Berrikuntza I+G+B
Albisteak 22 ekaina, 2020

Gailu biodegradagarri berriak itsas ekosisteman atun-arrantza jasangarriago bat lortzeko

Azti zentro teknologikoak, BRTA aliantzako kideak, Biofad proiektu europarrean lan egin du, itsas ekosisteman eragin hain kaltegarriak ez dituzten arrantza-metodoak diseinatzen eta ezartzeko.
-

Azti zentro teknologikoak, BRTA aliantzako kideak, Biofad proiektu europarrean lan egin du, itsas ekosisteman eragin hain kaltegarriak ez dituzten arrantza-metodoak diseinatzen eta ezartzekoMunduan arrantzatu egiten diren atun tropikalen erdia baino gehiago Arrainak Kontzentratzeko Gailuekin (DCP) egindako arrantzatik datoz. Azken urteotan itsas azalean flotatzen duten objektu artifizial horien erabilerak gora egin du, eta, ondorioz, itsas ekosisteman dituzten eraginak ebaluatu dira eta atun-populazioetan gailu hauek duten inpaktua murrizteko neurriak ezarri dira. Egoera honen ondorioz sortu zen Aztiren ekimena, DCP material biodegradagarriekin fabrikatzeko eta harrapatu nahi ez diren espezieen arrantza murrizteko.  

Beste espezie batzuk (marrazoak edo dortokak, adibidez) sareetan harrapatuta geratzen dira, sare-materialen erabileraren ondorioz,  eta Biofadek egoera hori aldatzeko lan egin du. Horretarako, zentro teknologikoak itsaso zabalean saiakuntzak egin ditu, material biodegradagarriekin egindako gailuen prototipoen bidez. Gailu horiek arrantza-jardueraren helburu ez diren itsas animaliak ustekabean ez harrapatzeko diseinatuta daude.  

Proiektuaren jarduera hainbat fasetan garatu da. Lehenengo fasean, atunaren inguruketa-arrantzarako gailuak aztertu ziren, haien erabilera, garapena eta sortutako eragina bezalako parametroak neurtuz. Aztertutako gailuak DCP konbentzionalak (hau da, sarez egindakoak eta biodegradagarriak ez direnak), Nefad-ak (sarez ez egindakoak, baina biodegradagarriak ez direnak) eta, azkenik, Biofad-ak (sarez eginda ez daudenak eta biodegradagarriak  direnak) izan ziren.  

Bigarren fasean, hainbat tailerren bidez, Biofadak egiteko material eta diseinu egokiena hautatu ziren, eta horien abantailak eta desabantailak ebaluatu ziren. Ondoren, itsasoan eskala handiko gailuak ezartzeko estrategia bat definitu zen. Estrategia hori urtebetez gauzatu zen, 771 Biofadekin, Indiako mendebaldeko ozeanoko eremuetan.  

Azkenik, hirugarren faseanBiofaden funtzionamendua eta errendimendua ebaluatu ziren Nefadekin konparatuta, gaur egun atun-inguruketako flotak erabiltzen dituenak. Besteak beste, atun-harrapaketak, gailuen okupazio-ehunekoak eta atun-biomasaren agregazio-indizeak kontuan hartu ziren, eguneroko agregazioa kalkulatzeko.  

Proiektuaren ondorio nagusia da Biofad gailuek ohiko DCPen erabilgarritasun bera dutela, jasangarritasunaren aldeko alderdiekin, hala nola erabilitako material biodegradagarri batzuen funtzionamendu ona eta material sintetikoaren murrizketa esanguratsua. Alde negatiboa fabrikazio-kostu handiagoadatza.  

Biofad Azti du proiektuaren buru bezala, eta Espainiako Ozeanografia Institutuaren (IEO) eta Frantziako ikerketa zientifikoko erakunde publikoaren (IRD) laguntza du. Halaber, proiektuak ISSFren (International Seafood Sustainability Foundation) eta industriaren laguntza izan du, atun-ontzi izozkailuen flota europarra eta Seychellesen kide diren AnabacOpagac eta Orthongel eta Koreako flotak. 

Lotutako albisteak

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Euskadik  Estatuko  Bioteknologia  azokarik  garrantzitsuena  hartuko  du  2026an
09/10/2025 I+G+B

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

‘La  Fundacion’-ek  eskaintzen  du  SOS  EmozioLan  —  Langile‑ongizatearen  aldeko  benetako  apustua  egiten  duten  enpresentzat  Lehen  Laguntza  Emozionalen  lehen  zerbitzua
05/10/2025 Berrikuntza

‘La Fundacion’-ek eskaintzen du SOS EmozioLan — Langile‑ongizatearen aldeko benetako apustua egiten duten enpresentzat Lehen Laguntza Emozionalen lehen zerbitzua

La Fundación San Prudencio ha desarrollado SOS EmozioLan, un innovador servicio de primeros auxilios emocionales en el entorno laboral

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.