Eneko Ariznabarreta Ingeniaritzako eta I+G+b-ko zuzendaria.
Adimen Artifiziala
Albisteak 9 abendua, 2024

GH Cranes&Components, garabien eta altxatzeko sistemen arloko munduko liderretako bat

Beasaingo enpresak SPRI Taldearen Adimen Artifizialeko programaren dirulaguntza bat jaso du, eta 1.000 langile baino gehiago ditu dagoeneko.
-

GH Cranes&Components Beasainen dago, Gipuzkoan, eta munduko liderretako bat da garabien eta altxatzeko sistemen fabrikazioan. 66 urteko historia eta 1.000 enplegatu baino gehiago ditu. Produktuen digitalizazioan eta automatizazioan murgilduta dago. Orain, mundu osoan aplikatzeko garabientzako komunikazio-protokolo espezifikoa garatzen ari da. SPRI Taldearenadimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea.

Enpresa 1958an sortu zen Beasainen, egun dagoen lekutik gertu, lau anaiaren ekimenez. Garai hartan, ekipo elektrikoak eta irratiak konpontzen zituzten eta garbigailuak eta motokultoreak fabrikatu.

“Estatuan hazten hasi ziren eta polipastoen (garabiak altxatzeko duen mekanismoa, zati nagusia), garabien eta altxatzeko sistemen negozioan zentratu ziren”, azaldu du Eneko Ariznabarreta Ingeniaritzako eta I+G+b-ko zuzendariak.

90eko hamarkadan, nazioartekotzen hasi zen; lehenik Frantzian, eta, gero, Mexikon, AEBn, Brasilen, Tailandian, Polonian edo Arabiar Emirerri Batuetan.  Egun, enpresak 10 ekoizpen-fabrika ditu mundu osoan eta 70 herrialdetan dago filial propioen eta banatzaileen bitartez. Ezaugarri nagusietako bat da bere ekipoen osagarri nagusiak fabrikatzen dituela, “motor elektrikoak barne”.

GH Cranesek hainbat negozio-lerro ditu. Hots; garabi estandarrak, edozein nabe industrialetan ikusten direnak; garabi bereziak edo prozesukoak, zorrotzagoak, siderurgian, fundizioetan, hiriko hondakin solidoetan eta abarretan erabiltzen direnak; garabien osagarriak eta sistema mugikorrak; portiko automotorrak kirol-portuetarako edo “barrutik kanpora edo kanpoan karga astunak manipulatu behar diren” industria-sektoreetarako; eta garabien “Ex Solutions” eta osagarriak leherketak egin daitezkeen inguruneetarako, esaterako, kimikako fabriketarako, pintura-kabinetarako findegietarako, etab. “Garabi kritikoak dira. Ezin da istripurik egon”.

Gainera, Service negozio-unitatea da langile gehien enplegatzen dituena, eta garabiak mantentzeko eta erreformatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. “Urte batzuk daramatzagu dagoeneko GH RealTime eskaintzen, mantentze-lan prediktiboetara eta ekoizpena optimizatzera bideratutako zerbitzu digitalak, monitorizazioan eta Big Datan oinarrituta”.

Produktuak saltzen dizkiete industriari oro har garabi estandarren kasuan, eta siderurgiei, energiei, hiri hondakin solidoekin aritzen direnei, hormigoizko prefabrikatuei, meatzaritzari eta obra handietako enpresei, esaterako metroko obrak egiten dituztenei, zerbitzu espezifikoen kasuan.

Urteko fakturazioa 220 milioi

1.060 langile baino gehiago ditu, eta urteko fakturazioa 220 milioi euro ingurukoa da. Negozioaren % 70 esportazioei dagokie orain. I+Gn inbertsio handia egiten du, 4,5 milioi euro urtean, hau da, diru-sarreren % 2.

Enpresa altxatzeko sistemak automatizatzen ari da orain, “modu automatikoan edo erdi-automatikoan funtziona dezaten % 100ean. Objektuak hautemateko eta automatikoki erabiltzeko ikusmen artifizialeko sistemak ere sartzen dira horren barruan. Eta ez bada bideragarria erabat automatizatzea, langileei laguntzeko sistema aurreratuak garatzen ditugu, fabrikaren produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko. Automobilgintzan erabiltzen den ADAS sistemaren antzekoa”

Sentsore soil baten bidez, balantzaren aurkako sistema adimendunak ezartzen dituzte garabietan, kargarekin automatikoki lerratzeko sistemak, higidura parabolikoaren arriskua desagerrarazteko sistemak, etab. I+Gko beste jarduketa-lerroetako bat da garabiak digitalizatzea, “guztientzako irisgarria izanik, soilenentzat zein konplexuenentzat. Duela urte batzuetatik GH Realtime planak eskaintzen ditugu, garabiaren digitalizazioan oinarritutako mantentze-lanen zerbitzu digitalak”.

SPRI Taldearen Adimen Artifizialeko programatik jasotako dirulaguntza eskarien aurreikuspenera bideratuta, “CRMko gure informazioan oinarrituta eta adimen artifizialaren bidez. Hala, ekoizpenaren eta lehengaien kudeaketa hobetu dezakegu. Amaituta dago dagoeneko eta aplikatzeko fasean gaude. Aurreikuspenean fidagarritasun handia lortu dugu”.

Erronka da nazioartekotzearekin jarraitzea eta hainbat merkatu arakatzea, hala nola AEB, ekoizpen-fabrika berri bat eraikitzen ari baitira bertan. “Eta garabien automatizazioarekin eta digitalizazioarekin jarraitzea, gure bezeroei balio erantsia emateko, gure soluzioen efizientzia energetikoa alde batera utzi gabe”.

GH Cranesek unitate bat du startupekin lankidetzan aritzeko, GH Startup Factory, eta bere helburua da azken teknologia modu azkar eta errazean integratzea. “BIND programan hartzen dugu parte. Eta zibersegurtasunari dagokionez, startup batekin ari gara lankidetzan GHn diseinatu eta fabrikatzen ditugun garabiak monitorizatzeko ekipo elektronikoen babes-maila handitzeko”.

Garabia industriako ekipoen ingurunean integratzea eta beste makina batzuekin komunikatzea nahi dute. “Mundu osoan aplikatzeko garabientzako komunikazio-protokolo espezifikoa garatzen ari gara”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ETE-etan  adimen  artifizialaren  erabilera  eta  aplikazioa  sustatzeko  ekimena  jarri  du  abian

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ETE-etan adimen artifizialaren erabilera eta aplikazioa sustatzeko ekimena jarri du abian

IndesIAren, Eusko Jaurlaritzaren eta BAIC- Adimen Artifizialeko Euskal Zentroaren (BAIC) arteko lankidetza estuan egindako bi tailer intentsiboren bidez, eta Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren testuinguruan Europar Batasunak Next Generation EU funtsa finantzatuta, edozein sektoretako ETE-ek AAren potentziala esperimentatuko dute, hura erabiltzeko benetako aukerak identifikatzeari eta beharrezkoak diren gaitzaile nagusiak aztertzeari...

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

TEAM  Engineering  Group  eta  TECNALIAk  Hyteam  merkaturatu  dute,  hidrogenoaren  eraldaketa  integralerako  euskal  ingeniaritza  berria
22/01/2026 Deskarbonizazioa

TEAM Engineering Group eta TECNALIAk Hyteam merkaturatu dute, hidrogenoaren eraldaketa integralerako euskal ingeniaritza berria

Enpresak hidrogenoaren balio-kate osoa hartzen du, bideragarritasun-azterketetatik hasi eta proiektuak egiteraino.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.