Indeusberri_iraila
Euskara industrian
Albisteak 22 iraila, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: Ekonomisten Euskal Elkargoa; ZIUR eta Aspegiren jardunaldia; OREKA Eguna; ENPRESAREAN Azoka; PUNTUEUS domeinua; eta Alegiazko Errealitatea.
-

Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Komunitateak datorren asterako antolatutako jardunaldia; ZIUR eta Aspegik ireki berri duten lankidetza-ildoa; urriaren 7an egingo den OREKA Eguna; ENPRESAREAN azokan izena ematea zabalik dagoela; PUNTUEUS domeinuak bere eredua aurkeztu duela; eta Industria Berriaren Hiztegiko berba berri bat: ALEGIAZKO ERREALITATEA. Hauek dira gaur IndeusBerrik dakarzkigun albisteak.

Oreka Eguna 2022

Bidean da OREKA EGUNA! Urriaren 7an egingo da, Gasteizen.Bi urteko etenaldiaren ondoren, badator berriro SAP teknologiari buruzko ekitaldirik “basatiena”. Oreka ITk antolatuta, datorren urriaren 7an Gasteizko Goiuri Jauregian egingo den topaketa honetan, I.T. sektoreko profesionalek Abap Cloud, SAP C4C, Data Hunting eta Rise with SAP hitzaldiak egongo dira besteak beste. Egitarau zabala eta erakargarria osatu dute antolatzaileek.

Jardunaldia Ziur

Gipuzkoako emakume zuzendari eta enpresariei zuzendutako jardunaldia, irailaren 28an. ZIURek eta Aspegik lankidetza-ildo bat ireki dute Aspegiko bazkideei beren enpresak zibererasoen aurrean babesten laguntzeko. Jardunaldi horren helburua emakume enpresariak eta zuzendariak zibersegurtasunaren arloan hartu beharreko neurrien inguruan sentsibilizatzea eta prestatzea da, haien jarduera-sektorea edo negozioen dimentsioa edozein izanik ere.

Ekonomistak_jardunaldia

"Krisi energetikoaren eragina ekonomia eta gizartean. Etorkizunean zer?” jardunaldia irailaren 27an, Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Komunitatearen eskutik. Gaur egungo energiaren arazoa ekonomiaren ikuspuntutik jorratzea da jardunaldiaren helburu nagusia. “Energia eta ekonomiaren arteko lotura orokorra. Energia hazkunde eta garapen iturri” gaitik hasi eta gaur egungo egoera aztertuz jarraituko dute, bizi dugun krisi energetikoa nondik datorren eta duen eraginaz hitz egiteko.

Hiztegia 3

ALEGIAZKO ERREALITATEA Industria Berriaren SPRI Hiztegian.Itxura errealeko esperientzia interaktiboa, ordenagailu bidez sortzen dena eta ingurune simulatu batean gertatzen dena. Nagusiki entzumenarekin eta ikusmenarekin lotutako feedbacka darabil, baina bestelako feedback sentsorialak ere onar ditzake, hala nola ukimena. Simulatutako ingurunea benetako munduaren antzekoa edo fantastikoa izan daiteke. Errealitate areagotuko sistemak ere errealitate birtualtzat har daitezke.

PuntuEus_Kuala Lumpurren

.EUSen zibersegurtasun eredua aurkeztu da Kuala Lumpurren Interneteko nazioarteko bileran. PUNTUEUSek bere zibersegurtasun eredua aurkeztu du irailaren 17tik 22ra Kuala Lumpurren antolatu den nazioarteko bileran. Bertan, mundu mailako Interneteko eragile nagusiak bildu dira Interneteko funtzionamenduaren inguruko erabakiak hartzeko helburuarekin. Hitzaldien artean GeoTLDen zibersegurtasunari eskaini zaio tartea, eta bertan, Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiak hartu du hitza, .EUSen zibersegurtasunaren gakoak azaltzeko.

Enpresarean Azoka 2022

2022ko Enpresarean Azokarako izen-ematea zabalik.“Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai”. Hau da aurtengo azokan hizpide nagusia. Ezegonkortasun eta eraldaketa garai honetan lan munduan abiatu diren estrategia, adibideak eta ikasitakoak partekatzeko aukera izango da, datoren azaroaren 3an, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza eta SPRIren laguntzarekin.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.