Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 abendua, 2023 Azpiegiturak SPRILUR Sprilur

Sprilurrek Urretxuko Sarralde galdategi zaharraren eraikinak eraispena amaitzear du berroneratzeko asmoz

Sprilur eta Urretxuko Udala erakundeen arteko lankidetzari esker, aurrera egin ahal izan da fabrika zaharraren 10.069 metro karratuaren birsortze-prosezua…
Urretxuko alkateak, Jon Luquik, eta Sprilurreko zuzendari nagusiak, Txaber Ourok, Urretxuko Sarraldeko instalazio zaharrak eraisteko obrak bisitatu dituzte

 

Material eta hondakin kutsatzaile asko kudeatu behar izan dira: 200 tona lohi, 5 tona zuntz-zementu eta 9 tona plastiko.

 

Sprilur, Spri Taldean txertatutako sozietate publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta IngurumenSailari atxikitakoak, Sarralde fabrika zaharreko eraikinen 9.741 metro karratu eraisteko faseari ekin zion Urretxun. Urretxun eta Urola Garaian ekonomia-jarduera sortzeko aukera emango duten enpresak erakartzeko eta instalatzeko partzela industrial bat izatea da helburua. Partzela industriala egikaritzeko aurreikusitako epea 4 hilabetekoa da, beraz, berehala amaituko da, abenduan eta urtarrilean zehar.

Sarraldeko instalazio zaharrak lehengoratzeko eta berreskuratzeko ekimena 2020an hasi zen, Sprilurrek fabrika zaharrak okupatzen zituen 10.069 metro karratu eskuratuta. 2022an Lurzoruaren behin betiko kalitate-adierazpena lortu ondoren, 2023an, Sprilurrek eraikinak eraisteko obrak lizitatu eta hasi ditu, arriskua sortzen zutelako eta erabiltzeko kontserbatzea ezinezkoa zelako.

 

Sarralde berroneratzeko proiektuak ingurumen-neurri garrantzitsuak, txostenak onartzeko faseak eta espedienteak izapidetzeko faseak behar izan ditu. Alde horretatik, eraisteko azken fasean, Sprilurrek 200 tona lohi kutsatzaile, 4 tona zuntz-zementu, 6 tona igeltsu, 51 tona egur eta 9 tona plastiko tratatu eta kendu ditu.

 

Bestalde, Urretxuko Udalak, aurreko urteetan, ingurumen-azterlana eskatu zuen eta eremuaren zati bat deskontaminatzeari ekin zion, Lurzoruaren kalitate-adierazpena lortzeko. Prozesu horretan, 340 tona egur eta 800 kg zuntz-zementu eta amianto kudeatu zituen, beste hondakin eta material mota batzuen artean.

 

Sarralde: Industria berroneratzeko lankidetza-proiektu bat.

Sprilur eta Urretxuko udala erakundeen arteko lankidetza erabakigarria izan da Sarralde industria-eremua berroneratzeko proiektua izapidetzen eta obrei hasiera ematen aurrerapausoak egiteko.

 

2006an galdategi ohia itxi ondoren, udalak jarduera ekonomikoa eskualdera erakarriko duen ingurune industrial bat modu jasangarrian suspertzeko eta eraldatzeko beharrari heldu dio. Bestalde, Sprilurrek, Sarraldeko jarduketarekin, bere ardatz estrategiko nagusiak betetzen ditu, hain zuzen ere, hazkunde ekonomikoa eta lurralde-oreka xede dituen azpiegitura industrial iraunkorren eskaintza bat sortzea. Alde horretatik, honako hauek dira gizartearen lehentasunezko jarduketa-ildoen helburuak: lurzoru berriak kontsumitu eta artifizializatzearen ordez, erabiltzen ez diren intereseko aktiboak identifikatzea, lurzoru degradatuak berreskuratzea eta gune eta eremu degradatuak berritzea, enpresa-erabileretarako.

 

Sarralde berroneratzeko ekimen honek ekonomia suspertzeko ziklo berri bat irekitzen du udalerrirako eta Urola Garaia eskualderako. Lehendik zeuden eraikinak eraisteko prozesuaren eta partzelaren egokitzapenaren ondoren (zerbitzuak eta harguneak), Urretxuk 10.000 metro karratu industrial baino gehiagoko azalera izango du Gipuzkoarentzat interesa duten enpresa, ekimen edo negozioak instalatzeko.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak