Indeusberri bannerra_ Iraila 2023
Euskara industrian
Albisteak 15 iraila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

LORTU laguntza programa, Bilbo Zientzia Plaza, Enpresa Digitala eta Erresilientzia dira gaur albiste.
-

Finantza-osasuna behar duten euskal enpresei zuzendutako LORTU laguntza programa urriaren 31ra arte izango dela indarrrean jaso du gaurko IndeusBerrik, baita Bilbo Zientzia Plaza ere, irailaren 11an hasi zen eta 30era arte ekitaldiz beteta datorren ekimena. Google Analytics 4 erabiltzen hasteko tailerra astelehenean, irailaren 18an egingo dela ere gogoratzen digu gaurko buletinak eta Industria berriaren hiztegiari hartutako berba: Erresilientzia.

 

Google Analytics 4_tx

Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa antolatu du Enpresa Digitalak irailaren 18rako.Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.

Bilbao Zientzia Plaza logoa

Abian da Bilbo Zientzia Plaza EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik.Irailaren 11an hasi eta 30era bitartean egingo da 2023ko Bilbo Zientzia Plaza. Ezagutza zientifikoak transmititu, gai zientifikoei buruz hitz egin, zientzia ikasi eta zientziaz gozatzea da antolatzaileen nahia, Bilbon zientzia izan dadila protagonista. Adin guztietako publikoari zuzendutako ekitaldi ugarik osatzen dute aurtengo egitaraua, Bilboko gune desberdinetan egingo diren ekitaldiak, besteak beste Euskalduna Jauregia, Bidebarrieta liburutegia edota Bizkaia Aretoa.

Ikonotipoa_irudia_2

Finantza-osasuna behar duten euskal enpresei zuzendutako LORTU laguntza programa indarrean izango da urriaren 31ra arte.500.000 € industria-enpresei eta industriarekin lotutako zerbitzu-enpresei kanpoko laguntza profesionala jasotzeko, enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuna bermatuko dituen finantza-osasuneko proiektua garatzeko, enpresaren lehiakortasuna zaindu eta indartu ahal izateko. Aurkezten diren proiektuek puntu gehigarria izango dute dituzte enpresak Euskararen ziurtagiria badauka.

Hiztegia 3

“Erresilientzia” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazioaren teknologien alorrean, nahita zein nahi gabe gertatutako ezbeharrei aurre egiteko eta ezbeharra gertatu aurreko egoera berera itzultzeko gaitasuna. Sistemak erresilienteak badira, gai dira arazorik gabe funtzionatzeko ezbeharrak irauten duen bitartean, bai eta hura bideratu edo konpondu ondoren ere. Kontzeptu hau, besteak beste, zibererasoen testuinguruan erabiltzen da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.