Albisteak 17 apirila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.
-
ALIA FOROA: Gure industria-ehunean Adimen Artifiziala sustatzeko ekimen estrategikoak. ALIA Foroa, tokiko Adimen Artifizialean oinarritutako teknologiak eta ekimen estrategikoak zein gaitasun teknologikoa ezagutzeko helburuarekin antolatutako jardunaldia da. IKT sektoreko profesionalei eta AAn oinarritutako konponbideak garatu nahi dituzten eragileei zuzenduta dago. Apirilaren 22an egingo du jardunaldia, EHUren Bizkaia Aretoan.
INSTAGRAM I: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko onlineko webinarra, Mikroenpresa digitalaren eskutik maiatzaren 6an eta 7an. Ikastaroan Instagramek enpresentzat duen profilaren kudeaketa landuko dugu, brandinga hobetzeko, eta gure markan edo negozioan nola lagunduko digun nabaritasun handiagoa lortzeko. Maiatzaren 6an egingo da lehen ikastaroa eta maiatzaren 7an bigarrena, bakoitzak bi orduko iraupena izango duelarik.
Hirigintza-ereduaren arabera euskararen erabilerarako baldintzak hobetzen edo okertzen dira. Espazio publikoaren antolamendua ez da neutroa: herritarren eguneroko bizitza, harremanak eta hizkuntza-praktikak baldintza ditzake. Horregatik, ikerketan nabarmendu da euskararen erabilera sustatu nahi bada, hizkuntza-politikekin batera hirigintza-politikak ere erdigunean jartzea garrantzitsua dela. Zarautz, Amorebieta-Etxano, Tolosa, Gernika-Lumo eta Hernaniko errealitateak aztertuz atera dituzte ondorioak.
‘Gotortze’ Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistema informatiko baten segurtasuna handitzeko prozesua, hari kalte egiteko arriskuaren adierazle den eraso-azalera murrizten duena. Sistema baten eraso- edo zaurgarritasun-azalera da baimenik gabeko erabiltzaile batek sisteman datuak sartzen edo handik datuak ateratzen saia daitekeen puntuen multzoa. Eraso-azalera ahalik eta txikiena izatea da oinarrizko segurtasun-neurrietako bat.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Emakume Zientzialarien argitan, Etekin Topaketak, Gladysen Haritik bideopodcasta, Arabako Enpresen foroa eta Bosgarren belaunaldiko mugikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.