu. AA beti da objektiboa eta bidezkoa. Diru asko inbertitu behar da. Enpresa handiek bakarrik egin dezakete lan AArekin. AAk datu asko eskatzen ditu. AAk sail handi bat edo talde tekniko aditu bat behar du.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.