Euskara industrian
Albisteak 10 maiatza, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira BAIC, Elkarrengandik ikasiz solasaldiak, CAF-ELHUYAR sariak eta CPS
-

Aurrera doa loraila eta aurrera IndeusBerri. Gaurkoan Adimen Artifizialeko euskal zentroak enpresentzat landutako kode etikoari buruzko informazioa dakarkizuegu, baita Elkarrengandik ikasiz ekimeneko bigarren solasaldiari buruzkoa ere. CAF-ELHUYAR Sarien aipamenak eta industria berriaren hiztegitik hartutako berba berriak, CPSk, osatzen dute gure gaurko agerraldia.

Abian da 2024ko CAF-Elhuyar sariketa konta(kta)tu lelopean.Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak, eta Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera, NEIKERen babesarekin. Aurtengo edizioaren leloa konta(kta)tu da. Hain zuzen ere, bi helburu ditu sariketak: egileak (zientziazaleak, zientzialariak, eragileak) beren jakintza, ikerketa edo egitasmoen berri ematera bultzatzea, alegia, kontatzera gonbidatzea; eta, horrekin batera, jendearen kezkei, beharrei edo interesei erantzutea, hau da, gizartearekin konektatzea. CAF-Elhuyar sariketak oraingo honetan, beraz, kontatzera eta konektatzera animatzen ditu zientzialariak eta zientziazaleak.F-ELHUYAR Sarien 2024ko edizioa abian da.

“Aniztasunaren kudeaketa enpresetan” izango dute hizpide datorren astearteko Elkarrengandik ikasiz solasaldian.Maiatzaren 14an etorriko da Elkarrengandik ikasiz ekimenaren aurtengo edizioko bigarren solasaldia. Javier Arrieta Idiakez Deustuko Unibertsitatekoa eta Iñaki Lete Jauregi ABB Niessen enpresako ordezkaria izango dira solaskide EnpresaBIDEA egunkariko Joanes Marquet Lopetegi kazetariaren gidaritzapean.Aniztasunaren kudeaketa enpresetan izango da solasaldiaren ardatz nagusi. Maiatzaren 7an hasi da aurtengo edizioa, Lana eta osasun mentala aztergai hartuta, Osalan, Eragintza Fundazioa eta Orkliko ordezkarien eskutik, Euskadi Irratiko Arantxa Artzak gidatutako mahai inguruan. Azken solasaldia maiatzaren 21ean egongo da ikusgai eta Talentua izango du hizpide SPRIk gidatuko duen topaketan.

5 gako zure enpresan BAICen kode etikoa ezartzeko.AA modu etikoan ezartzea funtsezkoa da erakundeetan, onurak maximizatzeko eta arriskuak minimizatzeko. Horregatik, BAICetik
Euskadiko industria-ingurunerako berariazko Kode Etikoa sortu genuen, OECDren eta UNESCOren Europako jarraibideetan oinarrituta, eta erakundeak AAren aplikazio arduratsu batera
bideratzen ditu. Kode horrek, praktika etikoekiko konpromisoa sendotzeaz gain, erakundeak AA fidagarri eta arduratsuaren garapenean aitzindari gisa kokatzen ditu, eta oinarri sendoa ezartzen du enpresa-ingurunean modu eraginkor eta seguruan
integratzeko. Halaber, MondAI Reading berri honetan, gure kode etikoa zure erakundean eraginkortasunez ezartzeko ezinbesteko 5 gako
aurkezten dizkizugu.

“CPS” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Algoritmo informatikoek kontrolatutako edo monitorizatutako mekanismoa, Internetarekin eta haren erabiltzaileekin estuki integratuta dagoena. Teknologia informatikoak, elektronikoak eta komunikazio-arlokoak edozein motatako gailuetan ezarriz gero, “adimendun” bihurtzen dira gailu horiek eta, beraz, eraginkorragoak. Sistema ziberfisikoak txertatuta daude gure garraio-sistemetan, automobiletan, fabriketan, industria-prozesuetan, ospitaleetan, bulegoetan, etxeetan, hirietan eta gailu pertsonaletan, eta elkarren artean lotutako elementuen belaunaldi berri bat osatzen dute.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.