Irene Rodríguez.
Elkarrizketak 14 Marzo, 2025

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.
-

IDDTEK izeneko ETEak bere ibilbideko lehen 20 urteak bete berri ditu outsourcingean eta kualifikazio handiko ingeniari eta teknikariak aukeratzen aditu gisa. Enpresa industrialaren beharretan eta talentua industriarekin konektatzean zentratuta, 2004an Irene Rodriguezek bere etxeko logelan sortu zuen enpresa honek ehun langile inguru ditu une honetan Donostiako eta Gasteizko egoitzetan.

 Nola azal dezakegu zer den outsourcinga zurearen moduko esparruan, ingeniaritza arloan?

Ingeniaritzaren kasuan, outsourcinga irtenbide estrategikoa da, industria-enpresei beren jarduera teknikoaren zati bat kanpora ateratzeko aukera ematen diena. Horri esker, talentu espezializatua txerta dezakete beren proiektuetan.  Gure kasuan, ez gara profesionalak ematera mugatzen, industriaren eta talentuaren arteko lotura gisa jokatzen baitugu, enpresek beren erronka teknologikoei profil onenekin aurre egin ahal izatea ziurtatuz. Malgutasuna, espezializazioa eta sektore bakoitzaren beharrak sakon ulertzea uztartzen ditu gure ikuspegiak.  Beste nolabait esanda, talentua eta industria lotzea da helburua.

Baina, enpresek diotenez, errealitatea oso bestelakoa da: ez dago talenturik, ezta ingeniaririk ere…

Egia da enpresa askok zailtasunak dituztela eskatzen dituzten gaitasunak dituzten ingeniariak aurkitzeko. Baina talentu falta baino gehiago, nik esango nuke bi aldeen aurreikuspenen artean desoreka dagoela. Merkatuaren prestakuntza, esperientzia eta beharrak uztartu behar dira. Hain zuzen ere, IDDTEKen arrakala hori ixteko lan egiten dugu: benetako beharra aztertzen dugu, aurreikuspenak egokitzen ditugu, talentua identifikatzen dugu eta proiektuekin konektatzen dugu, balioa eman dezaten. Gure erronka da enpresek ez galtzea aukerarik langile kualifikatu faltagatik, eta profesionalek ere ez mugatuta ikustea beren garapena proiektu egokietara sarbiderik ez dutelako.

Zure kasuan, beti moldatu izan zara ondo marrazketa teknikoarekin eta delineazio industrialarekin eta, gainera, beti erakutsi zenuen salmenten arloarekin eta pertsonekiko harremanekin lotutako interesa… Koktel perfektua izan al zen enpresa hau sortzeko?

Bai, zalantzarik gabe. Hasiera-hasieratik argi izan nuen ezagutza teknikoa eta gaitasun komertzialak uztartzea abantaila izan zitekeela. Bezeroen beharrak ikuspegi tekniko batetik ulertzea eta, aldi berean, konfiantzazko harremanak eraikitzeko gaitasuna izatea funtsezkoa izan zen proiektu hau abian jartzeko garaian. Gure negozio-eredua enpresen eta profesionalen arteko konexio eraginkorrak sortzean oinarritzen da, eta horretarako ezinbestekoa da industriaren zein pertsonen hizkuntza ezagutzea.

Zer oroitzapen duzu lehenengo urte haien inguruan?

Urte gogorrak izan ziren, ikasketa eta ahalegin handikoak. Ekintzailetzari buruzko hitzaldietan astelehenetik igandera 14 orduz lan egiten nuela kontatzen dudanean, ikaratu egiten dira, baina hala da. Bakarrik hasi nintzen etxean, baliabide gutxirekin, baina hori bai, ideia argi batekin: industriari talentuaren bidez ingeniaritzako konponbideak aurkitzen laguntzea. Une zailak ere izan nituen, hasten den edozein enpresatan gertatzen den bezala, baina gure lehen bezeroen konpromisoak eta konfiantzak hazteko aukera eman ziguten. Gure taldea sendotzeko, talentua erakartzeko eta sektore oso zorrotzetan benetako balioa eman genezakeela erakusteko etapa ere izan zen.

Eta, gaur egun, zer da IDDTEK?

Gaur egun, ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea gara, eta talde sendoa eta proiektuak ditugu sektore estrategikoetan. Industriarako funtsezko bazkide gisa sendotu gara, irtenbide malguak eskainiz eta merkatuaren aldaketetara egokituz. Hazten jarraitzen dugu, baina gure esentzia galdu gabe: etorkizuna eraikitzeko industria eta talentua bateratzea.

Bulegoak Derion eta Gasteizen dituzue…

Bai, gure bulegoetatik, Estatu osoko bezeroei eskaintzen diegu zerbitzua. Gure bulegoetatik zein gure bezeroen instalazioetatik lanean ari diren taldeak ditugu; Urrunetik lanean, alegia. Azken finean, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Eredu horri esker, irtenbide pertsonalizatuak eskain ditzakegu, beti gure profesional eta bezeroekiko gertutasuna mantenduz.

Zer sektoretan barnera daiteke zuen negozio-eredua?

Batez ere sektore industrial estrategikoetan egiten dugu lan, hala nola aeronautikan, automobilgintzan, makina-erremintan, tren arloan, azpiegituretan, osagai elektroniko eta elektrikoetan… Sektore horietan, funtsezkoak dira berrikuntza eta ingeniaritza aurreratua, eta eskaintzen dugun malgutasunak eta espezializazioak aldea sortzen dute.

Zein da enpresan gaur egun betetzen duzun rola?

Enpresarekin batera, nire rolak ere bilakaera izan du. Sortzailea naizen aldetik, estrategian eta negozioaren garapenean parte hartzen jarraitzen dut, eta orain Komunikazio arloko arduradun lanetan murgilduta nago Nire arrakastarik handiena delegatzen ikastea izan da, gure ikuspegia partekatzen duen talde sendoaz inguratuta. Eta nire helburua IDDTEKek honaino ekarri gaituzten balio berberekin hazten jarraituko duela ziurtatzea da.

Beti esan duzu delegatzea funtsezko alderdia dela enpresa haz dadin, baina jende askok gero eta gehiago saihesten du erantzukizuna… Nola uztar dezakegu hori guztia?

Delegatzea ez da lan edo erantzukizun bat transferitu eta desagertzea. Hori beharrean, trebatzea, laguntzea eta hazten uztea da. Profesionalei beharrezko konfiantza eta tresnak ematen dizkiegunean, inplikazioa eta emaitzak hobetu egiten dira. Delegatzea enpresaren hazkundean eta enpresa osatzen duten pertsonen garapenean egindako inbertsioa da.  Eta horrela lortzen dugu industria eta talentua konektatzea, eta etorkizuna sortzen jarraitzea.

Lotutako albisteak

Delta,  arte  grafikoen  erreferentea  Gipuzkoan
11/06/2026 Berrikuntza

Delta, arte grafikoen erreferentea Gipuzkoan

Donostiako enpresak 37 urte bete ditu bere produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzeko asmoarekin

Eñaut  Sarriegi  (ULMA  Handling  Systems):  “Automatizazioak  lan  ingurune  seguruagoak  eta  erosoagoak  sortzen  lagundu  behar  du”
09/06/2026 Berrikuntza

Eñaut Sarriegi (ULMA Handling Systems): “Automatizazioak lan ingurune seguruagoak eta erosoagoak sortzen lagundu behar du”

Enpresako Merkataritza eta Marketin zuzendariak EHUko ‘Human-Centred Intralogistics’ Udako Ikastaroan parte hartuko du non teknologiak ingurune logistikoetan pertsonen segurtasuna, ergonomia eta ongizatea nola hobetu dezakeen aztertuko da.

Loramendi  eta  Aurrenak:  mende  erdi  baino  gehiago  industria  berrikuntzan,  Arabako  zigiluarekin  eta  proiekzio  globalarekin
03/06/2026 Berrikuntza

Loramendi eta Aurrenak: mende erdi baino gehiago industria berrikuntzan, Arabako zigiluarekin eta proiekzio globalarekin

Mondragon taldeko kooperatibek ekoizpenaren % 90 esportatzen dute, eta galdaketaren sektorerako soluzio aurreratuetan munduko erreferente gisa finkatu dira

Ansareo  Technologies-ek  oinarrizko  azpiegituren  kudeaketa  eraginkorragoa  eta  prebentiboagoa  eskaintzen  du
03/06/2026 Berrikuntza

Ansareo Technologies-ek oinarrizko azpiegituren kudeaketa eraginkorragoa eta prebentiboagoa eskaintzen du

Euskal taldearen ekimenak digitalizazio, sentsorika, datu-analisi eta soluzio berritzaile gehiago eskaintzen dizkie landa-ezagutza teknikoari oso lotuta dauden zerbitzuei.

Solumobelek  etxe  funtzionalagoak  sortzen  ditu  adinekoentzat  eta  mugikortasun  murriztua  dutenentzat
28/05/2026 Berrikuntza

Solumobelek etxe funtzionalagoak sortzen ditu adinekoentzat eta mugikortasun murriztua dutenentzat

Sukalde, armairu eta komun egokituetan espezializatua, enpresa tolosarrak irisgarritasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Seavi,  Gateizko  enpresen  hotel  nagusia  duela  30  urtetik
28/05/2026 Berrikuntza

Seavi, Gateizko enpresen hotel nagusia duela 30 urtetik

Enpresak zibersegurtasun-programako SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta Estatuko eta nazioarteko 300 enpresari baino gehiagori ematen die zerbitzua

Gorosek  egitura  metaliko  konplexuen  Estatu  mailako  erreferente  gisa  betetzen  duen  posizionamendua  indartu  du
21/05/2026 Berrikuntza

Gorosek egitura metaliko konplexuen Estatu mailako erreferente gisa betetzen duen posizionamendua indartu du

Euskadiko ETEak tokiko industria-proiektuetatik Estatu osoko azpiegitura berezi handietara egin du jauzi, zubi eta pasabideetan espezializatuz.

Glualek  nazioartean  duen  posizionamendua  bultzatzen  du,  soluzio  hidrauliko  aurreratuetan  espezialista  gisa
06/05/2026 Berrikuntza

Glualek nazioartean duen posizionamendua bultzatzen du, soluzio hidrauliko aurreratuetan espezialista gisa

Euskal ETEak Santiago Bernabeu estadioko belar atzeragarriaren diseinuan parte hartu du, ingeniaritza ikonikoko proiektuan 

Carima  ezintasunak  dituzten  pertsonen  mugikortasuna  eta  autonomia  hobetzeko  soluzioak  garatzen  ditu
29/04/2026 Berrikuntza

Carima ezintasunak dituzten pertsonen mugikortasuna eta autonomia hobetzeko soluzioak garatzen ditu

Euskal enpresak osasun-, etxebizitza- eta etxe-inguruneetarako transferentzia seguruak errazten dituzten lekualdatze-sistemak diseinatzen eta instalatzen ditu.

Vrizzo,  tokiko  elikagaien  sektoreko  bazkide  estrategikoa
15/04/2026 Berrikuntza

Vrizzo, tokiko elikagaien sektoreko bazkide estrategikoa

Gasteizko enpresa soluzio integrala eta prestakuntza espezializatua eskaintzen die bere bezeroei haien lehiakortasuna hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.