SPRIk argi azpimarratu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak zerikusia duela lehiakortasun handiagoa izatearekin
SPRIk argi eta garbi azpimarratu du “aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak zerikusia duela lehiakortasun handiagoa izatearekin”. Horixe esan du UNIDOk (Nazio Batuen Garapen Industrialerako Erakundea) antolatzen duen Multilateral Industrial Policy Forum foroan eta, zehazkiago, “Gender and Industrial Policy” izeneko saioan, non elkarrizketa dinamiko bat sustatu baita industria sektoreko emakumeen sustapenarekin konprometituta dauden hainbat alderdiren artean.
Joan den urtearen hasieratik egin duen bezala, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendari Cristina Oyónek mezu hori helarazi du eta txosten bat ere aurkeztu du, non industria-enpresetako berdintasunaren eta euren lehiakortasun-mailaren arteko erlazioa aztertzen baita.
World Manufacturing Foundation-eko aditu taldea
World Manufacturing Foundation-eko (SPRIren ordezkari Cristina Oyón Fundazio horretako kide da) nazioarteko aditu taldeak argi dio “genero berdintasuna ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa dela industriaren lehiakortasuna bermatzeko”.
Ildo beretik, nazioarteko hainbat organismoren ikerketek ziurtatzen dute enpresetako genero-aniztasunak erlazio zuzena duela lehiakortasunarekin. Baieztapen horrek analisirako puntu berri bat eskaintzen du, eta halaber indartu egiten du negozioetan genero-ikuspegia sartzearen eta enpresen lehiakortasuna areagotzearen arteko lotura.
Ideia hori bultzatzeko, SPRIk metodologia bat garatu du aztertzeko zein erlazio dagoen industri arloko enpresen berdintasun-mailaren eta euren lehiakortasun-mailaren artean, eta frogatu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak baduela zerikusia lehiakortasun handiagoa izatearekin.
Metodologia hori Euskadin probatu da, ingurune paregabea baita teoria proban jartzeko; izan ere, emakumeak Euskadiko biztanleria aktiboaren % 44 inguru dira, baina portzentaje hori nabarmen murrizten da industri arloko enpresetan, non langile guztien % 21 bakarrik baitira emakumeak.
Industri arloko 500 enpresak parte hartu dute azterlanean. Metodologiari jarraiki, enpresa parte-hartzaile guztiek kalkulatu dituzte euren berdintasun- eta lehiakortasun-indizeak.
Lehiakortasun-indizea kalkulatzeko hainbat datu hartu dituzte kontuan, besteak beste, enpresaren nazioartekotze maila, izaera berritzailea eta fakturazioan nahiz enpleguan izandako hazkundeak. Berdintasun-indizea kalkulatzeko, berriz, aintzat hartu dira sailka eta postuka (segregazio horizontala eta bertikala) dauden emakumeen portzentajeak, kontziliaziorako neurriak eta berdintasunarekiko konpromisoa.
Hortaz, aztertutako laginean frogatuta geratu da badagoela erlazio positibo bat bi alderdi hauen artean: emakumeek enpresetan duten presentzia eta enpresetako berdintasun-politikak batetik, eta lehiakortasun-maila bestetik.
Gero eta datu gehiagok diote genero-arrakalak ondorioak dituela enpresen produktibitatean, eta berdintasuna ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta zerikusia duela enpresen lehiakortasunarekin
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua