Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 ekaina, 2020 Azpiegiturak Sprilur

Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du energia geotermikoa erabiliz

Gasteizko Azucarera Eraikinean. 1900. urtean eraikita, 15 enpresa ostatatzen ditu, eta hemendik aurrera energia-sistema eraginkor bat erabiliko du, zeinak energia geotermikoko metodo aurreratu baten bidez lortuko baitu beharrezko kontsumo osoaren % 30a.
Azucarera erakinaren kanpo ikuspegia Gasteizko Ali Gobeon

Beharrezko kontsumo osoaren % 30 geotermia bidez sortuko da, hau da, lurrazaletik 200 metroko sakoneran dagoen eta beroa atzematen duen sistema aurreratu baten bidez.

 Erreforma horri esker asko hobetuko da Eraikinaren kalifikazio energetikoa, eta maila altuetara iritsiko da erregulazio-tauletan.

Proiektu hori Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsek finantzatzen dute, 109.034 eurorekin, Hazkunde Iraunkorreko Programa Operatiboaren barruan.

Garapen jasangarriaren aldeko bere konpromisoari jarraiki, Sprilur-ek energia geotermiko bidezko klimatizazio-sistema berritzaile bat inplementatu du Gasteizko Azucarera Eraikinean. 1900. urtean eraikitako eraikin berezi horrek 15 enpresa ostatatzen ditu, eta hemendik aurrera energia-sistema eraginkor bat erabiliko du, zeinak energia geotermikoko metodo aurreratu baten bidez lortuko baitu beharrezko kontsumo osoaren % 30a.

 

Sprilur-ek (enpresa-guneen kudeaketa eta sustapeneko sozietate publikoak) 2019an hasi zituen eraikinaren instalazioak berritzeko lanak, helburutzat harturik sistema jasangarri bat ezartzea energia eraginkortasuna hobetzeko, erregai fosilekiko menpekotasuna minimizatzeko eta energia kontsumoa eta ingurumeneko inpaktua murrizteko.

 

Erreforma-proiektuan beharrezkoa izan da klimatizazioa aktibo mantentzea 24 orduz, bertan instalatutako enpresen premiengatik. Energia geotermikoko sistema instalatzeko prozesua abiatu aurretik hainbat analisi eta prestakuntza egin behar dira, eta kontuan hartu behar da sistema horrek lurraren barnealdeko berotik ateratako energia berriztagarria erabiltzen duela ur beroa ekologikoki klimatizatu eta lortzeko.

 

Hala, lanak bi fasetan egin dira, eraikinean garatzen ari diren enpresa-jarduerak bermatzeko. Hasteko, punpaketa-makinak erretiratu ziren eta eraikineko lorategi-eremuak atondu, 200 metroko sakoneran 12 zunda kokatzeko eta, horrela, geotermia bidezko lurpeko ur-ur punpaketa-zirkuitu bat sortzeko. Azkenik, bi aire-ur bero-punpa berri txertatu dira, beren energia-kudeaketa eta aireztapenerako ekipoekin eta kontsumo-neurgailu eta -kontrolatzaileekin.

 

Eraikinaren eraberritze integrala egin zenetik 21 urte igaro direlarik, azken erreforma honekin Azucarera Eraikinak egungo araudi guztiak beteko ditu, eta asko hobetuko du bere kalifikazio energetikoa, bai energia-kontsumoari eta bai CO2 isurien murrizketari dagokionez. Urte honetatik aurrera, Azucarerak klimatizazio-sistema aurreratu, eraginkor eta jasangarri bat izango du, eta maila jasangarriagoetara iritsiko da erregulazio-tauletan (energia-kontsumoaren mailan 168Cra eta CO2 isurien murrizketan 28.5Bra).

 

Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritzeko proiektu hau garatzeko, Sprilurrek 472.514 euroko inbertsioa egin du guztira, eta horietatik % 23 inguru (109.034 euro)FEDER Funtsek- Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsek finantzatu dituzte, Hazkunde Jasangarriko Programa Operatiboaren barruan, IDAEren, Energia Aurrezteko Institutuaren eta Diversifikaziorako Institutuaren bidez.

 

ERAIKINAREN HISTORIA LABURRA

 

Gasteizko Azucarera Alavesa lantegiaren eraikuntza-lanak 1902an hasi ziren eta 1904an bukatu. Erresuma Batuko lantegien estilo arkitektoniko bera du. Nekazaritzako elikagaien eraldaketako bere produkzio-jarduerak 1966ra arte iraun zuen, eta biltegi bihurtu zen handik aurrera.

 

1999an Eusko Jaurlaritza eraikinaren (8.800 m2) kanpoaldea eta barrualdea eraberritzen hasi zen Sprilur-en bitartez. 2000. urtean Ondasun Kultural izendatua izan zen, Euskadiko Ondare Industrialaren erakusgarri onenetako bat delarik bere balio historiko eta arkitektonikoagatik. Eraikinaren pabilioi nagusia eta tximinia hasieran zeuden bezala mantentzen dira.

 

Gaur egun, Azucarerak 5.410 m2-ko azalera du jarduera ekonomikoetarako, eta % 64ko okupazio-maila du. Hau da, 39 bulego erabilgarritatik (5.410 m ²) 23 lokaletan  zerbitzu eta teknologia arloetako 15 enpresa daude, 329 langile enplegatzen dituztenak. Gainera, badauzka enpresa arloko ekitaldi eta bilerak edo ekintza publikoak egiteko espazioak ere.

 

Azucarera, XX. mende hasierako industriaren ikurra, duela 21 urte eraberritu zen, bere izaera historikoa eta arkitektonikoa errespetatuz; erabilera berriak eta enpresa-balioa emateko eraldatu zen, eta XXI. mendeko teknika berritzaile, aurreratu eta jasangarrienak erabiliz kontserbatu da.

 

 

Proiektu hau   diru-laguntzaren bitartez

Lotutako albisteak

1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
7 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Bromalgae enpresak berotegi-efektuko gasak biltzeko zuhaitz artifizial bat jarri du Baionan, Spriren Pilotu programaren laguntzarekin
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Parke Teknologikoak emaitza positiboekin itxi du 2023. urtea, eta zorroanproiektu berriak izanikekin diohedapen- eta hazkunde-prozesuari
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak