Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 ekaina, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Euskal enpresek berrikuntzarako laguntzak jaso ditzakete ekainaren 16an pandemiaren osteko eszenatokiari aurre egiteko

SPRI Taldearen “Innobideak” programak 3 milioi euroko aurrekontua du eta, ohiko ildoez Lehiabide, Pertsonak eta Kudeabide , bere baitan hartzen ditu antolakundeen jarraipena definitzen laguntzeko talka-planak

SPRI Taldearen “Innobideak” programak 3 milioi euroko aurrekontua du eta, ohiko ildoez gain Lehiabide, Pertsonak eta Kudeabide, bere baitan hartzen ditu antolakundeen jarraipena definitzen laguntzeko talka-planak

 

SPRI Taldeak laguntza-deialdi bat irekiko du asterartea 16an euskal enpresek berrikuntza aplikatu dezaten negozio-prozesuetan, eta aurre egin diezaieten horrela Covid-19aren pandemiak sortutako eszenatokiei. “Innobideak” programak 3 milioi euroko aurrekontua du euskal enpresek -batez ere ETEek- lehiakortasunari eutsi diezaioten, berrikuntza-proiektuak finantzatuz helburu hori lortzeko.

Hala, “Innobideak 2020” programak hiru laguntza-neurri berri ditu:  antolakundeen jarraipena definitzeko talka-planak egin eta ezartzeko laguntza; kudeaketako eta jabetzako ondorengotza planifikatzeko proiektuak; eta, azkenik, 4.0 industriaranzko eraldaketan beharko diren profil profesionalak identifikatzeko eta lehenesteko ekintzak.

“Innobideak” programak hiru laguntza-ildo ditu, aldaketa sustatzera bideratuak: INNOBIDEAK-Lehiabide (Talka-planak, Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-Planak, negozio-eredu berrien garapena, berrikuntza proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak eta enpresa trakziogileen eta beren hornitzaileen artean lankidetza garatzeko proiektuak), INNOBIDEAK-Pertsonak (langileen enpresako parte-hartzea sustatzeko proiektuak) eta INNOBIDEAK-Kudeabide (enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak).

Covid-19aren osteko eszenatokiko ekintzak garatzeko laguntza-neurriak Lehiabide ildoaren bitartez finantzatuko dira. Bestalde, Pertsonak ildoan ere badira berritasunak, esaterako, enpresaren ondorengotza prestatzeko proiektuak eta enpresaren eraldaketa digitala ahalbidetuko duten 4.0 profilak sustatzera zuzendutako ekimenak.

“Innobideak” programak 3 milioi euroko aurrekontua dauka, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez banatuko du aurrekontu hori. Hala, proiektu bakoitzaren profilaren arabera, ematen den finantzaketa programaren araudiak subentzionatutako gastuen %60rainokoa izan daiteke.  Lehiabide ildoan 50.000 eurorainoko laguntzak eman daitezke bakarkako proiektuentzat eta 100.000 eurorainokoak lankidetzan eginikoentzat. Pertsonak ildoari dagokionez, proiektu bakoitzak 50.000 eurorainoko laguntzak jaso ditzake eta Kudeabide ildoan, gehienez 25.000 eurokoak.

Innobideak programaren onuradun izan daitezke 10 langiletik gorako ETEak, antolakuntzako aldaketekin zerikusia duten kudeaketako hobekuntza-proiektuak egin nahi dituztenak eta neurri berritzaileak aplikatu nahi dituztenak, baina horretarako laguntza profesionala eta ekonomikoa (laguntza honen funtsezko alderdiak) behar dutenak. Beraizik zuzentzen zaie industria arloko ETEei, aurrekoen produkzio prozesuekin lotutako zerbitzu teknikoak eskaintzen dituztenei eta informazioaren gizarte eta komunikazio arloetakoei. Laguntza hauen jasotzaile izan daitezke, baita ere, diseinu industrial, ikus-entzunezko, bideo-joko, moda eta logistika sektoreetako enpresak.

Innobideak programaren deialdia bihar irekiko da eta datorren irailaren 24an amaituko.

 

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak