IndeusBerriren bannerra
Euskara industrian
Albisteak 18 Azaroa, 2021

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Industriaren Euskal Plataformaren bozgorailua
-

INDEUS ekimeneko lantaldeek egin berri duten bilera ekarri dugu IndeusBerri guneko azalera. Honekin batera MZT Kongresuari buruzko azken albisteak eta Enpresa Digitalaren eskutik euskaraz egingo den Linkedin sare sozialaren kudeaketari buruzko ikastaroak osatzen dute aste honetako buletin hau.

Lantaldeen bilera_INDEUS

INDEUSeko lantaldeek urteko azken topaketa egin duteEkimena abiarazi zenetik hiru urte baino gehiago pasatu direnean, Aitor Urzelai, SPRIren zuzendari nagusiak gogoeta egiteko une aproposa dela esan du eta ekimeneko partaide diren enpresa eta erakundeei ekarpenak egiteko eskatu die, datorren urterako erronkak ezartzerakoan baliogarri izango direlako.

MZT kongresua 2.kartela

80tik gora lan aurkeztuko dira Materialen Zientzia eta Teknologia KongresuanPolimeroak, metalak, ingurumena, biozientziak eta fabrikazio gehigarria izango dituzte aztergai besteak beste, azaroaren 29an eta 30ean, EHUren Bizkaia Aretoan egingo den MZT Kongresuaren V.edizioan. Halaber MZT Kongresuko glosario terminologikoaren aurkezpena ere egingo da.

ED_Linkedin ikastaroa

Linkedinen kudeaketa profesionalaren ikastaroaIkastaro honetan Linkedin sareak mundu profesionalean duen garrantzia landuko da. Ikuspuntu korporatibo batetik, marka pertsonalaren eta enpresa markaren lanketa nola egiten den irakatsiko dute eta kronogramak nola landu, edukia nola banatu, marka enbaxadoreak nola kudeatu… Etorkizuneko erabiltzaileak trebatuz, irudi digitala mimoz zaintzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditu euskaraz egingo den ikastaroak.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.