Euskara industrian
Albisteak 26 apirila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Udaltop, Jardun biko kudeaketa, Euskara ibiltaria, EnpresaBIDEA eta Dronea.
-

Jorraileko azken IndeusBerri honek maiatzean egingo diren bi ekitaldi nabarmendu nahi ditu: alde batetik Udaltop, maiatzaren 16an eta 17an egingo dena Lasarten; eta bestetik, Garaia Parke Teknologikoak maiatzaren 16an hartuko duen jardunaldia, Jardun biko kudeaketari buruzkoa. Honekin batera Euskaltzaindiaren Euskara Ibiltaria erakusketa eta EnpresaBIDEA egunkariaren editoriala, bi urte bete dituenean. Amaitzeko industria berriaren hiztegiko berba ezagun eta entzutetsua: DRONE.

Euskara Ibiltaria, usaindu eta dastatu daitekeen erakusketa interaktiboa zabalik maiatzaren 15era arte.Euskaltzaindiak eta Durangoko Udalak Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboa aurkeztu dute Plateruenan. Maiatzaren 15era arte izango da zabalik Laboral Kutxaren babesa duen erakusketa honek. Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan egindako argitalpenak legez, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu. Ostegun, ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik erakusketa eta doako bisita gidatuak ere antolatu dira.

Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari buruzko jardunaldia.Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek Jardun Biko kudeaketa eredu bat garatzeko eta hedatzeko proiektua aurrera eraman dute. Jardun Biko kudeaketaren kontzeptuak zabaltzeko asmoz, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek “Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari” buruzko jardunaldia antolatu dute. Aurkezpen saio hau 2024ko maiatzaren 16an egingo da, arratsaldeko 16:00etatik Aurrera, LKS/KREAN Eraikineko Plaza Aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Udaltop 2024: Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta, euskaldunok, nola hurbildu etorri berrietara?Maiatzaren 16an eta 17an egingo da aurtengo Udaltop jardunaldia Manuel Lekuona Kultur Etxean, Lasarte Orian. Udaletako euskara zerbitzuak elkarrekin topo egiten duten topaketa da Udaltop. Egunerokoan langai dituztenei bidea topatzeko topaketa da Udaltop, batzuetan oztopoak dira gaiak eta beste batzuetan, berriz, topa egiteko modukoak, gaiak horiek ere. Esperienziak trukatzea, esperientzia horiek nola hobetu ausnartzea eta esperientzia berriak elkarlanean abiatzea dira helburu nagusiak.

“DRONE” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Tripulaziorik gabeko aireontzi berrerabilgarria, pilotu baten urrutiko aginduei edo aurrez adierazitako programazioa bati jarraikiz hegaldatzen dena. Eztanda-motorra, erreakzio-motorra edo motor elektrikoa izan dezake, eta autonomia-maila, forma, tamaina, konfigurazio eta ezaugarri desberdinetakoak daude. Hasiera batean helburu militarretarako erabili baziren ere, gaur egun erabilera zibil eta komertzialak ere badituzte. Adibidez, baso-suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen dira, ikerketa arkeologikoetan, toxikotasun kimiko eta erradiologiko handiko tokiak aztertzeko, salgaiak garraiatzeko…

Bi urte kontrakorrontean: EnpresaBIDEA egunkariaren editoriala, agerkariak bi urte bete dituenean.Bere bigarren urtebetetzeagatik Zorionak ematearekin batera, egunkariak egindako editoriala ekarri nahi izan dugu gurera. Honela dio: “Ohitura bilakatu da, antza: urteurrena ospatzen dugun egunean agertu ohi gara “editoriala” idazten. Kontrakorrontea atsegin dugu. Bi urte dira EnpresaBIDEA abian jarri genuela eta hauxe da, beraz, eguna. 2022ko apirilaren 25az geroztik, hemen izan gara egunero-egunero, ekonomia, gizartea, enpresa eta askotariko gai jakingarrien inguruan informazioa, analisirako ikuspegia eta iritziak ematen.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.