Albisteak 15 iraila, 2022

Osoak enpresak zirkuituak eta ekipo elektronikoak fabrikatzen ditu desgaitasuna duten pertsonek osatutako lan-taldearekin

Gasteizko Enplegu Zentro Bereziak ia hiru hamarkada daramatza gizarteratze-enpresa gisa, eta balio erantsiko produktuak eskaintzen ditu merkatu nazionalean hainbat sektoretan, hala nola domotikan, argiztapen-sektorean, segurtasunean, makineria-sektorean, energia berriztagarrien-sektorean, elektromedikuntzan, elektronika industrialean, edo sarbide edo potentzia kontrolen sektorean.
-

Osoak Enplegu Zentro Bereziak hiru hamarkada beteko ditu datorren urtean, balio erantsiko produktuak eskaintzen dituen gizarteratze-enpresa gisa. Txartelak, zirkuitu eta konexio elektronikoak diseinatu, garatu eta muntatzen ditu hainbat sektoretarako. Gainera, “osagai konbentzionalak eskuz, nahiz SDM (Surface Mounting Device) osagaiak modu automatizatuan ekoizten ditugu, ‘Pick and place’-makinetan hain zuzen ere”, zehaztu du José Manuel Aranguiz Minguezak, Osoak enpresako kudeatzaileak.  

Arabako enpresak desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsonen laneratzea eta prestakuntza sustatzen du, eta aukera ematen die zirkuitu eta ekipo elektronikoak muntatzeko eta fabrikatzeko. Gaur egun, 20 langilek osatzen dute plantilla, eta “horietako gehienak minusbaliatuak dira”, adierazi du enpresako arduradunak. Eta aurreratu duenez, “lan taldea handitu egingo dugu urtea amaitu aurretik, beste bi pertsonekin”.  

Sektore askotarako zerbitzuak 

Gasteizko enpresak eskaintzen dituen zerbitzuen artean zirkuituak eta ekipo elektronikoak fabrikatzea eta muntatzea nabarmendu daiteke. Gerentearen arabera, “horiek hainbat erabilgarritasun eskaintzen dituzte, hainbat ekipamendutan integratuta daudelako” eta sektore askotan eskatzen direlako, hala nola domotikan, argiztapenean, segurtasunean, makinerian, energia berriztagarrietan, elektromedikuntzan, elektronika industrialean, sarbideen edo potentziaren kontrolean.  

Enplegu Zentro Bereziaren jarduera merkatu nazionalean zentratzen da, eta bertan Daisalux, Zigor edo Luznor bezeroentzat lan egiten du, besteak beste. Horrela, 1,2 milioi euro fakturatzen ditu urtero.  

Etorkizunera begira, Osoakek produkzio-prozesuak hobetzea du helburu, elektronika aurreratuagoa duen bezero mota bat lortzeko”, Aranguiz Minguezaren esanetan.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

 

Lotutako albisteak

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.