Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 27 otsaila, 2023

Euskadi, startupentzako eta berrikuntza irekirako erreferentziazko hub-a; 20 teknologia baino gehiago ordezkatuta Mobile World Congress-en

4YFN topaketaren hiru egunetan, Up!Euskadiren erakusketa-standa bisitatu ahal izango da. Stand horretan, 20 startup teknologikok hartuko dute parte.
-
  • 4.0 industriako zenbait euskal konpainia, 20 startup eta startupak sortzeko eta bizkortzeko euskal sistemako eragileak otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitarte bilduko dira Bartzelonan, 4YFN izenekoan, hau da, MWCren (Mobile World Congress) barruko startupen nazioarteko biltzarrean.
  • Euskal Ekintzailetza Sistemak (Up!Euskadi) 1.000 euskal enpresa teknologiko berri baino gehiago ditu erregistratuta dagoeneko.
  • Euskadik sendotu egin du startupak bizkortzeko eta berrikuntza irekirako ekosistema gisa duen posizioa, ETEen eta sozietate publikoen eraldaketa digitala erraztera bideratutako ekintzen bidez.
  • Eusko Jaurlaritzak startup deeptech berrien venture builder bat jarri du abian, Basque Tek Ventures izenekoa. Ekimen berria inpaktu handia duten eta Euskadiko I+Gko eragileek sortutako teknologian oinarrituta dauden enpresa-proiektuen sorkuntza katalizatzeko eta bizkortzeko helburuarekin sortu da.

Euskadik erreferentziazko hub-a izaten jarraitzen du nazioartean startupentzat, eta 4YFN (Four Years From Now) izeneko topaketan parte hartuko du. Startupen munduko topaketa nagusietako bat da, eta Bartzelonan egingo da otsailaren 27tik martxoaren 2ra bitarte, Mobile World Congress-en (MWC). Ekitaldiaren barruan, Euskal Ekintzailetza Sistemak (Up!Euskadi) startupak bizkortzeko, I+Garen baloraziotik abiatuta startupak sortzeko eta industriako berrikuntza irekirako azken ekimenak aurkeztuko dizkio nazioarteko komunitateari.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzako eta SPRI taldeko ordezkariek 20 startup berrirekin, 4.0 industriako euskal konpainiekin eta ekintzailetza-sistemako eragileekin batera joango dira aurten nazioarteko topaketa horretara, abian jarri dituzten azken ekimenak eta arrakasta-kasuak aurkeztera. Up!Euskadik erakusketa-eremu batekin parte hartuko du 4YFN topaketan Euskadi ordezkatzeko. Nolanahi ere, joan den urtean sistemako eragileei buruzko informazio irekiko plataforma aurkeztu ondoren, soluzio teknologikoko 1.000 enpresa berri baino gehiago ditu erregistratuta dagoeneko. Enpresa horiek 8.000 lanpostu baino gehiago sortu dituzte. 

 

Abian jarri diren proposamen berrien artean, Basque Tek Ventures izenekoa dago. Transferentzia teknologikoko venture builder bat da, eta etorkizunik handieneko teknologien merkaturatzea bizkortzea eta enpresa-sare berria sortzea du helburu. Ekimen berria SPRIk zuzentzen du Basque Research & Technology Alliance-rekin (BRTA) eta Euskadiko BICen sarearekin lankidetzan, eta puntako teknologiako ekintzailetzaren ezaugarrietara egokitutako laguntza-zerbitzuen ibilbide oso bat eskaintzen du. Gainera, alderdi kritikoak azpimarratzen ditu, hala nola horrelako proiektuak zuzentzeko beharrezkoa den talentua erakartzea. 

 

Bestalde, Basque Tek Ventures-ek horrelako proiektuen beharretara egokitutako finantzaketa-tresna berri bat du. Transferentzia teknologikoko funts berri horrek enpresa berrietan inbertituko du, eta “heriotzaren harana” (sortzen ari diren enpresentzako arrisku eta ziurgabetasun handiko aldia) zeharkatzeko beharrezkoa den finantzaketaren ekarpena egingo du.

 

Berrikuntza irekiko plataformaren ekimen berriak

SPRI Taldeak eta Up!Euskadik berrikuntzaren eta ekintzailetzaren alde egindako apustuen artean, BIND 4.0 izenekoa dago. Industria adimenduneko berrikuntza irekiaren plataformarik handiena da, eta 2016. urteaz geroztik dihardu. Haren bizkortze-programak bete dituen zazpi edizioetan, 200 startup bultzatu eta 290 proiektu garatu dira, eta 7,5 milioi eurotik gorako fakturazioa egin da.

 

Berritasun gisa, ETEen eta startupen lankidetzara bideratutako BIND 4.0 SME Connection izenekoaren bigarren edizioa eta Euskadiko hainbat sozietate publikoren parte-hartzea duen BIND 4.0 GovTech ekimen pilotu berria atera ditu aurten BIND 4.0 plataformak, startupekin lankidetzan digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko helburuarekin. Bi deialdi horiek otsailaren 3ra arte egon dira zabalik, eta 300 pertsonak baino gehiagok eman dute izena aurkeztutako 17 erronka teknologikoetan.

 

20 euskal startup Mobile World Congress-en

4YFN topaketaren hiru egunetan, Up!Euskadiren erakusketa-standa bisitatu ahal izango da. Stand horretan, 20 startup teknologikok hartuko dute parte, eta hainbat soluzio disruptibo erakutsiko dituzte adimen artifizialaren, big dataren eta errealitate birtual eta areagotuaren bitartez, besteak beste. Gainera, BIND 4.0 plataforman parte hartuko duten startupek beren berrikuntza irekiko arrakasta-kasuak azalduko dituzte, garatu zituzten enpresa partnerrekin batera.

 

4YFNko topaketen artean, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estibaliz Hernaezek Banco Sabadell saioetan parte hartuko du, eta BIND 4.0 plataformako enpresen eta startupen arteko lankidetza-ereduaren arrakasta aurkeztuko du.

 

4YFN topaketan beren teknologiak eta proiektuak aurkeztuko dituzten euskal startupak honako hauek dira: 

Up!Euskadi-ren 4YFN ekitaldiko agenda 

Otsailaren 27tik martxoaren 2ra:

  • Iraunkorra – Up!Euskadi-ren standeko erakusketa 8.1 hallean.

 

Otsailaren 28a 

  • 11:15 – BIND 4.0 plataformaren arrakasta-kasuak aurkezteko mahai-ingurua (“Basque Open Innovation in Action”), Stand Banco Sabadell-ekin lankidetzan eta Angulas Aguinaga, Erreka eta Iberdrola enpresa partnerren eta CL Circular, Naru Intelligence eta Data Value Management startupen parte-hartzearekin. 

 

Martxoaren 1a 

  • 11:15 – BIND 4.0 plataformaren aurkezpena eta haren startupen pitching-saioa MWCko Pitching state izenekoan. Parte hartuko duten startupak:
    • Naru Intelligence Solutions SL
    • Data Value Management
    • Bexreal
    • Circular Genie
    • OSANE Consulting
    • Euskal Oxcitas Biotek
    • Trak

Lotutako albisteak

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.