Mikel Feijoo, fundador y director general de SKFK.
Berrikuntza
Elkarrizketak 11 otsaila, 2020

Skunfunk: “Arropa xahutzearen kontu hau sekulako hondamendia da”

34 herrialdetan presentzia duen Skunkfunk euskal enpresak hogei urtetik gorako esperientzia du arroparen industrian eta “eko-moda” delakoaren ordezkarietako bat da
-

34 herrialdetan presentzia duen Skunkfunk euskal enpresak hogei urtetik gorako esperientzia du arroparen industrian eta “eko-moda” delakoaren ordezkarietako bat da

Skunkfunk euskal enpresaz hitz egitea da moda jasangarriaz hitz egitea. Skunkfunk Estatuko “eko-modaren” ordezkarietako bat da, eta Mikel Feijoo Elzo euskal enpresariak industria hau beste modu batean garatzeko duen asmo trinkoan du jatorria. Mikelek beste era batera egin nahi du moda, agian modu arduratsuagoan… Funtsean, beste filosofia bati heldu nahi dio, gaur egungo gehiegizko kontsumoari aurre egingo diona eta sektorearen “zentzugabekeriak” mahai gainean jarriko dituena. Adibide bat ematearren, iaz industriak 100.000 milioi arropa ekoitzi zituen mundu osoan 7.000 milioi pertsonarentzat…

 

“Hondamendi bat” dio Feijook, SKFK markaren sortzaile eta zuzendari nagusiak, zeinak ohartarazi baitu badela industriak berak ezagutzen ez duen errealitate bat: toxiko bihurtu dela ingurumenarentzat. Izan ere, modaren industriak karbono isuri gehiago sortzen ditu nazioarteko hegaldiek eta itsaso bidezko bidalketa guztiek baino. 

 

Ardatz horietako batzuen gainean oinarritzen da egoitza Lezaman izan arren nazioarteko bokazioa duen euskal enpresa honen filosofia, zeinak 120 pertsona enplegatzen baititu eta presentzia baitu 34 herrialdetan, denda propioak dituelarik Estatu Batuetan, Txilen, Frantzian, Portugalen eta Espainian.

 

Kontzientziaren ahotsa al zarete?

20 urte baino gehiago daramatzagu sektore honetan eta gauzak asko aldatu dira: moda egiteko modua, produkzio-mailak, erosketak, zenbat aldiz erabiltzen diren arropak… Garai batean arropa luxuzko produktu desiragarri bat zen, orain, berriz, obsoleszentzia programatua du eta erabili eta bota egiten dugu. Eta hori sekulako hondamendia da! Zentzu horretan, SKFKn badugu kontzientzia eta ahotsa. Horregatik, uste dugu gure zeregina dela bi hamarkada hauetan ikasi dugun guztia partekatzen saiatzea, ikusi eta hartu ditugun susto guztiak aintzat hartzea eta erakustea nola ekoizten den kontsumitzen dugun arropa gehiena.

 

Kontsumismoaren aurkako aldarri bat al da hori?

Ez, ez. Kontua ez da ez kontsumitzea, baizik eta kontsumitzeko modua aldatzea. Gutxiago eta hobeto erostea. Kontsumitzen ohituta dagoen gizarte batean bizi gara, ukaezina da hori, baina gure portaera aldatzen eta hobetzen badugu, askoz gauza gehiago hobetu ahal izango ditugu. Moda jasangarria ez da nitxo bat, baizik eta premia bat, eta gorantz doan balore bat ere bai.

 

Zergatik erabaki zenuen duela hogei urte enpresari bihurtzea?

Londresen lanean ari nintzenean erabaki nuen. Aspertu nintzen beste batzuek egindako arropak saltzen eta, batik bat, ikaragarria zen ikustea arropa asko behin baino ez zela erabiltzen. Izugarri bidegabea iruditu zitzaidan eta pentsatzen dut horrek bultzatu ninduela slow fashion delakoan murgiltzera.

 

Ekopostureoa deitzen den horren arerio gogorrenetakoa al zara?

Jasangarritasuna gorantz doan balio bat da modaren munduan, eta ez dauka desagertzeko itxurarik. Egia izango ahal da! Baina hainbeste daukagu aldatzeko oraindik… Nolanahi ere, ongi etorri green den guztiaren aldeko joera honi. Ekopostureoari dagokionez, hori ere existitzen da, bai. Hitzetik hortzera darabiltzagu garapen jasangarriko helburuak, baina ongi begiratu behar diogu jendeak eta enpresek egiten dutenari.

 

Eta zer egiten dugu?

Egin behar genukeena baino gutxiago, hori seguru, azkenean egiten duguna garelako, eta ez esaten duguna. Baina uste dut arreta berezia eskaini behar zaiola enpresek eta pertsonek osatzen duten binomioari, azken finean, enpresek kontsumitzaileek eskatzen dietena egiten dutelako.

 

Kontsumitzailearen ikuspuntutik, zer egin daiteke?

Hobeto aprobetxatu behar dugu gure kontsumoak eta eguneroko gastuak ematen diguten botere itzela. Ez dakigu zer daukagun eskuartean! Zure dirua nola gastatzen duzun, zer eta nori erosten diozun… erabaki horien arabera mundu bat edo bestea eraikiko dugu. Horregatik, denok egin dezakegu zerbait eta egin behar dugu, bestela etorkizun beltza datorkigu. Gauza asko egin ditzakegu ahalegin handirik eskatzen ez digutenak. Begiratu behar dugu zer erosten dugun eta nori, zein materialekin egina dagoen, non fabrikatzen den…

 

Zeintzuk dira SKFK markaren baloreak?

Konpromisoa hartu dugu jasangarritasunarekin, emakume femenino batentzako kontsumo jasangarriarekin eta industria arduratsuago batekin.  Lanean daramatzagun urteetan erakutsi dugu posible dela enpresa eraldatzea eta sistema tradizionaletik metodo jasangarrietara pasatzea, gure nortasunean eta egiazkotasunean oinarrituta. Nik uste dut bi balore horiek ongi definitzen gaituztela. Atzerrira irteten garenean -euskal enpresa honek bere produkzioaren %70 esportatzen du- asko baloratzen dizkigute ezaugarri horiek. Txina da horren adibiderik argiena.

 

Nola lehiatu daiteke SKFK bezalako ETE bat talde multinazional handiekin?

Guk beste eredu bat defendatzen dugu. Slow fashion joeraren (produkzio prozesu osoa kontrolatzea) aldeko apustua egin dugu eta alde batera utzi dugu fast fashion delakoa, arropa bakoitza behin bakarrik erabiltzera garamatzana.

 

Zuen enpresa % 100 jasangarria da?

Ez dago halakorik, produkzio bakar batek inpaktu negatiboa sortzen duelako. Hori horrela da eta ez dago besterik. Ez dago enpresa jasangarririk, horregatik lortu behar dugu inpaktu negatiboaren eta positiboaren arteko balantza ahalik eta orekatuena izatea. Zentzu horretan, moda tradizionala egiten zuen enpresa baten eraldaketa-eredu gara, duela hogei urte ez baikenekien zer zen ere jasangarritasuna. Dena dela, hainbat urrats eman ditugu bide horretan, iparra eta gure markaren ADNa galdu gabe, hori oso garrantzitsua baita hain lehiakorra eta aldakorra den eta oso saturatua dagoen sektore honetan.  Eta hori egin ahal izan dugu diseinu-balioa sortzen dugulako, gauzak hobetzen saiatzeari uko egin gabe. Hasi erabiltzen ditugun zuntzetatik eta tinduak egiteko, garraiatzeko edo paketatzeko moduetara. Kontsumitzailearekiko elkarreragin hori funtsezkoa da.

 

 

Aipatzen duzun prozesu eraldatzaile horretan, deigarria iruditzen zaigu arropa alokatzearen kontua eta zuek itxaropen handia duzue horrekin…

Ez da ezer berria, ez dugu ezer asmatu. Badaude alokatzen diren autoak, etxeak edo musika, beraz, zergatik ez dugu egingo gauza bera arroparekin? Horrela, etorkizunean, egitura osatuago bat dugunean, aukera izango dugu hain komertzialak ez diren proiektu sortzaileagoak garatzeko. Baina une honetan ez da negozio bat, baizik eta modu bat beti erronka bat edukitzeko.

Lotutako albisteak

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren fabrikatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Begoña  Echaburu  (Mondragon  Unibertsitatea):  “Euskadin  onak  gara  negozio-plangintzan,  orain  erronka  talentua  kudeatzea  da”
26/11/2025 Berrikuntza

Begoña Echaburu (Mondragon Unibertsitatea): “Euskadin onak gara negozio-plangintzan, orain erronka talentua kudeatzea da”

Pertsonak eta Talentua I+T Taldearen koordinatzaileak, Enpresagintza Fakultatean eta Negozio-Berrikuntza Ikerketa Zentrotik (MIK), pertsonak enpresa-estrategian integratzeko beharra azpimarratu du.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Gecsa,  altzairuzko  produktuetarako  hozteko  kableetan  liderra
11/11/2025 Berrikuntza

Gecsa, altzairuzko produktuetarako hozteko kableetan liderra

SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du enpresak eta intentsitate handiko elektrizitatea kontsumitzen duten sektoreetan jarduten du.

Urtzi  Sagarribay  (Nautan):  “Nautika  proba-banku  zorrotza  da  industriari  aplika  dakizkiokeen  teknologia  berriak  garatzeko”
10/11/2025 Berrikuntza

Urtzi Sagarribay (Nautan): “Nautika proba-banku zorrotza da industriari aplika dakizkiokeen teknologia berriak garatzeko”

Euskadiko Nautika Enpresen Elkarteko presidenteak azpimarratu du euskal sektoreak berrikuntza, sektoreen arteko lankidetza eta beste industria-eremu batzuetarako transferentzia teknologikoa sustatzeko duen ahalmena.

D  &  A  Innovative  Systemsek  beren  digitalizazio-prozesuan  laguntzen  die  enpresei

D & A Innovative Systemsek beren digitalizazio-prozesuan laguntzen die enpresei

Enpresak sektore anitzeko soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, bezeroen esperientzia eta teknologia aurreratuenak batuz

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.