Albisteak 12 Azaroa, 2025

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”
-

Imanol Pradales Lehendakariak, gaur, Vicrilaren Leioako lantegia bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan. Instalazioetara egindako ibilbidean, Lehendakariak nabarmendu duenez, Vicrilak ondo baino hobeto irudikatzen ditu “gure industria tradizionala eta industria tradizioa. Betiko industria, aldaketa eta zailtasunen aurrean egokitzen jakin duena”.

Testuinguru horretan, Pradalesek nabarmendu duenez, Europak aukerak eskaintzen ditu euskal industria sendotzeko eta Euskadin errotutako sektore aurreratu eta jasangarria eraikitzen jarraitzeko, betiere nazioarteko merkatuan kalitatezko enplegua eta lehiakortasuna bermatuz. “Europarekin lerratuta, aukera eta indarguneak ditugu, bidegurutze horretan bide egokia hartzeko, Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”, adierazi du.

“Gaur egungo testuinguruan, herriaren apustua sendotu behar dugu, industria-politika berrituz eta aberastasuna eta ongizatea sortzen jarraitzeko elkarlanean, “Euskadi Eraldatuz 2030 “Inbertsio Plana” eta “Berrikuntzaren Itsasargiak” bezalako ekimenek egiten duten bezala”, gaineratu du.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Mikel Jauregi sailburuak lagunduta, bisita honetan Bizkaiko diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe, Leioako alkatea, Iban Rodríguez Etxebarria, eta Ekonomia Sustatzeko foru diputatua, Ainara Basurko, ere izan dira. Enpresari dagokionez, aipatutako agintariekin batera, bertan izan dira José Miguel Lanzagorta, Administrazio Kontseiluko kidea eta Pablo Alonso Vicrilako zuzendari nagusia.

Lehendakariak azpimarratu duenez, enpresa horrek deskarbonizazioaren, ekonomia zirkularraren, energia berriztagarriak gehitzearen eta hondar-beroa baliatzearen aldeko apustua egin du; horri esker, Vicrila nazioarteko euskal enpresak gaur egun 50 milioi eurotik gorako fakturazioa du, 230 enplegu baino gehiago ditu eta ekoizpenaren % 40 inguru esportatzen du. “Teknologikoki aurreratuta dagoen enpresa da, I+Gn inbertitzen du, eta Eusko Jaurlaritzako hainbat programatan aktiboki parte hartzen du, adibidez, Hazitek laguntzetan”, gaineratu du Imanol Pradalesek.

Vicrila beirazko kopa eta edalontzi epelak ekoizten espezializatuta dagoen estatuko fabrikatzaile bakarra da, egoitza Leioan du, eta 1890ean sortu zen familia-enpresa gisara. 135 urteko ibilbidearen ondoren, enpresa honek sektorean liderra izaten jarraitzen du, eta Europako, Amerikako eta Asiakoa merkatuetara esportatzen du.

Bisita honi esker, Lehendakariak bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu ekoizpen prozesua eta lantegian egin berri dituzten inbertsioak, hain justu ere, kalitatea kontrolatzeko sistema berria ezarri dute, beiretarako bisio-kamera berezietan oinarrituta, eta kopak ekoizteko bigarren lerro bat ere instalatu dute, horrela, ekoizpena handitu ahal izateko eta merkatuko eskakizunei erantzun ahal izateko, batik bat, teknikoki eta estetikoki zailtasun gehiago dituzten produktuen

Lotutako albisteak

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Jauregik  Renove  Smart  Industry  programa  abian  jarriko  dela  iragarri  du,  euskal  industriaren  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko

Jauregik Renove Smart Industry programa abian jarriko dela iragarri du, euskal industriaren modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Programak 9 milioi euroko zuzkidura du, euskal industriari makineria berria eta ekipamendu aurreratua erosten laguntzeko. Industriako sailburuak BIEMH 2026an —Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan— parte hartzen duten Fabrikazio Aurreratuko enpresa txiki eta ertainei babesa ematen die

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

BIEMH  2026k  industria  modu  aktiboan  defendatzeko  duen  garrantzia  azpimarratu  du  Kortak

BIEMH 2026k industria modu aktiboan defendatzeko duen garrantzia azpimarratu du Kortak

BIEMH 2026ren inaugurazio ofiziala martxoaren 2an, astelehenean, izango da, eta Imanol Pradales lehendakaria izango da buru

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Industrian  eragina  duten  bi  “paradoxak”

Industrian eragina duten bi “paradoxak”

Malguagoak izan behar dugu, eta Europarekin adostu behar dugu zor publiko horretarako beste esparru bat, gure enpresa askotan pilatzen dena eta etorkizunean bideraezin bihurtzen dituena".Eusko Jaurlaritza prest agertu da gainerak

Indar  Karterak,  BBK  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Tekneik  osaturiko  partzuergoak  Ayesa  Digital  erosi  du  480  m€-ren  truke

Indar Karterak, BBK Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Tekneik osaturiko partzuergoak Ayesa Digital erosi du 480 m€-ren truke

Antzinako Ibermáticaren erabaki-zentroa Euskadira itzultzea dakar. Horrela, Euskadik lider digital baten aldeko apustua egin du euskal industriaren garapenerako estrategikoa den sektore batean, zeinak ezagutza aurreratuko lanpostuak sortzen baititu EAEko hiru lurraldeetan

Mikel  Jauregik  Euskadi  2030  Industria  Plana  aurkeztu  du  Eusko  Legebiltzarrean,  “gure  seme-alabentzat  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  helburuarekin”

Mikel Jauregik Euskadi 2030 Industria Plana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, “gure seme-alabentzat kalitatezko lanpostuak sortzeko helburuarekin”

"Ziurgabetasun ia erabatekoa dagoen une honetan, plan honek gure ziurtasunen aldeko apustua egiten du: industria gehiago eta Europa gehiago. Bai, Euskadin industria izan gara, industria gara eta industria izaten jarraitu nahi dugu. Ziurgabetasunaren aurrean, hauxe da gure ziurtasuna. Plan horrek gure industriari lagunduko dio jauzi kualitatibo bat ematen, gure herriaren...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.