Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 apirila, 2020 I+G

Inser Robótica izango da Txinako Youngsun enpresaren packaging makinen banatzaile esklusiboa

Bestalde, konpainia bizkaitarrak akordio bat itxi du ibilgailu autonomoak fabrikatzen dituen Omron enpresarekin

 

Bestalde, konpainia bizkaitarrak akordio bat itxi du ibilgailu autonomoak fabrikatzen dituen Omron enpresarekin

 

Produkzio-prozesuen linea amaierako automatizazio-konponbideetan espezializatutako Inser Robótica enpresak lankidetza akordio bat sinatu du Youngsun konpainiarekin. Akordio horren bidez, euskal konpainia izango da enpresa txinatarrak fabrikatzen dituen ontziratze-makina autonomoen (hiru familiatakoak) Estatuko banatzaile bakarra. Gainera, lankidetza horrek aukera ematen dio makinen zerbitzu tekniko integrala emateko Europan.

 

Inser Robótica enpresak banatuko dituen makina horiek hiru gamatakoak dira. Lehenengoak dira eskuz egokitzen diren kaxak muntatzeko formatzaile automatikoak, minutuko 25 kaxa zabaldu eta muntatzeko gai direnak. Bigarren makina-familiaren barruan hiru modelo daude, kaxak zigilatu eta ixten dituztenak, goialdea eta behealdea itxiz; eta, azkenik, paletak mugitzeko bi fardo-makina modelo ere banatuko ditu. Enpresa bizkaitarrak estrategia bat du linea amaierako automatizazioaren lehiakortasuna hobetzeko, eta estrategia horren barruan kokatzen da Youngsun konpainiarekin (Asiako packaging makina fabrikatzaile nagusia) lortu duen akordio hau.

 

Duela gutxi, Inser Robótica-k beste akordio bat sinatu du Japoniako Omron enpresarekin. Lankidetza horri esker, Mungian kokatutako konpainiak ibilgailu adimendunak hornituko ditu  logistika, paketegintza eta biltegiratzea bezalako sektoreetako produkzio-ildoentzat. Kontuan izan behar da makina horiek nazioarteko aurreratuenak direla gaur egun. Inser Robótica-ko zuzendari nagusi Alberto Alonsok dioen bezala, akordio hauek jauzi kualitatibo bat dira enpresarentzat, automatizazio konponbideen hornitzaile gisa: “nazioarteko merkatuetan errotuta dauden markekin lan egingo dugu eta hori lagungarri izango da gure automatizazio industrialeko konponbideen integrazioa sendotzeko”.

 

Kontsumo-ondasun ez iraunkorren (elikadura, edariak eta drogeria) sektorerako automatizazio-sistemen diseinua da konpainia bizkaitarraren espezializazio arloa. Azken urteotan, produktuak paletetan jartzeko sistema robotizatu bat finkatu du, eta baditu ikusmen artifizialeko azken teknologiak kalitate ikuskapenetarako, Adimen Artifizialeko teknikak eta deep learning teknologiak produktuak sailkatzeko, eta IoT-n oinarritutako datuen monitorizazio eta analitikako plataforma propio bat ere bai.

 

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak