Albisteak 10 maiatza, 2022

IC2M2 proiektuak 5G sareen bidez kontrolatutako elkarlaneko robot mugikor baten garapenean lan egiten du

Ekimen honek SPRIren Hazitek programaren finantzazioa du, eta Fegemu enpresa du buru bezala, ii40Services statupa eta Ceit zentro teknologikoaren laguntzarekin.
-

Elkarlaneko roboten sektoreak etorkizun handia du, baina gaur egun ere garapen nabarmena izaten ari da. Adibidez, martxoaren amaieran Bartzelonan ospatutako Advanced Factories azokan, 4.0 industriarekin lotutako Estatuko garrantzitsuenetakoa, stand askotan elkarlaneko robotikako gailuak eskaintzen ziren.

Horregatik, industria-segurtasunean eta elkarlaneko robotikan espezializatutako Fegemu Solutions enpresa ii40Services startuparekin eta Ceit zentro teknologikoaren (BRTA aliantzako kidea) kolaboratu du iC2M2 proiektua gauzatzeko. Ekimen honek SPRI Taldearen diru-laguntza jaso du, Hazitek programaren bidez.

IC2M2 proiektuaren helburua elkarlaneko robot mugikor bat garatzea da (AMR cobotak), beste robot eta ekipo industrial batzuekin modu koordinatuan lan egiteko gai dena. Horrela, gaur egungo automatizazio-maila handitzea lortzen da, 5G komunikazio-sareen bidez. Gainera, aurrerapen horrekin, roboten eta ekipoen ikuskapen eta koordinazio soluzio bat eskaini nahi da, fabrikaren beharretara eta egoerara egokituta, eta erabat malgua den automatizazio-zerbitzu integratu bat lortuz.

Proiektuaren barruan, orkestrazio-plataforma bat garatuko da fabrikako cobot eta gainerako gailuetarako, 5G sare baten bidez. Gainera, kobotak monitorizatzeko, kontrolatzeko eta koordinatzeko funtzionalitateak inplementatu nahi dira, plantan aurrez aurre eta Internet bidez urrutitik eskuragarria eginez.

ii40Servicesentzat, proiektu honetan parte hartzeak “sektore gorakorrean presentzia izateko aukera ematen du, beharrizan eta teknologia espezifikoetan esperientzia duten aliatuen eskutik. Ikasteko aukera ere bada, partzuergo baten barruan garapen-proiektu bat elkarlanean egiten dugun lehen aldia baita”, Ibon Goikoetxea ii40Services enpresako CEOak nabarmendu duenez.

ii40Services startupak, IoT, cloud computing, machine learning, blockchain eta zibersegurtasun teknologietan oinarritutako soluzioak garatzen ditu, ekipo industrialak monitorizatzeko. Gainera, makinetako datuen balioa erabiltzen duten tresna digitalen bidez zerbitzatzeko estrategiak aplikatzen ditu.

IC2M2 proiektuarekin batera, enpresak elkarlaneko robotentzako Telemantentze Zerbitzu bat abiarazi du, robotaren fabrikatzaileari robotaren egoeraren jarraipena egiteko eta edozein gorabeheraren aurrean urrutiko eta berehalako laguntza emateko. Gainera, startupak SPRIren Bind 4.0 programan ere parte hartzen du, bere ii40Connect monitorizazio-plataforma garatzen eta sustatzen jarraitzeko xedearekin. “Elkarlaneko robotikaren sektore hau etorkizun handienetakoa da guretzat, eta etorkizunean inbertitzen jarraituko dugu”, adierazi du Ibon Goikoetxeak.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.

Lotutako albisteak

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Euskadik  Estatuko  Bioteknologia  azokarik  garrantzitsuena  hartuko  du  2026an
09/10/2025 I+G+B

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza  joeren topagune izango da berriro
03/10/2025 I+G+B

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza joeren topagune izango da berriro

INNOLAB Bilbaok apustu egin du teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko erreferentziazko konferentziaren seigarren edizioaren alde

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Eusko  Jaurlaritzak  ikerketa  industrialerako  aurrekontua  handitu  izana  lagungarria  da  muga-zergek  gehien  kaltetutako  sektoreentzat
18/09/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.