Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urria, 2021 Azpiegiturak

SPRILURek bere xede soziala eguneratu du enpresen sustapena bultzatzeko

Euskadiko enpresa-sareari ematen dion zerbitzua modernizatzea eta errealitatera egokitzea da asmoa

SPRILURek, Eusko Jaurlaritzaren lurzoru publikoko sozietateak, SPRI Taldearen menpekoak, bere xede soziala eguneratu du Euskadiko enpresa-sareari ematen dion zerbitzua modernizatzeko eta errealitatera egokitzeko.

SPRILURen xede sozial onartu berriak helburutzat dauka erakundearen egungo jarduera erreala islatzea, hau da: enpresen sustapenerako sozietate izatea, hots, jarduera ekonomikoetarako azpiegitura arloko konponbideak eskaintzen dituen agente izatea euskal enpresen inbertsioa, enplegua eta lehiakortasuna bultzatzeko, proiektu estrategikoak, enpresa-guneak eta industrialdeak garatuz, kudeatuz eta euren obsoleszentzia arinduz.

SPRILURen konpromisoaren definizio berria bat dator euskal industriaren garapenarekin, eta  horregatik dago bideratuta “SPRILURetik garatzen den enpresa sustapenera, zeina bat baitator azpiegitura-politikarekin”. Bestalde, euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzeko hartua daukan konpromisoaren barruan txertatzen ditu lurzoru kutsatuak birgaitzeko eta ingurune industrial zaharkituak eraberritzeko jarduerak.

SPRILURen xede sozialak bere baitan hartzen du baita ere toki, eskualde, Estatu eta nazioarte mailako organismo, sozietate, elkarte eta sareetan parte hartzea edo haiekin kolaboratzea, beren xedea Sozietatearen nortasun eta jarduerarekin lotutako gaiak direnean.

Lotutako albisteak

21 iraila, 2023 Azpiegiturak
Urban Mobility Days jardunaldiek mugikortasun jasangarria hurbilduko dute Sprilur Taldearen enpresa-eremuetara irailean eta urrian egingo diren lau jardunalditan
Irakurri gehiago
21 iraila, 2023 Azpiegiturak
Goxart, gozoenaren arteak eremua handitu du Mutrikuko Mijoa poligonoan
Irakurri gehiago
7 iraila, 2023 Azpiegiturak
Sprilurrek industriarako eta zerbitzuetarako 50.816 metro karratu urbanizatu ditu Ormaiztegin
Irakurri gehiago
20 uztaila, 2023 Azpiegiturak
Sprilurrek Lemoizko Basordas kalako dike-horma indartzeko obrak lizitatu ditu
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak