Euskara industrian
Albisteak 24 urtarrila, 2025

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.
-

Ilbaltza aurrera doa eta IndeusBerrik jasotzen dituen albisteak gero eta koloretsuago. Emakumeekin eta Zientziarekin hasiko dugu gaurko agerraldia: Emakumeak Zientzian 2025 otsailaren 7tik 14ra egingo da, Ekintza txikiak aldaketa handiak lelopean. Emakumeekin jarraituko dugu, izan ere Puntueus Fundazioari begiratuz, Olaitz Arbelaitz aukeratu baitute erakundeko presidente berri. Zibersegurtasunari erreparatuz, Ziurren azken txostena ekarri dugu gurera. Eta amaitzeko, hiztegiko kontzeptu berri bat: Baliozkotze-datu.

Puntueus Fundazioak presidente berria du: Olatz Arbelaitzek hartuko du Iñaki Goirizelaiak utzitako erantzunkizuna. Puntueus Fundazioaren patronatuak Olatz Arbelaitz Gallego izendatu du Fundazioaren lehendakari. Horrela, Arbelaitzek Iñaki Goirizelaiaren lekukoa hartu du UPV/EHUren ordezkari gisa. Goirizelaiak abenduan jakinarazi zuen bere etapa amaitutzat jotzen zuela eta lekukoa pasatzeko garaia iritsi zela. Gorizelaia zortzi urtez izan da Puntues Fundazioaren lehendakaria. Arbelaitzek azpimarratu duenez, "beti jarraitu izan dut PUNTUEUS proiektuaren ibilbidea. Amets izan zenetik gaur egun den proiektu sendo eta finkaturaino, uste izan dut herri bezala esparru digitalean presentzia izateko ezinbesteko proiektua zela".
Giza akatsek eragiten dute zibersegurtasun intrusio gehien, ZIURen txostenaren arabera. ZIUR zentroaren azken Ziberinteligentzia Txostenak, negoziazio publikoetatik abiatuta ransomware taldeek erabilitako sarrera-bektoreak aztertu ondoren, 2024ko azken hiruhilekoan gertatutako intrusio gehienak giza akatsek eragindakoak direla ondorioztatu du. Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroaren txostenak industria-ehunaren kontzientziaziorako zibersegurtasunaren esparruko joerak aztertu ditu. Eta ildo horretan, 2024ean, urritik abendura, Espainian % 23,23 igo direla ransomware-erasoarekin lotutako gertakariak nabarmendu du. Era berean, Strela Stealer malwarea herrialdean hedatzeko phishing-kanpaina berri bat antzeman dela jakinarazi du. Kanpaina honek posta elektronikoko egiaztagiriak lapurtzea du helburu.
Emakumeak Zientzian 2025, otsailaren 7tik 14ra: ekintza txikiak, aldaketa handiak. Hogeita hamabost euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte jarduera-programa bat elkarrekin antolatzeko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n izaten da urtero). Emakumeak Zientzian urtetik urtera hazten eta indartzen joan den proiektu bat da, eta, ekimenaren helburu nagusiak betetzeaz gain, hausnarketa sakona egiten du egoera zientifiko-teknologikoa behar bezala aldatzen laguntzeko.
“Baliozkotze-datu” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Entrenatutako adimen artifizialeko sistemaren ebaluazioa egiteko eta entrenatu ezin diren parametroak eta ikaste-prozesua egokitzeko erabiltzen diren datuak. Besteak beste, xedea da prozesua behar baino gehiago ez doitzea. Baliozkotze-datuen multzoa bi eratakoa izan daiteke: datu-multzo independentea edo entrenamendu-datuen multzoaren parte (multzo finkoa edo aldakorra).

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.