Jaime Rodríguez.
Elkarrizketak 3 ekaina, 2026

Zuchettik 35 urte daramatza enpresa-softwarea eskaintzen

Enpresa Bizkaiko Parkean dago, eta fakturazioaren% 15 baino gehiago I+Gra bideratzen du
-

Zuchetti enpresa Bizkaiko Parkean dago, Zamudioko campusean, eta 35 urte daramatza enpresa-softwarea eskaintzen. Fakturazioaren %15 baino gehiago I+Gra bideratzen du eta 4.000 bezero baino gehiago ditu Estatuan. SPRI Taldearen laguntza jaso du Hazitek programaren bidez. Programa horrek euskal enpresen ikerketa industriala eta garapen esperimentala babesten ditu.

Enpresak 35 urte baino gehiagoko ibilbidea du enpresa-softwarearen garapenean. Software arloko zortzi fabrikatzaile nazionalek bat egin izanaren emaitza da. Horri esker, enpresek beren gaitasunak eta esperientzia bateratu dituzte proiektu teknologiko sendoa eta sektore mailako espezializazio zabala duena indartzeko.

“Prozesu horrek mugarri garrantzitsua izan zuen 2016an, Solmicro enpresa Zucchetti Group taldean, Europako software-fabrikatzaile nagusietako batean, sartu zenean. Horrela hasi zen gure herrialdean Zucchetti Spainen ibilbidea!, adierazi du Jaime Rodríguez CEOak. Konpainiak lotura estua du Euskadirekin, “hemen baitaude bere jatorria eta egoitza nagusia. Hala, tokiko enpresa-sarearen ezagutza eta hurbiltasuna uztartzen ditu Group Zucchetti taldearen gaitasun teknologikoarekin, I+G+b arloko inbertsioarekin eta nazioarteko proiekzioarekin”.

Bere bilakaeraren ezaugarri nagusia hazkunde jarraitua izan da, bai teknologia aldetik bai antolakuntza aldetik, proiektura hainbat enpresa gehituz. “Estrategia horri esker, gure soluzioen katalogoa indartu eta zabaldu ahal izan dugu ERP, giza baliabideak, dokumentuen automatizazioa edo zibersegurtasuna bezalako arloetan, eta tamaina eta sektore guztietako enpresentzako bazkide teknologiko integral gisa sendotu gara”.

Enpresak tamaina eta sektore askotako bezeroekin lan egiten du, mikroETEetatik eta autonomoetatik hasi eta nazioarteko inguruneetan lan egiten duten korporazio handietaraino. “Espezializazio handia dugu industria, banaketa, elikadura edo upategietan sektoreetan, besteak beste, baita giza baliabideen kudeaketan, logistikan edo hornidura-katean bezalako arlo estrategikoetan ere”.

Bere katalogoa merkatuan handienetako bat da, eta honako arloetako soluzioak biltzen ditu: ERP, BI, MES, produkzioaren plangintza eta hornidura-katearen kudeaketa. Horrez gain, giza baliabideen kudeaketa, nominak, mugikortasuna, dokumentuen automatizazioa eta zibersegurtasuna lantzeko beste soluzio integral batzuk ere biltzen ditu. “Era berean, Adimen Artifizialeko gaitasunak txertatzen ari gara gure soluzioetan, automatizazioa, produktibitatea eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Horren adibide argia da Nominarako gure AA morroia, merkatuan lehena eta gaur egun bakarra dena. 2025ean merkaturatu genuen, eta aldaketa disruptiboa eragin du nominen kudeaketan”.

300 langile baino gehiago

Gaur egun, Zucchetti Spainek 300 langile baino gehiago eta Estatu osoan banatutako bazkideen sarea, 300 profesional ziurtatu inguruk osatua, ditu. “4.000 bezero baino gehiago ditugu Espainia osoan, eta presentzia handia mantentzen dugu Euskadin. Hain zuzen ere, bertan dago gure egoitza nagusia, Bizkaiko Teknologia Parkean. Gainera, Donostian, Ermuan, Madrilen, Logroñon eta Sevillan ditugu ordezkaritzak”. 2025ean 24,5 milioi euroko fakturazioa lortu zuen.

Berrikuntza da konpainiaren zutabe estrategikoetako bat, eta urteko fakturazioaren % 15 bideratzen du berrikuntzara eta soluzio berrien garapenera, bere tokiko I+G+b zentroetan. “Ikerketako eta garapeneko lantalde espezifikoak ditugu hainbat egoitzatan, produktuen bilakaera funtzionalean eta adimen artifizialari, automatizazioari eta enpresen digitalizazioari lotutako teknologietan lanean”.

SPRI Taldearen Hazitek programako bi proiekturen laguntzak ERP sistemak lengoaia naturalaren prozesatzeko ereduen bidez modu autonomoan pertsonalizatzeko tresnak garatzera eta ERP legacy sistemak modu eraginkorrean modernizatzera bideratu dira. “Azken kasu horretan, transpilazio automatikoko teknologiak erabili dira, mahaigaineko aplikazioak web-ingurune eskalagarri eta nabigatzailetik erabilgarri direnetara egokitzeko”.

Etorkizunera begira, erronketako bat da enpresen digitalizazio-prozesuetan erreferentziazko bazkide teknologiko gisa sendotzea. “Hazteko potentzial handiena duten arloak sustatzen ari gara bereziki, hala nola giza baliabideetako soluzioak, hornidura-katea eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak, gure ERP jarduera historikoa indartzen jarraitzea ahaztu gabe. Era berean, gure bazkide-sarea handitu eta hazten jarraitu nahi dugu, bai modu organikoan bai aukera estrategiko berrien bidez. Eta hori guztia berrikuntzaren, Euskaditik egiten den garapen teknologikoaren eta bezeroarekiko hurbiltasunaren aldeko apustuari eutsiz egin nahi dugu; izan ere, balio horiek gure konpainiaren ADNari atxikita daude sortu zenetik.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu

Lotutako albisteak

Donosti  Framek  adimen  artifizialaren  erabilera  segururako  plataforma  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu

Donosti Framek adimen artifizialaren erabilera segururako plataforma pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Donostiako ETEa modako teknologiaren informazio-ihesak saihesten espezializatu da

NeutralPath,    ‘zero  isurpenetarako’  hiri-trantsizioa  bideragarria,  errentagarria  eta  erreplikagarria  dela  frogatu  nahi  duen  Europako  proiektua
14/09/2026 Ekintzailetza

NeutralPath, ‘zero isurpenetarako’ hiri-trantsizioa bideragarria, errentagarria eta erreplikagarria dela frogatu nahi duen Europako proiektua

Europako proiektuak hiri-auzoak energia garbia sortzeko eta karbono-isurketak murrizteko gai diren barruti bihurtu nahi ditu.

Edi  Elevator  enpresak  plataforma  jasotzaile  bat  garatu  du  mugikortasun  urriko  pertsonen  autonomia  hobetzeko
11/09/2026 Ekintzailetza

Edi Elevator enpresak plataforma jasotzaile bat garatu du mugikortasun urriko pertsonen autonomia hobetzeko

Arabako konpainiak Easytrans sortu du, ibilgailuaren atoi-bolan instalatu ondoren, aulkia edo scooter-a eskuz altxatu gabe 120 kilo arte kargatzeko aukera ematen duen jasotze-sistema.

IDDTEK,  industria  eta  talentua  konektatzen  dituen  ingeniaria
10/09/2026 Berrikuntza

IDDTEK, industria eta talentua konektatzen dituen ingeniaria

Derioko enpresa 140 langile izatera iritsi da, eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

AJL  Ophthalmic-ek  begiko  kirurgian  zehaztasuna  hobetzeko  sistema  digital  bat  garatu  du

AJL Ophthalmic-ek begiko kirurgian zehaztasuna hobetzeko sistema digital bat garatu du

Oftalmologoei begi barneko lente torikoak ezartzeko beharrezkoa den kornearako markaketa egiten laguntzeko osasun dispositiboa sortu du euskal enpresak.

OBSk  bateriak  kudeatzeko  sistema  adimendunak  garatzen  ditu  Euskadin

OBSk bateriak kudeatzeko sistema adimendunak garatzen ditu Euskadin

Maier-ek eta Cidetec-ek sortutako ‘spin-off’ horrek mugikortasun elektrikorako eta energia biltegiratzeko BMS irtenbideak diseinatzen ditu, eta sektoreko Europako erreferente bihurtzea du helburu.

Sutargik  negozioa  indartu  du  ekonomia  zirkularraren  eta  medikuntzaren  sektoreetan

Sutargik negozioa indartu du ekonomia zirkularraren eta medikuntzaren sektoreetan

Tolosaldeko enpresak, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei lan-aukerak eskaintzen dizkienak, interes ekonomikoko bi elkarte sortu ditu

Welleok  algoritmo  propioak  eta  datuen  analisiak  konbinatzen  ditu,  osasun  eredu  prebentiboan  aurrera  egiteko
08/09/2026 I+G+B

Welleok algoritmo propioak eta datuen analisiak konbinatzen ditu, osasun eredu prebentiboan aurrera egiteko

Test azkarrak, osagarri pertsonalizatuak eta erabiltzaile bakoitzaren bilakaeraren etengabeko jarraipena egiteko aukera ematen duen aplikazioa konbinatzen dituen ekosistema bat sortu du euskal konpainiak.

Secur0:  “BINDek  ateak  ireki  dizkigu  bertako  startup-ekin  lan  egin  izana  aurkezpen-txartelik  onentzat  hartzen  duen  industria-ekosistema  batera”
07/09/2026 Ekintzailetza

Secur0: “BINDek ateak ireki dizkigu bertako startup-ekin lan egin izana aurkezpen-txartelik onentzat hartzen duen industria-ekosistema batera”

Zibersegurtasun erasokorrean diharduen Madrilgo enpresak SPRI Taldearen programan parte hartu du promozio bereko beste hiru startup-ekin batera. Esperientzia horri esker, bere ereduak baliozkotu eta Euskadiko enpresa-sarean murgildu ahal izan da, “Estatuko industria- eta zibersegurtasun-ekosistema indartsuenetako batean".

ResQaR-k  bide-segurtasuna  hobetzeko  erreskate-orria  digitalizatzen  du

ResQaR-k bide-segurtasuna hobetzeko erreskate-orria digitalizatzen du

Aikox-ek garatutako ekimenak QR kodeak erabiltzen ditu larrialdi zerbitzuek ibilgailuen informazio kritikoa berehala eskuragarri izan dezaten.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.