IndeusBerri_uztaileko bannerra
Euskara industrian
Albisteak 22 uztaila, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: VICOMTECH Indeus Elkarrizketak solasaldian, Leartiker, Bizkaia Talent, LanHitz deialdia eta ZURRUMURRU
-

Indeus Elkarrizketak egitasmoko azken solasaldia dakarkigu gaur IndeusBerrik: Vicomtech zentro teknologikoko Nora Gurrutxaga dugu solaskide. LEARTIKERi buruzko berria eta Euskadiko prestakuntza handiko talentuaren bilakaerari eta joerei buruzko txostenaren argitalpenaren berri ere nabarmenduta datoz, Lanhitzen aurtengo deialdira bideratuko den aurrekontuari buruzko albistearekin batera. Amaitzeko, Industria berriaren SPRI hiztegiko kontzeptu berri bat: ZURRUMURRU

 

Indeusberriren ikonotipoa

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro bideratuko ditu epresetan euskara lan hizkuntza bezala garatzeko Lanhitz deialdira. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2 milioi euroko aurrekontua erabiliko du EAEko sektore pribatuetako lantokietan 2022an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzetara (Lanhitz deialdia). Aurreko urteetan ez bezala aurtengo deialdian ez da ezinbesteko baldintza izango enpresetan euskara plana egitea dirulaguntza jaso ahal izateko.

Leartiker taldearen irudia

Leartikerrek etengabeko hazkundea eta lorpen historikoak. Lea-Artibai eskualdean kokatutako zentro teknologikoak bere jardueraren balantzea egin du: 2015.urtean sortu zenetik, urteko batez besteko hazkundea % 7koa izan da; hala ere, azken ekitaldian, negozio-bolumena % 25 handitzea lortu du, lehen aldiz 4 milioi eurotik gora kokatuz. Honekin batera Esneki Zentroa abian jarri, Foku Anitzeko Zentro Teknologiko gisa berrakreditazioa lortu eta BRTAn sartu, hauek dira azken urteko lorpen historikoak.

Nora Gurrutxaga_Vicomtech_IndeusElkarrizketak

VICOMTECH Indeus Elkarrizketak solasaldian. Vicomtecheko Nora Gurrutxaga dugu Indeus Elkarrizketak egitasmoan solaskide. Vicomtech orain dela bi hamarkada baino gehiago sortu zen Zentro Teknologikoa da eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta dago. Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko partaide, inteligentzia artifiziala eta visual computing & interaction teknologian oinarritutako ikerketan dago espezializatuta.

Basque Talent argitalpenaren azala

Bizkaia Talentek Euskadiko prestakuntza handiko talentuaren bilakaerari eta joerei buruzko txostena argitaratu du. Euskadiko prestakuntza handiko lan-merkatuaren bilakaera eta joerak jasotzen dituen argitalpen honetan Covid-19aren ondorengo lan egiteko modu berriak, ingurune digital batean talentua bilatzeko eta hautatzeko erronkak edo zilarrezko ekonomiaren sektore berriak eskaintzen dituen aukerak aztertzen dira argitalpenean, besteak beste.

Hiztegia_1

ZURRUMURRU Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Nahita artikulaturiko gezurrezko albistea, egiatzat jo eta masiboki birbidaltzeko sortua, sare sozialen, berehalako mezularitzaren edo posta elektronikoaren bidez.Hasiera batean, buloak ez dira sortzen irabazi ekonomikoak eskuratzeko. Normalean, hirugarren pertsonentzat edo erakundeentzat kaltegarria den informazio faltsua zabaltzeko sortzen dira, baita hartzailea bere ordenagailuan kalteak eragitera bultzatzeko ere. Oso suntsitzaileak izan daitezke.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.