Antonio Manuel García Estévezek, Seavi Workspaceko CEOa.

Seavi, Gateizko enpresen hotel nagusia duela 30 urtetik

Enpresak zibersegurtasun-programako SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta Estatuko eta nazioarteko 300 enpresari baino gehiagori ematen die zerbitzua
-

Seavi Workspace Gasteizko enpresen hotela da, eta duela 30 urtetik konpainia batek behar dituen zerbitzu guztiak eskaintzen ditu: telefono bidezko arreta pertsonalizatua eta bulego korporatibo pribatuen erabilera, enpresen helbideratzea, bezeroarentzako arreta eta zibersegurtasuna, besteak beste. 300 enpresari baino gehiagori ematen die zerbitzua, 1.000 metro koadro baino gehiagoko azalera duten instalazioetan. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun industrialaren programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du Euskadiko enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

1996an sortu zen Gasteizen, enpresei lan egiteko bulegoak eta zerbitzuak eskaintzeko helburua zuen workspace gisa. Urte hartan bertan, Eusko Jaurlaritzaren XI. Enpresa Sortzeko Ideia Berrien Gazte Lehiaketako saria jaso zuen. 2007an, negozioaren arrakasta zela eta, gaur egungo kokalekura joan ziren, espazio handiago batera.

Seavi enpresentzako hotela da, guztiz egokitutako eta jasangarriak diren instalazioak dituena. Gainera, Gasteizko ingurune irisgarri eta estrategikoan dago. Espazioak askotarikoak dira: bulego eta/edo ordezkaritza korporatibo pribatuak, beste enpresa batzuekin partekatutako coworkingeko postuak dituzten espazioak… “Bezeroari eskatzen duen guztia eskain diezaiokegu: jendaurreko arreta, konektibitate handia, zibersegurtasuna… Era guztietako profesionalek eroso lan egiteko, bilerak egiteko edo networkinerako espazioak ditugu. Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: telefono bidezko arreta pertsonalizatua, enpresarentzako zenbaki esklusiboarekin; bezeroen eta bisiten harrera; hornitzaileen arreta; paketeen eta korrespondentziaren biltegiratzea eta abar. Hori guztia, gainera, kudeaketa-lan guztietan denbora errealean eskainitako komunikazioarekin osatzen dugu”, azaldu du Antonio Manuel García Estévezek, Seavi Workspaceko CEOak.

Konpainiak bezero iraunkorrak ditu (“hemen helbideratuta dauden multinazional handiak ere baditugu”), eta baita zerbitzuak malgutasun osoz erabiltzen dituzten noizbehinkako profesionalak ere. “385 enpresa inguru ditugu, iraunkorrak, birtualak edo erabilera puntualekoak kontuan hartuta; gainera, ehun pertsona inguruk egiten dute hemen lan modu iraunkorrean”. Beste bezero batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren sozietate publiko guztiei eman diete zerbitzua.

Seavi Espainiako batezbestekoaren erdiko mailan kokatuta dago; izan ere, Madrilen eta Bartzelonan, workspaceek 2.000 eta 3.000 metro koadro arteko azalerak kudeatzen dituzte.

Okupazioa

Gaur egungo okupazioa % 90 ingurukoa da, “baina beti dugu gurekin lankidetzan aritzeko interesa duten enpresen stock gehigarria. Gehien eskatzen direnak bulego korporatibo pribatuak eta egoitza sozial edo fiskalak dira”. Eskaintzen dituzten zerbitzuak telefonogune ahaltsuan eta hodeian gordetako CRM sisteman oinarritzen dira. “Uneotan, 24 orduz arreta emateko chatbota garatzen ari gara”. Soluzioak era askotako sektoreei eskaintzen dizkie: industriak, oro har, ingeniaritza-enpresak, aholkularitzak, kudeaketa-enpresak, mota guztietako profesionalak eta autonomoak. “Arlo guztiak estaltzen ditugu, eta bezeroek kalitatea, profesionaltasuna eta gertutasuna antzematen dituzte. Hona hemen hori erakusten duen datu bat: bezeroen % 30ek errepikatu egiten dute: beste proiektu batzuekin itzultzen dira edo ordainketa malguko sistema hau beste enpresa batzuei gomendatzen diete”.

Jasangarritasunaren, berdintasunaren eta enpresa-etikaren aldeko politikak ere azpimarratu beharrekoak dira. Hain zuzen ere, horri esker, Código Ético, Bai Euskarari, Queer Destinations edo Pacto Verde bezalako erakunde ospetsuen ziurtagiriak lortu dituzte.

Lantaldea bost lagunek osatzen dute, eta adimen artifiziala enpresan geratzeko iritsi den laguntzaile bihurtu da. “Gure zerbitzuak etengabeko bilakaera izan dezan laguntza eskain behar digu, eta horretan ari gara lanean: prozesuen kudeaketa automatizatzeko eta telefono bidezko arreta hobetzeko”.

SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren bidez jasotako laguntza “Wi-Fi konexio seguruak eta hodeiko datu-biltegiratzea bezalako garapenetara bideratu da. Duela urtebete baino gehiagotik dago ezarrita. SPRIren aldetik laguntza eta aholkularitza oso ona izan dugu”.

Epe laburra begirako erronken artean dago “bezeroen behar partikularrak ondo interpretatzen jarraitzea, haiei laguntzeko eta irtenbide eta esperientzia pertsonalizatuak eskaintzeko. Epe ertainera, sektore baitan zerbitzuetan eta, ahal bada, instalazioetan hazten jarraitzea. Eta epe luzera begira, berriz, proiektua erabat sendotzea.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.