Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 iraila, 2022 I+G

H-Acero, hidrogenoa erabiliz sektore siderurgikoa deskarbonizatzeko proiektua

12 euskal enpresa eta erakundek osatzen duten partzuergo honek hidrogenoan oinarritutako altzairu jasangarriaren ekoizpena lortzen lagundu nahi du, teknologia aurreratuak eta material berriak garatuz.

Spri Taldearen Hazitek laguntza-programaren barnean kokatzen da H-Acero proiektua, eta Sarralle du buru, siderurgiarako ekipoen ingeniaritzan, diseinuan eta eraikuntzan espezializatutako taldea. Sektore siderurgikoa deskarbonizatzen laguntzeko sortu da, eta horretarako hidrogenoa energia-iturri alternatibo gisa erabiltzen du altzairuaren ekoizpen-prozesuaren hainbat puntutan.   

Proiektuaren zuzendaritzatik adierazi dutenez, “atmosferara isurtzen den CO2  guztiaren % 9 burdinaren eta altzairuaren sektoreetatik datorrela kalkulatu da. Testuinguru horretan, sektorea deskarbonizatzea erronka handia da, eta teknologia berritzaileetan inbertitzeko beharretik abiatzen da, baita eraldaketa teknologiko baten aldeko apustutik ere, 2050. urterako zero emisio lortzea ahalbidetzeko”.  

Hori lortzeko, proiektuak lau jardun-eremu ditu: bata, ekipo aurreratuak garatzera bideratua; bestea, kontsumigarrietan arreta jartzen duena (erregogorra, esaterako); hirugarrena, erregai-iturriari berari buruzkoa (H2); eta, azkenik, produkzio-prozesuarekin lotutako arlo bat. Era berean, azken fase gisa, prototipo-erakusleak eraikiko dira eskala txikian, proiektuan zehar garatutako diseinuak baliozkotzeko.   

Horrekin guztiarekin, hidrogenoa siderurgiaren eremuan aplikatu ahal izateko behar den ezagutza teknologikoa lortu nahi du partzuergoak; izan ere, proiektuaren zuzendaritzaren arabera, “sektore siderurgikoko balio-kate osoak gaur egungo ingurumen-beharrei erantzuteko gai izan behar du. Hornitzaileak, azpiegiturak eta prozesuak eraldatzeko gai izan behar dugu, iturri garbien erregaietara egokitzeko, eta emaitza oso eraginkorrak lortzen jarraitu behar dugu, ekoitzitako altzairuen kalitatean eraginik izan gabe”.  

Proiektuak dagoeneko bere ekuatorea gainditu du eta 2023aren amaieran amaituko da, hiru urteko lanaren ondoren. Sarrallerekin batera, sektorean erreferentzia diren beste hamaika euskal enpresa eta erakundek parte hartzen dute: Aceralava – Tubacex Group, Arcelor Mittal Olaberria-Bergara, Calcinor – Kelsen, Insertec, Nervacero – Celsa Group, Nippon Gases, Siderex klusterra, Sidenor, Tubos Reunidos Group, eta bi zentro, Tecnalia eta Ceit, biak BRTA euskal aliantzako kideak.   

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak