Albisteak 13 Marzo, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.
-
ALIA FOROA: Gure industria-ehunean Adimen Artifiziala sustatzeko ekimen estrategikoak. ALIA Foroa, tokiko Adimen Artifizialean oinarritutako teknologiak eta ekimen estrategikoak zein gaitasun teknologikoa ezagutzeko helburuarekin antolatutako jardunaldia da. IKT sektoreko profesionalei eta AAn oinarritutako konponbideak garatu nahi dituzten eragileei zuzenduta dago. Martxoaren 18an egingo da Foroa, Donostiako Miramar jauregian.
‘Ingurune profesional eta korporatiboan AA Generatiboa arrakastaz nola txertatu’ jardunaldia egingo du Enpresa Digitalak martxoaren 16an. Sarrera-jardunaldi honek ikuspegi argi eta egituratua eskaintzen die enpresa-liderrei, berrikuntza-arduradunei, teknologia-arloko taldeei eta eraldaketa digitaleko eragileei, IA generatiboa zer den, zer ekar dezakeen eta zer baldintza bete behar diren erabilera arduratsu eta negozio-helburuekin lerrokatua izateko ulertzeko.
ETEKIN TOPAKETAK: martxoaren 25ean hasiko da aurtengo edizioa Donostian, Konputazio kuantikoari buruzko jardunaldiarekin. Konputazio kuantikoa, datozen hamarkadetako aurrerapen teknologiko handienetako bat da. Aukera berriak irekiko ditu finantzetan, industrian, zibersegurtasunean edo eta enpresa-prozesuen optimizazioan, besteak beste. Saio honetan, gure enpresen lehiakortasunean eta gure egunerokotasunean nola eragin dezakeen aztertuko dugu.
‘Datu sentikor’ Industria Berriaren Spri Hiztegian. Datu pertsonalen kategoria berezia, interesdunaren pribatutasuna eta intimitatea kontuan hartuta duten garrantziagatik babes indartua behar dutenak.
‘Orona: euskararen igogailuan gora egiteko lanean’ erreportajea EnpresaBIDEAren eskutik. Industria aurreratua, nazioarteko presentzia sendoa eta tokiko konpromiso sakona. Hiru ardatz horien bueltan uler daiteke Orona gaur egun. Europako bosgarren igogailu enpresa izanik ere, euskarari leku estrategikoa egiten dion kooperatiba industriala. INDEUSkide da 2021etik.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.