Euskara industrian
Albisteak 17 maiatza, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Elkarrengandik Ikasiz solasaldia, Arabako Enpresen Foroa, EJIEk jaso duen nazioarteko saria, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta GAMIFIKAZIO.
-

Lorailak erdia pasatu duen honetan, IndeusBerrik industriatik euskaraz eta euskaratik industriaz jardun nahian, Elkarrengandik ikasiz solasaldien azken emanaldiari buruzko informazioa dakarkigu: SPRIk gidatutako mahai inguruan Talentua izango dute hizpide. Arabako Enpresen Foroak ostegunean egingo duen bilera eta EJIEk Nazioartean jaso duen saria ere azpimarratu nahi ditugu. EnpresaBIDEAri Adimen Artifizialari buruzko artikulu interesgarria hartu diogu gaurz. Eta amaitzeko Gamifikazio, industria berriaren hiztegiak eman digun kontzeptua.

EJIEk nazioarteko sari bat jaso du ITZULI itzultzailearekin egindako garapen teknologikoagatik.EJIEk, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak Red Hat, kode irekiko soluzioen munduko hornitzaile nagusiak urtero ematen dituen sarietako bat jaso du, Itzuli, itzultzaile neuronalean egindako berrikuntza aplikatuagatik. Mundu osoko lorpen teknologikoak saritzen ditu Red Hat konpainiak, pentsamendu sortzailea, arazoak konpontzeko erabakitasuna eta teknologiaren erabilera eraldatzaile erakusten duten proiektuak. Aurten 280 proiektu aurkeztu dira eta horien artean EJIEk aurkeztutakoa izan da sarituetako bat. Itzuli kode irekiko teknologiarekin diseinatu zen. Teknologia hau karga beharretara modu moldagarrian egokitzen da.

Arabako Enpresen Foroaren saio berria maiatzaren 23an, Gasteizen.Datorren ostegunean, maiatzak 23, Arabako Enpresen Foroaren bilera egingo da Europa Biltzar Jauregian. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko udalak lankidetzan eratzen duten enpresen foroaren X. edizioa izango da datorren astekoa. Lanabes ekimenaren baitan eratzen den foroak hizkuntzen kudeaketarekin interesa duten Arabako enpresak biltzen ditu, praktika komunitate baten dinamikan, enpresek euren jardunaz ardura duten jakintza eta gogoetak partekatzen dira.

“Talentua” izango dute hizpide datorren astearteko Elkarrengandik ikasiz hirugarren eta azken solasaldian.SPRIk gidatutako hirugarren eta azken solasaldia egingo da datorren asteartean, maiatzaren 21ean. Zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean? galderari erantzungo diote Edurne Ruiz Arregi, Mondragon Unibertsitatekoak, Ainhoa Fernandez Ortiz, ULMA Packaging enpresakoak eta Jon Gurrutxaga Mongelos, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Talentua edo talentudun pertsonak hizpide hartuta, gaur egun eta etorkizunera begira gaitasunak dituzten pertsonak enpresetara, lantokietara nola erakarri aztertuko dute hiru solaskideek. Elkarrengandik ikasiz, Bai Euskarari elkartearen ekimena da.

“GAMIFIKAZIO” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Jokoaren ohiko elementuak (adibidez, puntuazioa, besteekiko lehia, arauak) joko ez diren jardueretan aplikatzea, parte-hartzaileen konpromisoa eta motibazioa handitzeko, haien jokabidea aldatzeko, produktibitatea hobetzeko, ikasketetan laguntzeko, pertsonak ebaluatzeko edo beste helburu batzuetarako. Ludifikazioa ere deitzen zaio.

EnpresaBIDEA: Zer daki gutaz adimen artifizialak?Interneteko bilatzaileekiko konfiantza gero eta txikiagoa da, iragarkiak erakusteko premiak eta SEO bidez emaitzen lehen orrira bultzatutako kalitate baxuko web orriek erabiltzaileen bilaketa esperientzia aldrebestu baitute. Hala ere, behar duguna Interneten aurkitzeko bilatzaileak erabiltzen jarraitzen dugu. Hala egiten dugu, adibidez, zerbitzu edo produktu zehatz bat eskaintzen duen enpresa bilatzeko edo oporretan zer bisitatu erabakitzeko. Hauxe dio Begoña Altunak, EnpresaBIDEA egunkari digitalean idatzitako artikulu interesgarriak.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.