IndeusBerri bannerra_MARTXOA
Euskara industrian
Albisteak 2 Marzo, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Zibersegurtasuna, Tik tok marketing, Futbola eta Enpresa eta Kode irekiko softwarea dira gaur albiste.
-

Tik Tok marketing ikastaroa egingo du Enpresa Digitalak martxoaren 31n, euskaraz, eta hori ekarri dugu azalera. Honekin batera Ekonomisten Euskal Elkargoan Gaizka Garitanorekin izandako solasaldiari buruz Enpresabideak Futbolean nola, enpresetan hala? izenburupean argitaratutakoa eta Zibersegurtasunari buruzko bi berri: alde batetik Zibersegurtasunaren oinarriak eta gomendio batzuk eta bestetik Zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean eta jasangarrian duen eragina. Amaitzeko hiztegiko berba berri bat: “Kode irekiko Software”

Solasaldia Garitanorekin Ekonomistak

Futbolean nola, enpresetan hala? Ekonomisten Euskal Elkargoko solasaldiari buruzko artikulua Enpresabidean.Kirolari lotutako jarduera beste esparru askorekin alderatu ohi da. Besteak beste, kirol taldeen kudeaketak badu antzekotasuna enpresa bat kudeatzearekin. Izan ere, biek ala biek behar dute antolaketa, eta guztiaren buru izango den liderra, baita soft edo gaitasun bigunak ere. Partekatzen duten hori abiapuntu hartuta, Gaizka Garitano Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaileak Taldeen gidaritza: arrakastarako gakoak solasaldian parte hartu berri du Bilbon.

Zibersegurtasun irudia

Zibersegurtasunaren oinarriak eta gomendio batzuk norbanako, erakunde eta elkarte txikientzat.Eraso informatiko bat ekidin eta zein gomendio aplikatu behar ditugun erabaki ahal izateko, lehenik eta behin, ziber-erasoak zer diren jakin beharko genuke. Wikipediaren esanetan, zibereraso edo eraso informatiko bat, sistema informatiko bat (ordenagailu, sare pribatu, etab.) kontrolatzea, ezegonkortzea edo kaltetzea helburu duen nahita egindako eraso bat da. Codesyntaxen web gunetik hartu dugun artikulu interesgarri hau.

Tik Token logoa

TikTok marketingi buruzko ikastaroa martxoaren 31an Enpresa Digitalaren eskutik.TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musika-rekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Besteak beste, enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei, komunikazio eta marketing sailekoei eta ekintzaileei dago zuzenduta ikastaroa.

Ikonotipoa

“Kode irekiko Software” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Iturburu-kode askeko software informatikoa. Egile-eskubideen titularrak lizentzia bat ematen du, zeinaren bidez erabiltzaileek eskubidea baitute softwarea erabiltzeko, aztertzeko, aldatzeko eta edozein helburutarako erabiltzeko. Batez ere, softwarearen funtzionamendua hobetzeko edo erabilera zehatzetara egokitzeko aldaketak egiteko erabiltzen da. Kode irekiko softwarea era publiko eta kolaboratiboan gara daiteke. Industria Berriaren Hiztegitik hartu dugun kontzeptua da, hiztegian hiru hizkuntzatan ikus daitekeena.

Ziur_irudia

Zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean eta jasangarrian duen eragina aztergai martxoaren 16an.Zibersegurtasun estrategiek gero eta pisu handiagoa dute mugikortasunarekin erlazionatutako industria-jarduera guztietan. Arau eta eskakizun aldaketei aurre egiten ari den sektorea da, eta ibilgailu-fabrikatzaileetan ez ezik, industria osagarrian eta, azken batean, balio-kate osoan ere badute eragina. Egoera horren aurrean, MUBIL eta ZIUR fundazioek, zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean eta jasangarrian duen eragina aztertzeko enpresa-topaketa antolatu dute. Martxoaren 16an egingo da Donostian.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.