Euskara industrian
Albisteak 31 urtarrila, 2025

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.
-

2025eko ilbaltzari agur esateko honako berri hauek ekarri ditu gurera IndeusBerrik: alde batetik hiztegi berri baten albistea, Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia argitaratu berri dela; bestetik Eusko Ikaskuntzaren ikerketa sustatzeko eta babesteko programaren lehen edizioaren irabazleen aurkezpena egingo dela otsailean; eta Emakumeak Zientzian datorren barikuan hasiko dela. Amaitzeko, ohitura dugunez, gure hiztegitik hartutako kontzeptu bat: Datu irekiak.

Datorren ostiralean hasiko da 2025eko Emakumeak Zientzian ekitaldia, ‘ekintza txikiak, aldaketa handiak’ lelopean. Hogeita hamabost euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte jarduera-programa bat elkarrekin antolatzeko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n izaten da urtero). Emakumeak Zientzian urtetik urtera hazten eta indartzen joan den proiektu bat da, eta, ekimenaren helburu nagusiak betetzeaz gain, hausnarketa sakona egiten du egoera zientifiko-teknologikoa behar bezala aldatzen laguntzeko.
Eusko Ikaskuntzaren ikerketa sustatzeko eta babesteko programaren lehen edizioaren irabazleen aurkezpena. Demografia, soziolinguistika eta ongizateari buruzko hiru ikerketa, Eusko Ikaskuntzaren eta euskal unibertsitateen babesarekin jaso dute programaren lehenengo edizioaren laguntza. Eta euren lanen eta asmoen berri emateko bakoitzeko onuradunak izango dira xehetasun guztiak ematen. Zehazki: Elene Igoa Iraola, “Beherakada demografikoa: Euskal Herriko erakundeen erronka nagusia” proiektuagatik. Amaia Rodríguez Aguirre, “Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta herritartasun soziolinguistikoa indartzeko aukera ote?” lanagatik. Mihiret Elisa Zarate Beitia: “Zein gobernantza behar du euskal gizarte zerbitzuen zaintza bermatzeko?” ikerlanagatik. Otsailaren 20an egingo da ekitaldia Bergaran.
Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa Hiztegia: baliabide berri bat, guztion eskura. Klima-aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren gaia oso zabala eta zeharkakoa da, eta hura jorratzerakoan hainbat jakintza-eremutako terminoak erabiltzen dira. Edonola ere, gero eta ugariagoak dira gaiak berezkoak dituen terminoak, eta ohikoa bilakatzen ari da erreferentziako datu-base zein hiztegi terminologikoetan gaiari buruzko diskurtsoan lantzen diren kontzeptuak eta terminoak jasota ez egotea. Hiztegi honen helburua da klima-aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren arloan diharduten eragile eta erakundeek esparru horretako beren jardunean beharrezkoa duten euskarazko oinarrizko lexiko espezializatua biltzea, bateratzea eta terminologia hori adostu eta finkatuko duen baliabidea eratzea. UZEI, AZTI, BC3, IHOBE, Naturklima eta Kutxa Fundazioa dira hiztegia posible egin dutenak.
“Datu irekiak” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Edozein pertsonak nahi bezala erabil, berrerabil eta birbana ditzakeen datuak; baldintza gisa ezar daiteke, gehienez ere, sorburuaren aitortza egitea eta banatuak izan diren kondizio beretan partekatzea. Iturri publiko zein pribatuetako datuak izan daitezke. Definizio honez gain, hiztegiak informazio osagarria ere eskaintzen digu, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren datu irekiei buruzkoa.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.