Albisteak 3 ekaina, 2025

Fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da Euskadi

+Industry azokan hainbat industria-sektoretako ordezkariak elkartuko dira, hala nola automobilgintza, aeronautika, trena, energia, siderurgia, makina-erreminta edo logistika arloetakoak; eta SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren laguntza jaso du.
-

+Industry azokak 18 herrialdetako ia 900 enpresa industrial bilduko ditu, eta Bilbao Exhibition Centre fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da. Ekitaldiaren leloak dioen bezala, ekainaren 3tik 5era “industria osoa, hemen” egongo da, BECen. +Industry azokak zazpi azoka industrial paralelo biltzen ditu eduki sinergikoko plataforma egituratu bakar batean; hala, balio-kate osoan berrikuntza, networkinga eta negozio-aukerak sustatzen ditu. Hori guztia SPRI Taldea – Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren laguntzari esker izango da posible.

Nazioarteko parte-hartze nabarmena izango du —Alemania, Txina, Frantzia, Italia, Portugal, Belgika, AEB, Taiwan edo India, besteak beste— eta euskal industriaren ordezkaritza zabal batek hartuko ditu, BECeko 1. eta 3. pabiloian. Formatu sektorizatua du, eta, horri esker, industria-fabrikazioaren funtsezko prozesu guztiak ezagutu ahal izango dituzte parte-hartzaileek ingurune dinamiko eta espezializatu batean.

Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordeak azokaren inaugurazio-ekitaldiaren parte hartu du, eta nabarmendu duenez, “+Industry azokak euskal industriaren gaitasunak munduari erakusten laguntzen du, eta hauek dira: aurrerapena, ongizatea, aberastasuna eta kalitatezko lanpostuak. Gainera, helburu garrantzitsu bat ere betetzen du: herritarrei erakustea —bereziki, gazteenei— industria-sektorean lehen mailako ibilbide profesional bat egin daitekeela”.

“Etorkizuneko industria-sektoreen ordezkaritza azpimarragarria izango dugu: automobilgintza, aeronautika, trena, energia, siderurgia, makina-erreminta edo logistika. Hala, fabrikazio adimendunaren Estatuko azoka garrantzitsuena gara”, amaitu du Kortak.

Lotutako albisteak

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Euskadik  Estatuko  Bioteknologia  azokarik  garrantzitsuena  hartuko  du  2026an
09/10/2025 I+G+B

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza  joeren topagune izango da berriro
03/10/2025 I+G+B

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza joeren topagune izango da berriro

INNOLAB Bilbaok apustu egin du teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko erreferentziazko konferentziaren seigarren edizioaren alde

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Eusko  Jaurlaritzak  ikerketa  industrialerako  aurrekontua  handitu  izana  lagungarria  da  muga-zergek  gehien  kaltetutako  sektoreentzat
18/09/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.