Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 urria, 2019 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Euskara da Wikidatan esanahi-kopururik handiena duen hizkuntza

Seigarrena da hitz-erroen (lexemen) kopuruan

Seigarrena da hitz-erroen (lexemen) kopuruan

Bigarrena hitz-formen kopuruan

Hizkuntza nagusia da esanahi-kopuruari dagokionez

Euskal Wikilarien Kultur elkartearen eta Elhuyarren lankidetzari esker, Wikidatan dauden hizkuntza guztien artean, euskara seigarrena da hitz-erroen (lexemen) kopuruan, bigarrena hitz-formen kopuruan (hitz-erro bakoitza deklinatuta sortzen diren forma guztiak kontuan hartuta), eta hizkuntza nagusia da esanahi-kopuruari dagokionez, ingelesaren, gaztelaniaren eta frantsesaren aurretik, besteak beste.

 

Wikidata elkarlanean editatzen den datu-base erraldoi bat da. Wikimedia Fundazioak kudeatzen du, bere proiektuetan erabili ahal izateko, adibidez Wikipedia elikatzeko.

 

2012an Wikidata abian jarri zenetik, pixkanaka elikatuz joan gara. Besteak beste, duela ia bi urte, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoko 6.500 kontzeptu inguru txertatu genituen, baita Teknopolis telebista-saioko hainbat bideo ere.

 

Azken urteotan, datu-mota berriak gordetzen hasi da Wikidata, hizkuntza askotan, hiztegien antzeko egitura batean. Informazio hori guztia hiru multzotan sailkatuta gordetzen da: hitz-erroak (hiztegi-sarrerak edo lexemak), formak (hitz bakoitzak deklinabide-kasuaren arabera har ditzakeen formak), eta esanahiak edo definizioak.

 

Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen eta Elhuyarren arteko lankidetzari esker, Elhuyarren Ikaslearen Hiztegiko hainbat hitz edo lexema (izen kategoriakoak) gehitu ditugu Wikidatan. Guztira, 10.000 lexema, bakoitzaren 65 forma (deklinabideko kasu guztietakoak, singularrean, pluralean eta mugagabean) eta haien definizioak gehitu ditugu.

 

Lan honi esker, orain errazagoa da euskarazko hitzak identifikatzea Wikipediako testuetan esate baterako, eta laster aukera izango da garapen teknologiko berriak egitea datu-base horietatik abiatuta.

 

Lan honetarako Elhuyarreko I+Gko lantaldeak garatu duen programazio-kodea erabilgarri dago GitHub-en.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak