Elkarrizketak 2025eko abenduaren 23a

Emakumeen enplegua % 30 ingurukoa da Cikautxon eta aurrerapausoak eman ditu berdintasunean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldeak garatu berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte
-

Bizkaiko Cikautxo enpresa automobilgintzaren sektorerako kautxuzko eta plastikozko soluzioetan espezializatutako industriako kooperatiba da, eta SPRI Taldearen “Berdintasunak industriako lehiakortasunean duen inpaktua” azterketan emaitzarik onenetakoak lortu dituen enpresetako bat izan da. Analisi horrek baieztatu du enpresa parekideek, justizia sozialean aurrera egiteaz gain, emaitza hobeak lortzen dituztela lehiakortasunari dagokionez, hori fakturazioan, enpleguan, berrikuntzan eta nazioarteko jardueran haztea dela ulertuta.

Cikautxok umiltasunez hartu du azterketan lortutako posizio ona. “Gure jardueran zentratuta gaude, ez diegu besteei begiratzen, baina egia da alderatuz gero harro egon gaitezkeela”, adierazi du enpresak. Berdintasuna prozesu naturala izan da, Zuzendaritza Kontseiluak sustatu zuen eta 2017az geroztik kooperatibaren asanbladan jorratzen da. Gai horrekiko sentsibilitatea hasieratik egon da presente, eta berdintasun-batzordea boluntarioekin eratu zen Giza Baliabideen Sailak arlo horren lidergoa bere gain hartu aurretik.

Egun, langileen % 30 emakumeak dira eta iristen diren profil tekniko gehienek gizonezkoenak izaten jarraitzen duten arren —batez ere ekoizpenaren edo IKTen arloan, emakumeak % 20 baino gutxiago baitira —, enpresa aktiboki ari da lanean joera horri buelta emateko. Eusko Jaurlaritzaren STEAM proiektuan eta eskualdeko ekimenetan hartzen du parte, hala nola Lea Artibaikoetan. Hala, ikastetxeetako 8 eta 10 bisita artean izaten ditu urtean. Bisita horietan, emakumeek egiten dute enpresaren aurkezpena, ahal den heinean, industrian emakumezko erreferenteak ikusarazteko. I+G+b arloko emakumeek egin ohi dute, eta, hala, industriako jardueraren berrikuntzaren eta teknologiaren alderdia erakusteko aprobetxatzen dute.

Zuzendaritza Kontseiluan % 50eko ordezkaritza dute emakumeek eta ordezkaritza berezia dute zuzendaritza teknikoetan. Barne-sustapenerako aurretiazko prozesuaren emaitza da oreka hori, eta, gainera, prestakuntza teknikoa eskaini zaie bereziki emakumeei, lidergo-postuetara iristen laguntzeko.

Kontziliazioak ere bilakaera nabarmena izan du azken urteotan. Eredu zurrunetik eredu malguagora igaro da hainbat neurrirekin, besteak beste langileen beharretara egokitutako telelanarekin (eta ez sistematizatuarekin) eta enplegatuaren eta bere arduradunen arteko hitzarmen pertsonalizatuekin. Neurri horiek modu berean erabiltzen dituzte gizonek zein emakumeek. Giza Baliabideen Sailak modu naturalean ezarri ditu neurri horiek, langileen behar errealei erantzunez. Hori horrela, adinak generoak baino desberdintasun handiagoak sortzen ditu kontziliazio-neurriei dagokienean.

Berdintasun Batzorde parekideak sentsibilizazio-neurriak sustatzen ditu hiru hilean behin. Kooperatibako pertsona bat aukeratzen dute eta elkarrizketa bat egiten diote hainbat gairi buruz, besteak beste, sexu-indarkeriari, emakumeek industriaren duten rolaren ikusgarritasunari edo hizkuntza ez sexistari buruz. Kanpaina horien helburua adineko gizonak kontzientziatzea da batik bat, eta egun adierazgarrietako ekintzekin osatzen dira, hala nola A25 edo M8koekin. Gainera, erreferenteak sortu dira enpresa barruan ekintza horien inpaktua zabaltzeko.

Berdintasunarekin lotutako derrigorrezko gaiez gain, bere erakunde-kulturarako garrantzitsuak iruditzen zaizkionak ere lantzen ditu Cikautxok. Praktiketako komunitateetan hartzen du parte Mondragon taldearen bitartez, eta, hala, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzen ditu inguruko beste kooperatiba batzuekin.

Enpresaren etorkizuneko erronken barruan daude emakumeen lidergoa sustatzea, erakundearen barruan dauden ezkutuko liderrak ikusaraztea eta kolektibo osoa formatzen jarraitzea, sentsibilizaziotik aurrerapausoak emateko berdintasunaren arloan. Halaber, garrantzitsua iruditzen zaio adin goiztiarretatik haur eta gazteekin lan egitea, haien etorkizun profesionala industrian irudika dezaten.

Cikautxok ikerketa horretan parte hartzea B·WOMENIN Industry ekimenaren barruan kokatzen da, SPRI Taldeak bultzatuta, zeinak emakumeak euskal industrian duen rola ikusarazi eta bultzatu nahi baitu. Ekimena Women in Manufacturing talde adituaren parte da. Horren burua SPRI da 2020z geroztik, World Manufacturing Foundationen esparruan. Helburua jardunbide egokiak identifikatu eta partekatzea da, frogatu nahi baita berdintasuna ez dela balio soziala soilik, baizik eta, orobat, enpresa industrialetarako lehiaketa-abantaila bat ere bai.

 

Lotutako albisteak

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Elesa+Ganter  Ibéricak  robot  autonomoen  biltegia  garatu  du  biltegiratzea  eta  kudeaketa  hobetzeko

Elesa+Ganter Ibéricak robot autonomoen biltegia garatu du biltegiratzea eta kudeaketa hobetzeko

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren laguntza jaso duen enpresa horrek manufaktura-industriarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Data  Value  Managementek  enpresetan  emaitza  neurgarriak  sortuko  dituen  adimen  artifizialaren  aldeko  apustua  egin  du

Data Value Managementek enpresetan emaitza neurgarriak sortuko dituen adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Arabako konpainiak datuen analisian eta AAren arloan dihardu, eta erabakiak hartzeko prozesua eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak sustatzen ditu.

TapDigital,  adimen  artifizialaren  bidez  neurrira  egindako  soluzioak  eskaintzen  dituen  startupa
2026/11/02 Ekintzailetza

TapDigital, adimen artifizialaren bidez neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen startupa

Bilboko enpresak morroi birtualak, webguneak eta automatizazioak garatzen ditu, lehentasun gisa bezeroarekiko hurbiltasuna jarrita

Evolgenek  aplikazio  industrialetarako  entzimen  garapenean  aurrera  egiten  du
2026/11/02 I+G+B

Evolgenek aplikazio industrialetarako entzimen garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoako enpresak biomasa bioerregai eta balio erantsiko material bihurtzeko soluzioak diseinatzen ditu.

PQC-k  hidrogeno  berdea  datu-zentroetarako  alternatiba  energetiko  gisa  aztertzen  du,  Petronor  eta  Tecnaliarekin  batera

PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera

H2Integra proiektuak, ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso duenak, azpiegitura horien hornidura elektrikoa bermatzeko duen potentziala aztertzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.