Euskara industrian
Albisteak 13 abendua, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Enpresa Berdea', Arabako Enpresen Foroa, Danobatgroup, Leartiker, PUNTUEUS eta Deustuko Unibertsitatea, eta Datuen zientzia.
-

Gabonillaren erdira iristen ari garenean, negua ere bertaratuta, hainbat albiste interesgarri bildu ditugu gaurko Indeusberrin. Hasteko, Bizkaiko Foru Aldundiak abenduaren 18rako antolatutako jardunaldia; ondoren, asteazkenean egin zen Arabako Enpresen Foroa eta Danobatgroupek talentuaren inguruan egindako ekimena; jarraian PUNTUEUS eta Deustuko Unibertsitateak sinatutako hitzarmena eta Leartiker zentro teknologikoaren partehartzea izan duen egitasmo europarra. Amaitzeko, gure hiztegiko kontzeptu berri bat: Datuen zientzia.

Danobatgroupek talentu gaztearen sormena eta berrikuntza proban jarri ditu Hackathon batean. Esparru akademikoa errealitate profesionalarekin lotzeko hartuta duen konpromiso irmoaren barruan, Danobatgroup talde industrialak hackathon bat antolatu zuen joan den astean Tecnun Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Industrialeko Masterreko ikasleekin, sektoreko etorkizuneko profesionalen sormena, berrikuntza eta talde lana proban jartzeko. Jardueran 53 ikaslek parte hartu zuten, 11 taldetan banatuta, eta jardueraren helburua zen taldearen partner teknologikoa den IDEKOren instalazioetan erronka tekniko bati modu autonomoan irtenbidea ematea.
Euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute arabako 24 enpresek eskuara zerbitzuarekin hitzarmena sinatuta. Arabako enpresetan euskara erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute lurraldeko 24 enpresek Eskuara zerbitzuarekin hitzarmena sinatuta. Lanabes egitasmoaren barruan kokatzen da zerbitzua, eta asteazken goizean egin zuten sinadura ekitaldia Arabako Enpresen Foroaren XI. Edizioan. Honako enpresa hauek sinatu dute hitzarmena Eskuara-rekin: Adigrafik, Aenkomer, Aiaraldeko Faktoria, Angostoko Kanpinga, Asafes, Ciudad Jardin, Ediren, Egibide LH, Eraiken LH, Eska Hiunday, Galemys, Gamarra LH, Grafik Sarea, Idarte LH, Irsearaba, Iza, Laudioalde LH, Mendizabala LH, Metaposta, Mutualia, Sartu Araba, Sirimiri, Tartekamedia eta Uriarte.
Trantsizio ekologikoa bultzatuz, Bizkaiko hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa. Datorren abenduaren 18an, Enpresa Berdea programaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Orekan Sakonduz sarea osatzen duten Garapen-agentziak, Aclima, Basque Environment Cluster-ekin lankidetzan, Trantsizio ekologikoa bultzatuz, Bizkaiko hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jardunaldian zehar, Itun Berdeak Bizkaiko ETEen lehiakortasunaren katalizatzaile gisa dituen aukerei buruz hausnartuko dugu, ingurumen-irizpideak aplikatuz. Gainera, Bizkaiko industria-sarearen trantsizio ekologikoa bultzatzera bideratutako Bono Berdearen onuradun izan diren enpresen benetako esperientziak partekatuko ditugu.
“Datuen zientzia” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Diziplina anitzeko multzoa, estatistika, probabilitatea, informatika eta datuen bisualizazioa konbinatzen dituena datu-multzo heterogeneo batetik (irudiak, soinua, testua, datu genomikoak, sare sozialen loturak, neurri fisikoak, etab.) ezagutzak eta ideiak ateratzeko. Adimen artifizialetik eratorritako metodo eta tresnak talde honen parte dira. Kontzeptu hau eta beste ehundaka kontzeptu aurki daitezke Industria Berriaren Spri hiztegian.
Lankidetza hitzarmena PUNTUEUS eta Deustuko Unibertsitatearen artean. Deustuko Unibertsitateak eta PUNTUEUS Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten azaroaren 27an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Josu Waliño Pizarro, fundazioaren zuzendari nagusia eta Juan José Etxeberria Sagastume, Deustuko Unibertsitateko errektorea, izan ziren sinadura ekitaldian. PUNTUEUS Fundazioa .EUS domeinuaren kontrolaz, administrazioaz eta kudeaketaz arduratzen da, bere misioa euskal gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea da.
Leartiker zentro teknologikoaren partehartzea izan duen LEVIS Green Vehicles egitasmoak emaitza bikainak lortu ditu Arintasuna ezinbesteko ezaugarria da automobilgintzako aplikazioetan, oro har, eta bereziki ibilgailu elektrikoetan, ibilgailuaren eraginkortasuna hobetzen laguntzen baitu, km-ko kontsumitutako kWh-ari eta ibilgailuaren autonomiari dagokienez. Pisua murrizteak ibilgailu elektrikoen merkatua azkarrago haztea ekarriko du (barne-errekuntzako motordun ibilgailu tradizionalen ordezko gisa), eta horrek, azken batean, 2050erako berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburua lortzen lagunduko du. Leartiker zentro teknologikoa LEVIS Green Vehicles ekimenean murgilduta egon da lau urtez

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.