BIND 4.0 SME Connection
ETEak eraldatzen startup berritzaileenen konponbideen bitartez

Zer da

BIND 4.0 SME Connection berrikuntza irekiko ekimen bat da, elkarrekin konektatzen dituena industria arloko ETEak eta startup teknologikoak ETEen digitalizazioa azkartzeko.

BIND4.0 SME Connection ekimena bereziki diseinatuta dago eraldaketa digitala bultzatzeko industria arloko ETEetan, halako moldez non, startup berritzaileekin kolaboratuz, gai izango baitira erantzuna emateko industria adimendunaren erronka berriei.

Euskadiko klusterrek eta programarako aukeratutako ETEek erronka sektorial batzuk proposatzen dituzte, eta startup hautagaiek konponbide teknologiko disruptiboak aplikatu behar dituzte erronka horiei erantzuteko. Erronka horiek ongien ebazten dituzten proposamenak hautatuak izango dira euren proiektuak garatu ditzaten euskal ETEekin batera, BIND 4.0 SME Connection programan parte hartuz.

Ekimenak aukera ematen die startupei merkatura iristeko, sektoreko bezero indartsuen esperientziaz baliatzeko, euren marka posizionatzeko eta Euskadiko Berrikuntza Irekiko sare handieneko parte izateko.

ETEek, berriz, aukera dute merkatuko teknologia disruptiboenak eskuratzeko, Industria Adimendunean lider diren startupekin konektatzeko eta, bide horretatik, euren lehiakortasuna bultzatzeko berrikuntzaren bitartez.

Startupek bezeroak irabazten dituzte, eta ETEek konponbide teknologiko berritzaileak

Aurreko edizioko kopuruak

22

ETE eta euren erronkak

4

Klusterren Dinamizaziorako Erakunde

12

erronka proposatu ziren

 

82

konponbide proposatu zituzten startupek

131

Hautagaitza

14

Proiektu

Zer eskaintzen dizu

BIND 4.0 SME Connection ekimenak konponbide berritzaileak eskaintzen ditu industriak eraldaketa digitaleko prozesuetan proposatzen dituen erronka berriei erantzuteko; eta horretarako, teknologia disruptiboak aplikatu eta garatzen ditu, eta elkarrekin konektatzen ditu industri arloko ETEak eta startupak.

Bultzada arin eta azkar bat industri arloko ETEen digitalizazioari, hainbat arlotan (industria adimenduna, energia garbi eta jasangarria, osasuna, elikadura, eta abar) proposatutako erronka berriei erantzungo dieten merkatuko konponbide berritzaileekin.

Eta, bestalde, aukera ematen zaie startupei lehen bezeroak lortzeko eta euren teknologiak probatzeko kasu erreal batekin, alegia, hazteko aukera emango dien kasu batekin.

ETE bat bazara, kontaiguzu zein diren zure beharrak eta, startup teknologiko bat bazara, proposatu zure konponbide berritzailea.

Nola

Nola funtzionatzen du BIND 4.0 SME Connection ekimenak?

BIND 4.0 SME Connection ekimeneko kideek ETEen erronka komunak identifikatzen dituzte Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen bidez. Helburua da erronka horiei erantzutea proiektu berritzaileak garatuz startup teknologikoekin batera.

Startup parte-hartzaileek konponbide teknologiko disruptiboak garatzen dituzte (besteak beste, AA, Big Data edo Fabrikazio gehigarria erabiliz) erronkei erantzuteko industria adimendun, energia garbi eta jasangarri, osasun, elikadura eta beste hainbat sektoretan.

Behin startupen proposamenak jaso ondoren, ETEek euren beharretara ongien egokitzen diren konponbideak aukeratzen dituzte, proposatutako erronken arabera. Gerta liteke startup bat baino gehiago aukeratzea erronka bakar baterako.

Prozesuko faseak:

1_

 

ETEek euren beharrak planteatzen dituzte euren ordezkari diren klusterren eta elkarteen bitartez.

2_

 

Klusterrek eta aukeratutako ETEek (3-5) sektoreko hainbat erronka proposatzen dituzte.

3_

 

Startupek aukera dute proposatutako erronketan inskribatzeko deialdi ireki baten bidez.

4_

 

Konponbide onenak proposatu dituzten startupak hautatzen dira eta lehen kontratuak egiten dira ETE bat edo gehiagorekin.

Galdetu ea parte har dezakezun euskal ETEen eta startupen arteko lankidetza-aukera berrietan

Norentzat da

Startup teknologikoentzat

Mundu osoko startup berritzaileentzat, baldin konponbide teknologiko disruptibo bat badute, gai dena proposatutako erronka sektorialak konpontzeko, bezeroak lortu nahi badituzte eta euren proiektuak garatu nahi badituzte  industri arloko erreferentziazko ETE baten eskutik.

01_Teknologia berriak dituzten eta horien garapen teknologikoa bukatua duten startupek. Hau da, frogatu eta probatu daitekeen edo dagoeneko merkatuan eskuragarri dagoen produktu edo konponbide bat eskaintzen duten startupek.

02_8 urte baino gehiago ez dituzten startupek, prozesu industrialak hobetzeko teknologia berriak baliatzen dituztenek eta euren enpresa garapena azkartzeko prest daudenek.

03_Industria hauetan aplikatzeko moduko konponbide disruptiboak dituzten startup eta scaleupek: Energia, Manufaktura Aurreratua, Ingurumena, Eraikuntza, Diseinua, Automobilgintza eta Elikadura. Hauek dira erabili beharreko teknologiak: adimen artifiziala, Big Data, Computing, zibersegurtasuna, ikusmen artifiziala, IoT, 3D inprimaketa, manufaktura gehigarria, robotika, nanoteknologia, material berriak, errealitate birtuala, errealitate areagotua… eta askoz gehiago!

Presta zaitez industriak planteatutako etorkizuneko erronkei erantzungo dieten konponbide berritzaileak aurkezteko

Industri arloko ETEentzat

BIND 4.0 SME Connection ekimenean parte hartzen duten ETEak Euskadiko klusterretako kide dira eta liderrak dira euren sektoreetan.

Euren eraldaketa digitala eta berrikuntza azkartu eta arindu behar dute 4.0 industriaren garapenak dakartzan erronka berriei aurre egiteko.

Kontaizkiguzu zure behar teknologikoak, eta BINDek behar horiei ongien erantzuten dieten teknologiak aurkeztuko dizkizu

Onurak

BIND 4.0 SME Connection ekimeneko erronketan parte hartzeak aukera ematen du konponbide teknologiko disruptiboak garatzeko (besteak beste, AA, Big Data edo Fabrikazio Gehigarria erabiliz) eta, horrela, aurre egiteko industria adimendun, energia garbi eta jasangarri, osasun, elikadura eta beste hainbat sektoretako erronkei.

• Proiektu bat saltzea sektoreko erreferentziazko bezeroei
• Aukera izatea merkatura sartzeko: proiektu errealak fakturazio errealarekin
• Kasu arrakastatsu bat garatzea aukera-bolumen handiko merkatu baterako
• Sektoreko bezero indartsuen babesa eta esperientzia izatea
• Proiektua azkar garatzea, tamaina txikiko enpresekin batera lan eginez
• Proiektuak azkar ezartzea
• Teknologiaren jabetza izatea
• Eta irudia posizionatzea eta ikusgarritasuna lortzea

• Zuzenean eskuratzea konponbide berritzaileenak, aurre egin ahal izateko euren nahiz industriaren erronka teknologikoei
• Negozio-aukera berriak sortzea
• Berrikuntzako barne gaitasun berriak garatzea eta lehiakortasuna hobetzea

Abantailak

Parte hartu BIND 4.0 SME Connection erronketan, zeurea proposatuz edo beste batena ebatziz

• Aprobetxatu euskal ETEen eta startupen arteko lankidetza-aukera berriak
• Adituen laguntza izango duzu prozesu osoan
• Hazkunde-aukerak bi profilentzat
• Murgilketa bat Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Ekosisteman berrikuntza irekiaren bitartez
• Urterik urte erronka eta desafio gehiago hartzen dituen metodo eta programa lider batekin
• Eta Cluster Challenges ereduari jarraiki, zeinak BIND 4.0 plataformaren arrakasta hurbiltzen baitu segmentu honetara

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Ekimen bat, espreski sortu dena ETE eta startupen artean lankidetzarako aukera berriak sortzeko, oinarritzat harturik ETE parte-hartzaileen artean planteatutako erronka sektorial bateratu bat.

Hautagaitzek gutxieneko baldintza hauek bete behar dituzte:

  • KDE bakoitzak hautagaitza bakar bat prestatuko du eta enpresa multzo bakarra proposatuko du ekimenean parte hartzeko.
  • Enpresa multzo horiek gutxienez hiru eta gehienez bost ETEk osatuko dituzte.
  • Lantalde bakoitzak gehienez bi erronka proposatu ditzake, eta lantaldeko ETE guztiek parte hartu behar dute erronketan, hau da, ezin dira azpitaldeak egin KDE bakoitzaren barruan.
  • Hautagaitzek (erronkak) egitura zehatz bat izango dute, eta eskakizun estandar batzuk bete behar dituzte. Gainera, aurrez definitutako irizpide multzo baten arabera ebaluatuko dira. Xehetasun gehiagorako, puntu honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu 5. (Hautagaitzaren egitura) eta 6. (Hautagaitzak baloratzeko irizpideak) ataletan.
  • Gutxieneko kalitate-irizpideak betetzen dituzten hautagaitzak aukeratuko dira.

Hona hemen ETE parte-hartzaileek bete behar dituzten ezaugarriak:

• Ekimenarekin bat egin duten KDEetako ETEak izatea.
• KDEetatik kanpoko ETEak izan daitezke, baldin eta kasuan kasuko KDE sektorialak onartu baditu bere hautagaitzan.
• BIND 4.0 ekimenaren bertikalekin edo/eta Euskadiko RIS 3 espezializazio adimenduneko estrategiaren eremuekin zerikusia duten ETEak izatea.
• Euskadin gutxienez jarduera zentro bat izatea.
• 250 langile baino gutxiago izatea.
• Startupekin lan egiteko interesa eta konpromisoa izatea, eta behar besteko baliabideak izatea ekimenaren jarduerei eskaintzeko eta jarduera horietan inplikatzeko.
• Behar besteko heldutasun teknologikoa edo prozesurako gaitutako giza baliabideak izatea, eta programarako arduradun bat izendatzea konpromisoa hartuko duena behar adina denbora eskaintzeko ekimeneko jarduerei.

BIND SME Connection bereziki zuzentzen zaie profil hauek betetzen dituzten startupei:
• Industria sektorean eta harekin lotutako zerbitzuetan aplika daitezkeen teknologia berriak, edo ETE parte-hartzaileen produkzio-prozesuetan edo/eta zerbitzuetan aplikazio zuzena duten eta teknologikoki guztiz garatuta dauden teknologiak garatzen dituztenak, eta euren zerbitzu/produktuaren konfigurazioa bukatzeko moduan daudenak, hau da, ikusi eta probatzeko moduan edo dagoeneko merkatuan dagoen produktu edo zerbitzu bat dutenak.
• Gehienez zortzi urte baino gehiago ez dutenak eta teknologia berriak erabiltzea proposatzen dutenak enpresaren garapena azkartzeko behar dituzten enpresa-prozesuak hobetzeko.
• ETEek proposatutako erronkei aurre egiteko moduko startupak eta lerrokatuta daudenak Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren espezializazio-sektoreekin eta aukera-eremuekin.

ETE parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute:

  • Ekimenaren termino eta baldintzak onartu eta betetzeko.
  • Ekimenak proposatzen dituen dinamiketara azaldu eta euretan parte hartzeko, eta definitutako lan eta zereginak betetzeko.
  • Proiektua garatzeko behar den dedikazioa eskaintzeko, behin lankidetza-kontratu bat sinatu ondoren ETEaren eta startuparen artean.

Azken horrek esan nahi du gutxienez 40 orduko dedikazioa eskaini behar dela programan inplikatzeko eta eskaintzen dituen abantailak benetan aprobetxatzeko, hau da, modu proaktiboan parte hartzeko programan eta antolakunde barruan egin behar den lanean.  Hauek dira zereginak eta eskaini beharreko gutxieneko orduak:

  • Martxan jarri + Erronkak identifikatu eta karakterizatu = 12 ordu
  • Startupak aztertu eta aukeratu = 8 ordu
  • Matchmaking saioak (pitching + B2B ekitaldia startupekin) = 10 ordu

Barne-gogoetako + komunikazioko beste lan batzuk = 10 ordu

Esperientziak
KEVO

“BIND 4.0 SME Connection ekimenaren bidez Estatuan garrantzitsuak diren enpresekin kolaboratu dugu, hala nola ELDU, Eroski, Bellota Herramientas, Goizper edo BCC, eta proiektuak partekatu ditugu, besteak beste, gizarte ekintzako antolakundeekin. Horri esker, gai izan gara hazteko eta lantaldea handitzeko” KEVO

INMERSIA

“ETEekin lan egiteko erronkak merkatu handi bat eta askoz ate gehiago irekiko dizkigu, frogatuko baitugu gai garela eurei laguntzeko datuen monitorizazio eta bistaratze merkatura iristeko optimizatu dugun produktu batekin”. IMMERSIA

Eskatu hemen

Izan zaitez eraldaketa digitalaren parte, dela zure startuparen konponbide berritzaileak eskainiz edo dela zure ETEaren erronka teknologikoak proposatuz

Startupa bazara, industriek badituzte erronka batzuk zure teknologiak konpondu ditzakeenak. Nahikoa duzu inprimaki hau betetzea, guk jakinaraziko dizugu noiz diren hurrengo deialdiak, eta aukera izango duzu euren sektorean erreferentziazkoak diren ETEekin lan egiteko. Eta industri arloko ETE bat bazara, planteatu zure beharra, zeren badaude zure erronka ebatzi dezaketen konponbide teknologikoak. Bete inprimaki hau eta jarriko gara zurekin harremanetan.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.

Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Deitu iezaguzu 900 929 393-ra

Galdetu hemen
Estrategia

2016an sortu zenetik nazioartean erreferentziazkoa den programa bat

BIND 4.0 SME Connection 4.0 Industriaren arloko berrikuntza irekiko plataforma handienaren barruan (BIND 4.0) integratutako bi ekimenetako bat da. Ekimen publiko-pribatu bat, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortu duena.

BIND 4.0 programak hiru ekimen ditu industrian berritzera bideratuta daudenak. Startupei zuzendutako Azelerazio eta Berrikuntza programa ireki bat, proiektuak garatzeko enpresa korporatibo handiekin. BIND 4.0 SME Connection programa, teknologia berriak garatzeko industri arloko ETEekin batera. Eta BIND 4.0 Govtech programa, administrazio publikoaren erronka teknologikoak ebazteko berrikuntza irekiaren bidez.

logo-BIND-4.0
Lotutako laguntzak

Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu