Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 otsaila, 2024 Zibersegurtasuna Enpresa Zibersegurtazuna programa

“Euskadi Digital Segurua: Europan erreferentziazkoa den ekosistema” jardunaldia egingo dute GAIAk, Cybasquek eta Eusko Jaurlaritzak

Bilbon egingo dute ekitaldia, otsailaren 19an, eta izen-emateak irekita daude dagoeneko

Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak (GAIA), Euskadiko zibersegurtasun-enpresen elkarteak (Cybasque) eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIren bitartez, jardunaldi bat egingo dute otsailaren 19an, “Euskadi Digital Segurua: Europan erreferentziazkoa den ekosistema” izenburupean. Bertan, Euskadiko zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren hirugarren edizioa, enpresa-sektorearen karakterizazio-txostena, eta enpresa arloko zibersegurtasunari laguntzeko zerbitzuak eta programak aurkeztuko dituzte.

Jardunaldiaren aurretik prentsaurreko bat egingo dute. Bi ekintzak GAIAren egoitzan egingo dituzte, Bilboko Uribitarte pasealekuan dagoen Bilbao Berrikuntza Faktoriako (BBF) entzungelan. Dagoeneko izen eman daiteke ekitaldirako.

Hala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emango dio hasiera jardunaldiari. Ondoren, aipatu bezala, SPRIk Liburu zuria aurkeztuko du, eta Cybasquek “Euskadiko zibersegurtasunaren sektoreko karakterizazio-txostena” aurkeztuko du. Jarraian, SPRIk enpresa arloko zibersegurtasunari laguntzeko zerbitzuak eta programak aurkeztuko ditu. Aurkezpenen ondoren, ordu erdiko bi mahai-inguru egingo dituzte. Lehenengoa industriako zibersegurtasunari buruzkoa izango da, eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta MB Sistemas eta ICS Security Architect – Secure&IT enpresetako ordezkariek parte hartuko dute. Bigarren mahai-ingurua arau-esparruari buruzkoa izango da, eta Merytronic eta Orbik Cybersecurityko ordezkariek parte hartuko dute.

 

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Eurocybcar eta Aenorrek bat egin dute ibilgailuek Europako zibersegurtasun-araudia betetzen dutela ziurtatzeko
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Irakurri gehiago
5 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Irakurri gehiago
28 urria, 2024 Zibersegurtasuna
Sustatu zibersegurtasuna zure ETEan SOC zerbitzuak ezarriz eta lortu zibersegurtasuneko ziurtagirik zorrotzenak
Irakurri gehiago
4 iraila, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, geolokalizazio-adimen artifiziala zibersegurtasunaren zerbitzura
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak