Esther Tamayo.
Elkarrizketak 10 Azaroa, 2022

Crit: “Talentua erakarri eta zaindu egin behar da, eta partaide bihurtu enpresetan”

Munduko ABLE nagusietako baten office manager Teresa Tamayok dio sakon aztertu beharko litzatekeela aberriratzea eta berriro izan behar genituzkeela egoki baloratutako talentua duten enpresak
-

Kontuan harturik lanbide eta esparru askotan talenturik ez egoteak dakartzan arazoak eta arrazoi horrek datozen urteetan sorraraziko dituenak, Esther Tamayo autoritatezko ahots bat bezala agertzen da arlo horretan, bai  bere lanbide-heziketari esker, bai ibilbide luzea egin duelako  ia arlo profesional guztietan: kooperatibetan, enpresa publikoan, enpresa pribatuan eta autonomoen munduan. Zigoitiko Udalean hasi zen, eta ondoren bere abentura profesionala osatuz joan zen ULMAn, Ros Casares-en, Alumafel-en, Tecnoaranda-n, Eulen-en eta, duela urtebetetik hona, CRIT talde frantsesean, munduko ABLE nagusietako batean alegia.

Zure ustez zenbateraino da kezkagarria euskal enpresarentzat talentu ezaren kontu hori?

Galdera hori bi zatitan banatuko nuke. Batetik, badira pertsona batzuk talentua dutenak baina sarri ez dira izaten nahikoak dauden beharrak asetzeko, eta, beraz, gure gazteak trebatzen ari diren unetik beretik hasi behar dugu jabetzen beharrizan  horretaz. Baina enpresa batzuek talentu horri ihes egiten uzten badiote eta enpresen arteko gerra pizten badute ez bakarrik soldatagatik, baizik eta baita ere balorazioagatik, etengabeko prestakuntzagatik, lan-giroagatik edo ordutegiengatik, orduan egoera horretan inork ez du irabazten. Kontuan hartu behar da gehienek gehiago baloratzen dutela beren bizi-kalitatea beste faktore batzuen gainetik. Beharrizan pertsonalak aldatu egin dira urteen buruan. Eta ezin dugu ahaztu gure mugetatik kanpo joaten ari zaigun talentua. Nire ustez sakon aztertu behar da pertsona horien guztien aberriratzea eta berriro izan behar ditugu egoki baloratutako talentua duten enpresak. Eta, bigarrenik, badaukagu lan egiteko adinean dauden eta oinarrizko prestakuntza duten pertsonen portzentaje handi bat beste lan batzuetan ari litezkeenak, baldin jarrera ona balego, eta inola ere ez abusua jakina.

Zer eskatzen dute gaur egun euskal enpresek?

Gure lurraldea berez industriala eta logistikoa denez, beharrezkoak ditu Ingeniaritza Mekaniko, IKT eta Kalitate arloko profilak, baina baita ere Mekanika edo Elektrizitateko goi eta erdi mailako prestakuntza duten profilak, betiere osatuak daudenak manufaktura-enpresa industrialen, CNC programatzaileen, hiru dimentsioko makinen, soldaduraren edo galdaragintzaren beharretarako ikastaro espezifikoagoekin. Garai batean bizitza osoko lanbideak deitzen genituen horiek, alegia. Lehen, peoi-laguntzaile bezala hasten zinen eta apurka-apurka lanbidea ikasten zenuen, baina gaur egun enpresek eskatzen dute mundu guztia egotea prestatuta eta esperientzia izatea. Berdindu behar da egoera hori eta jakin behar dugu  elkar aurkitzen erdibidean.

Eta zer eskaintzen du merkatuak?

Ez gaude hazkunde industrialeko garai batean, aurreko urteetan bezala, baina ari gara mugitzen emeki-emeki. Halere, plangintza oso gauza zaila da. Enpresaburuek askotan ez dute jakiten zer beharko duten egun batetik bestera, berdin gerta dakiekeelako proiektu bat erortzea zein azken segundoan eskuratzea. Horregatik, txertatzeak azkar egin behar izaten dira, eta horrek frikzioak sortzen ditu. Hautagaiek ere, esan ohi dugun bezala, “badute beren bizitza”. Gurea bezalako enpresak, giza baliabideetan adituak, saiatzen gara hautagaiei laguntzen eta enpresetan ahalik eta hobekien kokatzen, puzzle bat balitz bezala. Saiatzen gara denboran eta forman egiten, baina ez da izaten posible beti, gauza guztiekin bezala. Baina bai ziurta dezaket enpresa batek gurekin errepikatzen duenean zerbaitegatik izango dela, aldagai guztiak bateratzen dituen giza talde bat daukagulako eta horrek denon arrakasta dakarrelako. Gainera, oinarri garrantzitsuena da enpresaburu handi edo txikiei aholku ematea beren beharren arabera baina Lan Erreforma kontuan hartuta.

Joera dago egurra emateko belaunaldi berriei, eta oraingoari buruz esan ohi da aiserian hazi dela, jakintza akademiko handia duela, hizkuntzak menderatzen dituela, baina ez daukala ez jarrerarik ez esfortzurako gaitasunik… Ados zaude?

Denetarik dago, baina gure bezero gehienek esaten digute nahiago dutela norbait jarrera duena, gogoa daukana aurrera egiteko, edo, besterik gabe, gogoa daukana lan egiteko eta ez duena bertan behera utziko… Ezin da orokortu, baina kristalezko belaunaldi bat ikusten hasi gara esfortzu eta iraupen gutxi ageri duena. Geure buruari galdetu beharko genioke zergatik den hori  eta zer egin dugun gaizki egoera honetara heltzeko.

Confebaskek duela gutxi egindako txosten batek dio hamar urtean 225.800 pertsona erretiratuko direla Euskadin. Erronka demografiko izugarri bat izateaz gain, talentua erakartzeko dagoen premia ere ikusarazten du… Nola, zer politikarekin?

Talentua erakarri eta zaindu  behar da, eta partaide bihurtu enpresetan, ahaztu gabe alde guztien konpromisoa egon behar dela. Wind to wind filosofia aplikatu behar da. Eta etorkinei prestakuntza eman behar zaie legeak eskatzen dituen eskakizunetara egokitzeko, eta gauza bera enpresekin,  zeren bestela ez dugu jakingo nola bete husten ari diren lanpostuak. Ulertu arte denok garela bat, ezin dela bizi alderdi guztiak batu gabe, ez dugu ezer ulertuko eta ez dugu aurrera egingo. Taldean egin behar da lan, ez talde independenteetan.

Lotutako albisteak

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Gecsa,  altzairuzko  produktuetarako  hozteko  kableetan  liderra
11/11/2025 Berrikuntza

Gecsa, altzairuzko produktuetarako hozteko kableetan liderra

SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du enpresak eta intentsitate handiko elektrizitatea kontsumitzen duten sektoreetan jarduten du.

Urtzi  Sagarribay  (Nautan):  “Nautika  proba-banku  zorrotza  da  industriari  aplika  dakizkiokeen  teknologia  berriak  garatzeko”
10/11/2025 Berrikuntza

Urtzi Sagarribay (Nautan): “Nautika proba-banku zorrotza da industriari aplika dakizkiokeen teknologia berriak garatzeko”

Euskadiko Nautika Enpresen Elkarteko presidenteak azpimarratu du euskal sektoreak berrikuntza, sektoreen arteko lankidetza eta beste industria-eremu batzuetarako transferentzia teknologikoa sustatzeko duen ahalmena.

D  &  A  Innovative  Systemsek  beren  digitalizazio-prozesuan  laguntzen  die  enpresei

D & A Innovative Systemsek beren digitalizazio-prozesuan laguntzen die enpresei

Enpresak sektore anitzeko soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, bezeroen esperientzia eta teknologia aurreratuenak batuz

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Khegal  Aeronautika:  Gipuzkoatik  doitasuna,  berrikuntza  eta  sektore  anitzeko  hedapena
03/11/2025 Berrikuntza

Khegal Aeronautika: Gipuzkoatik doitasuna, berrikuntza eta sektore anitzeko hedapena

Doitasun handiko mekanizazioan eta bost ardatzeko piezetan espezializatutako enpresak hobekuntza teknologikoaren eta dibertsifikazio sektorialaren alde apustu egiten du.

IPM,  produktu  bereizgarria  duen  industria-torlojuteria  banaketa-enpresa
30/10/2025 Berrikuntza

IPM, produktu bereizgarria duen industria-torlojuteria banaketa-enpresa

Gasteizko enpresak torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea eskaintzen du haren bezeroek azkarrago lan egiteko

SUA  Solutions-en  berrikuntza  adimendunak  etxeko  suteen  aurkako  segurtasuna  sustatzen  du
28/10/2025 Berrikuntza

SUA Solutions-en berrikuntza adimendunak etxeko suteen aurkako segurtasuna sustatzen du

Bizkaiko enpresak etxeko sukaldeetarako SGS ziurtagiriarekin garatu du sua itzaltzeko lehen irtenbidea, sei segundotan sua itzaltzeko gai dena.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.