Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 ekaina, 2022 Berrikuntza

SPRIk Makina-erremintaren Biurtekoan adierazi duenez, “enpresetan emakume proportzio handiagoa izateak produktibitate-maila hobetzen du”

Cristina Oyónek Professional Women´s Network sareak antolatutako Women in Industry (WIN) hitzaldietan parte hartu du

SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek “Women in Manufacturing” aditu-taldearen (Oyónek berak gidatzen du taldea World Manufacturing Forum-aren esparruan) ondorio nagusiak partekatu ditu Professional Women’s Network (PWN) sareak Makina-erremintaren Biurtekoan antolatu dituen Women in Industry (WIN) hitzaldien saio batean.

Oyónek “Emakumea eta Industria. Esperientzian oinarritutako giltzarriak” hitzaldian azaldu bezala, aditu-taldean sortutako eztabaiden arabera “argi geratu da enpresetan emakume proportzio handiagoa izatea lagungarri dela emaitzak hobetzeko, produktibitate-maila handitzeko, erabaki hobeak hartzeko, berrikuntzarako, sormenerako eta eraginkortasunerako”. “Funtsean -gaineratu du- Genero Berdintasunaren Europako Erakundearen arabera, enpresetan genero berdintasuna hobetzeak berekin ekarriko luke Europako per capita BPGa % 6,1etik % 9,6ra bitartean handitzea 2050erako”.

“Genero berdintasuna ez da bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta premia bat lehiakortasuna bermatzeko eredu industrial digital eta jasangarri berri batean” baieztatu du Cristina Oyónek. Horrez gain, esan du aditu-taldeak hiru ildo nagusi identifikatu dituela ildo horretan aurrera egiteko:

  1. Datuak eta argitalpenak. Industria-jarduerari buruzko datuak generoaren arabera sailkatuta eskura daitezen normalizatzea, emakumeak Industrian duen eboluzioaren jarraipena egin ahal izateko.
  2. Industria erakargarri egitea emakumeentzat. Erakutsi Industria teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako jarduera ekonomiko bat dela, balioa sortzen duena ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan.
  3. Emakumezko erreferenteak izatea. Ikusgarritasuna eman emakumeek industrian duten parte-hartzeari, bokazio industriala inspiratu eta piztuko duten emakumezko erreferenteak izateko emakume gazteen artean.

Nola datuak behar diren emakumeak Industrian duen eboluzioari eta inpaktuari jarraipena egiteko, Cristinak bertaratutako guztiekin partekatu du SPRIk berriki abiarazi duen lan bat, zeinaren helburua baita emakumeak euskal industrian duen presentziaren eta industriaren lehiakortasunaren arteko erlazioa aztertzea; lan hori lehen diagnostiko bat izango da bide horretatik lanean jarraitzeko, emakumeak presentzia eta parte-hartze handiagoa izan dezan euskal industrian.

PWN Bilbao irabazi asmorik gabeko antolakunde bat da, helburutzat duena bizitzaren arlo guztietan genero-lidergo orekatua lortzea, batik bat arlo ekonomiko eta sozialean. Hori dela eta, genero-programa transbertsal bat diseinatu du BECen eskutik BIEMH bezalako nazioarteko azoka industrial batean, helburutzat izanik enpresetako berdintasun arloko jardunbide egokiak partekatzea eta horien inguruan eztabaidatu eta hausnartzea.

Abiapuntutzat hartuz berdintasuna aberastasun iturri dela eta antolakundeak lehiakorrago bihurtzen dituela, hauek dira aste honetarako antolatu diren jardunaldien helburuak:

  • Ikusgarritasuna ematea sektore industrialeko genero-orekaren garrantziari, bere onuren frogak erakutsiz eta emakume inspiratzaileei ahotsa emanaz, euren esperientzia konta dezaten.
  • Gogoeta egitea enpresek lehiakor izateko gainditu behar dituzten erronkez (talentua, teknologia, lidergoa, lanaren etorkizuna…), kontuan hartuz genero-arrakala erronka gehigarri bat dela (STEAM, lan hibridoa eta kontziliazioa, garapen profesionala…).
  • Lankidetza-bideak aztertzea industriarekin lidergo orekatua sustatzeko eta urtean zehar ekintza zehatzak hedatzeko.
  • Politika eta enpresa arloetako liderrak gehiago inplikatu eta konprometitu daitezen lortzea.

Hala, aste honetan 7 hitzaldi egingo dira, zeintzuetan industria, teknologia, prestakuntza eta erakundeen munduetako ordezkariek hizpide hartuko baitituzte gai hauek:

  • Sormena, berrikuntza eta generoa
  • Industriaren erronka teknologikoak
  • Arlo publikoaren erronkak
  • Emakume liderren prestakuntza industriarako
  • Senior talentua
  • Emakumea eta industria. Esperientzian oinarritutako giltzarriak.
  • Berdintasunerako lankidetza. Nola erakarri gizonak bide honetara.

 

Lotutako albisteak

10 urria, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi Industriako sailburuak Arteche bisitatu du, mundu mailan elektrizitate-sektorean erreferente bihurtu den euskal familia-enpresa
Irakurri gehiago
4 urria, 2024 Berrikuntza
Biolanek, 2024ko Berrikuntza saria nazionala jaso du
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Berrikuntza
Exdusa pieza metalikoak ebakitzen eta tolesten espezializatuta dago, eta bere plantilla hirukoiztu egin du azken bost urteetan
Irakurri gehiago
1 urria, 2024 Berrikuntza
Kimua, Aefameko gazte-taldea, sendotuz doa, eta azken urtean % 37 handitu du bazkide-kopurua
Irakurri gehiago
27 iraila, 2024 Berrikuntza
Inviker korrosioaren aurkako babesaren buru da, bilgarri industrialeko konponbide aurreratuekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak