Eusko Jaurlaritzak banaketa sare elektrikoko inbertsioak 153 milioi eurora handitzea onartu du 2027rako

Hazkundea Eusko Jaurlaritzak sustatutako inbertsio gehigarrien onarpenari esker lortu da
-
  • Inbertsioak i-DE Iberdrolaren banatzailearen kontura izango dira, eta 110etik 143 milioi eurora igoko dira 2027an, Euskadiko banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko, eta 153 milioitik gora izango dira bezeroek finantzatutako neurri eta instalazioetako inbertsioak batu ondoren.

 

  • Horrek esan nahi du Euskadin azken 2 urteetan banaketa-sare elektrikoan planifikatutako urteko inbertsioak praktikan, bikoiztu egingo direla.

 

  • Eusko Jaurlaritzaren ustez, 2027rako aurreikusitako inbertsioaren joera-aldaketa hori, esparru arautzaile pizgarridunarekin batera joan behar duena, egokiagoa da Euskadin datozen urteetarako aurreikusitako eskari elektriko industrialaren beharrei erantzuteko.

 

  • Inbertsio hori bat dator Ministerioak egindako 2030era begira duen energia elektrikoaren garraio-sarea garatzeko hasierako proposamenean jasotako jarduketekin. Proposamen hori izapidetzen ari da.

 

  • Uztailaren 28an Estatuan energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareen inbertsio-planak arautzen dituen Errege Dekretua onartu izanak ahalbidetu du inbertsioaren igoera hori.

 

  • Errege Dekretuak erantzuna ematen dio Eusko Jaurlaritzak Ministerioari egindako proposamenari, Euskadin garraio- eta banaketa-sare elektrikoetan inbertsioak handitzeko. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak Ministerioari jakinarazi zion 2027rako aurreikusitako inbertsioak “beharrezkoak zirela, baina ez nahikoak”. Inbertsioaren igoera hau egokiagoa da Euskadiko eskari elektriko industrialerako.

 

  • Eusko Jaurlaritzaren begirada, oraindik ere, hurrengo bosturtekoan garraio-sarearen ahalmena handitzeko inbertsio berriak berrestean darrai. Horretarako, 2030erako garraio-sarearen plangintza lehenbailehen onartu behar da. Eusko Jaurlaritzak espero du Ministerioak laster aurkeztuko duela garraio-sarearen plangintzaren behin betiko bertsioa.

 

  • Era berean, Eusko Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du giltzarri izan daitezkeen alderdi araugileak garatzea, industria- eta bizitegi-eskariaren hazkundeari lotutako inbertsioak areagotu ahal izateko. Elektrifikazioko inbertsioak handitu behar dira, gure autonomia energetikoa hobetzeko, esparru arautzaile pizgarri bat eta energia-kostuen lehiakortasuna konbinatuz.

 

Eusko Jaurlaritzak banaketa-sare elektrikoko inbertsioak 153 milioi eurora igotzea onartu du 2027rako. Hazkundea Eusko Jaurlaritzak sustatutako inbertsio gehigarrien onarpenari esker lortu da. Euskal Autonomia Erkidegoko banaketa-sare elektrikoan egindako inbertsioak, i-DE Iberdrolaren banatzailearen kontura izango direnak, 110etik 143 milioi eurora igo dira 2027an, Euskadiko banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko, eta 153 milioitik gorakoak izango dira, bezeroek finantzatutako neurri eta instalazioetako inbertsioak batu ondoren.

Euskadiko banaketa-sarean 2027rako inbertsioak 153 milioi eurora arte handitzeak esan nahi du, Euskadin banaketa-sare elektrikoan planifikatutako urteko inbertsioak praktilkan, bikoiztu egin direla azken 2 urteetan.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, 2027rako aurreikusitako inbertsioaren joera-aldaketa hori egokiagoa da Euskadin datozen urteetarako aurreikusitako eskari elektriko industrialaren beharrei erantzuteko. Inbertsio-ahalegin horri esker, sarearen gaitasuna, modernizazioa eta digitalizazioa indartuko dira. Hori beharrezkoa da Euskadiko elektrifikazioaren eta deskarbonizazioaren eskaerari aurre egiteko.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak babesten du beharrezko erregulazio-urratsak egiten jarraitzea, sare elektrikoa, banaketakoa zein garraiokoa, prest egon dadin Euskadik aurrean dituen eskari-erronkei aurre egiteko.

Banaketa-sareko inbertsioaren igoera hori bat dator energia elektrikoaren garraio-sarea 2030erako garatzeko Ministerioak egindako hasierako proposamenean jasotako jarduketekin, izapidetzen ari direnekin. Ildo horretan, joan den uztailaren 28an Estatuan energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareen inbertsio-planak arautzen dituen Errege Dekretua onartu izanak ahalbidetu du inbertsioa handitzea.

Errege Dekretuak erantzuna ematen dio Eusko Jaurlaritzak Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko Ministerioari egindako proposamenari, Euskadiko garraio- eta banaketa-sare elektrikoetan inbertsioak areagotzeko. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak Ministerioari jakinarazi zion 2027rako aurreikusitako inbertsioak “beharrezkoak zirela, baina ez nahikoak”. Eusko Jaurlaritzaren ustez, inbertsioaren igoera hori egokiagoa da Euskadiko eskari elektriko industrialerako.

Eusko Jaurlaritzak ziurtatu nahi du euskal sare elektrikoa Euskadiko deskarbonizazio eta lehiakortasun industrialak eskatzen duen erritmoan garatu ahal izango dela. Eusko Jaurlaritzaren begirada da, oraindik ere, hurrengo bosturtekoan garraio-sarearen ahalmena handitzeko inbertsio berriak berrestean darrai. Horretarako, 2030erako garraio-sarearen plangintza lehenbailehen onartu behar da. Sare elektrikoaren bi mailen arteko koordinazio egokia – garraioa eta banaketa – funtsezkoa da egindako inbertsioek euskal gizarte osorako hornidura elektriko nahikoa, segurua eta kalitatezkoa ekarriko dutela ziurtatzeko.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak espero du Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko Ministerioak laster aurkeztuko duela, garraio-sarearen 2030erako plangintzaren behin betiko bertsioa.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du industria- eta bizitegi-eskariaren hazkundeari lotutako inbertsioak handitzea ahalbidetuko duten funtsezko erregulazio-alderdiak garatzea. Elektrifikazioko inbertsioak handitu behar dira, gure autonomia energetikoa hobetzeko, esparru arautzaile pizgarri bat eta energia-kostuen lehiakortasuna konbinatuz.

 

Lotutako albisteak

Balenciaga  Shipyardek  bere  jarduerari  ekin  dio  berriro,  jabetza  berriko  lehen  ontziaren  gila  jarrita

Balenciaga Shipyardek bere jarduerari ekin dio berriro, jabetza berriko lehen ontziaren gila jarrita

Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua: “100 urteren ondoren Balenciagak berriro etorkizuna duela ospatzen ari gara gaur. Hilabete asko izan dira hotzez eta hodei beltzez beteta, baina inoiz ez dugu itxaropena galdu. Langileei eta haien familiei eskerrak eman nahi dizkiet Balenciagarengan sinesteagatik eta haien etorkizunaren alde lan egiteagatik erakundeekin...

Lortu  Berria:  industria-hazkundea  eta  -lehiakortasuna  mugatu  aurretik  kontuan  hartu  beharreko  seinaleak
13/07/2026 Finantziazioa

Lortu Berria: industria-hazkundea eta -lehiakortasuna mugatu aurretik kontuan hartu beharreko seinaleak

Lortu Berria aholkularitza adituko programak industria-enpresei eta industria-produktuari edo -prozesuari lotutako zerbitzu-enpresei laguntzen die hazteko, inbertitzeko edo erronka berriei aurre egiteko gaitasuna baldintza dezaketen finantza-, antolaketa- eta sozietate-faktoreak identifikatzen. 1.200.000 euroko aurrekontua duen zerbitzu honek 500 ordura arteko adituen laguntza eskaintzen du. Lehen fasea %100ean diruz laguntzen da, eta bigarrena...

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

SPRIk  Eskualdeko  Garapeneko  Agentzien  26.  Foroa  antolatu  du
08/05/2026 Berrikuntza

SPRIk Eskualdeko Garapeneko Agentzien 26. Foroa antolatu du

Ekitaldia maiatzaren 13an eta 14an egingo da, Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudioko campusean

Euskadi  nanomedikuntza  pertsonalizatuko  erreferentzia  izango  da  Europan,  Hidrogel  Adimendunak  sortzeko  Proiektu  Eraldatzaileari  esker
30/03/2026 I+G+B

Euskadi nanomedikuntza pertsonalizatuko erreferentzia izango da Europan, Hidrogel Adimendunak sortzeko Proiektu Eraldatzaileari esker

Euskadi 2030 Industria Planeko hirugarren Proiektu Eraldatzaile honek 72 milioi euroko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta, haietatik, 28 milioi euro baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.