Salto Taldea sortu zuen Javier Roquero.
Elkarrizketak 12 abendua, 2019

Salto Taldea: “Enpresa batean, eskuordetzea pertsonenganako konfiantzan oinarritzen da”

Salto Taldea sortu zuen Javier Roquerok sarraila elektronikoen munduko hirugarren fabrikatzaile bihurtu den euskal konpainia honen 20. urteurrena ospatu du
-

Salto Taldea sortu zuen Javier Roquerok sarraila elektronikoen munduko hirugarren fabrikatzaile bihurtu den euskal konpainia honen 20. urteurrena ospatu du

Salto Taldeko buru bezala egindako ibilbideagatik eta eraldaketa eta berrikuntzaren mesedeko gaitasunagatik, Javier Roquero gipuzkoarrak Joxe Mari Korta sari ospetsua jaso berri du ibilbide profesional aparta ere frogatu duten Laura Mendizabal, María Ángeles Amenabar eta Pedro Luis Uriarterekin batera. Roqueroren karrera “grinaren” indarrez taxutu da kontsumo eta industria sektoreei lotutako hainbat enpresatan, harik eta 2000. urtean, zenbait lagunen eskutik eta Irunen maileguan utzi zieten etxebizitza txiki-txiki batean, beraien enpresa sortzea erabaki zuten arte: Salto. Orduan emandako “salto teknologiko” izugarri hark, enpresari izena eta izana emateaz gain, munduko edozein lekutako edozein atetan instala daitekeen sarraila elektroniko adimenduna garatzeko aukera erraztu zion Oiartzunen finkatutako konpainia honi. Adibidez, Hilton hotel-kateak, Estatu Batuetako Princetongo Unibertsitateak, Frantziako Parlamentuak eta Grenobleko CERNen euskal enpresa honen sinadura daramate.

 

Gaur, “hutsera egindako salto” hartatik ia 20 urte igaro direla, Talde ikaragarri honen ametsa nazioarteko erreferentzia bilakatu da. Salto 680 pertsonak osatzen dute, 185 milioi euro fakturatzen ditu eta salmenten % 96 esportatzen du. Sarraila elektronikoen sektorean, munduko hirugarren postura iritsi da.

 

 

Zure kasuan, zer egon zen Salto Systems sortu baino lehen?

Kontsumo sektoreko enpresak (Bodegas y Bebidas, egun Pernod Ricard) eta industria arlokoak (Guascor y Tesa), harik eta 2000. urtean lanpostua utzi eta, zortzi lagunekin batera, garai hartako teknologiaren gaineko salto teknologiko garrantzitsua zekarren enpresa berri bat sortzea erabaki nuen arte; hortik sortu zen Salto izena…

 

Zuen abentura ez zen garaje batean sortu, Irungo etxebizitza batean baizik…

Maileguan utzitako etxebizitza zen, eta gela bakoitzean, enpresa sortu berriaren arlo bat kokatu genuen: I+G, Fabrikazioa, Finantzak, Marketina eta Salmentak… 2001ko irailean, 16 pertsonak lan egiten genuen enpresan, eta 60 pertsonak 2006an; horregatik aldatu behar izan genuen Oiartzunen dugun egungo lantegira, eta geroztik etengabe haziz joan da.

 

Nondik nora?

Egun, gure enpresa-taldeak 680 pertsona ditu, 185 milioi euro fakturatzen ditu eta salmenten % 96 esportatzen du 20 filialen, lau sukurtsalen, bi joint venture-ren eta enpresa kontsolidatu eta startupetan ditugun zenbait partaidetza minoritarioren bidez.

 

Zure ustez, zein izan da enpresaren ekarpen nagusia?

Seguraski, munduko edozein lekutako edozein atetan instala daitekeen sarraila elektroniko adimenduna (smart lock). Eta horrek badu meritua, batez ere kontuan hartuz kapitala % 100 espainiarra duen enpresa garela eta, multinazional handiak nagusi diren merkatu globalean lehiatuz, sarraila elektronikoen munduko hirugarren postuan kokatu garela. Munduko Top 10ean, gainerako bederatzi enpresek edo horien matrizeek dagozkien herrialdeetako burtsetan kotizatzen dute.

 

Zuen negozio-eredua akziodunen eta zuzendarien artean partekatutako proiektua defendatzen duen Enpresa Kultura Berri (EKB) horretara zuzenduta dago hasiera-hasieratik… Zergatik?

Leialtasunez jarraitu diogu une oro hasieran finkatu genuen industria eta merkataritza arloetako kudeaketa-ereduari, fabrikazio osoa Gipuzkoako lantegian bilduz eta kudeaketaren ardura tokian tokiko filialetara eramanez, baina hori garai hartako ohituraren aurkakoa zen guztiz, izan ere, orduan kostuetan aurrezteko joera zen ohikoena, lan-kostu txikiagoak zituzten herrialdeen bitartez.

 

Filosofia horrexen ildotik iritsi da Korta Sarien aintzatespen sozial hori, baita enpresaren ikuspegitik sektoreko enpresen artean lortu duzuen mundu mailako hirugarren postua ere…

Oso gauza desberdinak dira, baina guztiz ederrak bata zein bestea. Bigarrena, gure sektoreko enpresen munduko rankingean lortu dugun posizio bikaina, ilusio handia ematen digun kontua da, urte askotako eta jende askoren dedikazio eta ahaleginaren emaitza baita, baina Joxe Mari Korta Saria beste gauza bat da. Salton lan egiten dugun guztiok barne-barnetik hunkiarazi gaituen albistea izan da, balio jakin batzuei eta gauzak egiteko modu bati egindako aintzatespena baita. Sari honek barne-barnetik astindu gaitu, izan ere, enpresen emaitzak saritzen dituzten golardo ugari daude, baina Korta Sariek balioak aitortzen dituzte, eta hori beste gauza bat da.

 

Zure ustez, zeintzuk dira enpresaren enborreko balioak?

Banakako balioak ditugu, eta balio korporatiboak. Lehenengoen artean, ondo identifikatuta ditugu apaltasuna, autokritikarako gaitasuna, nork bere burua gainditzeko ahalegina eta enpresa honetan lan egiten duten pertsonen grina. Egunero lanera etortzen garenean, bidean egindako gozaldia izan dadila saiatzen gara…

 

Eta balio korporatiboak?

Enpresaren ikuspegi humanista defendatzen saiatzen gara, hau da, akziodunaren onura ez dadila izan konpainiaren helburu bakarra, eta horrekin batera, pertsonak eta ongizate profesionala nahiz pertsonala ardatz dituzten beste helburu batzuk bete daitezela. Helburu horiek enpresa bezala ingurune hurbilean egin dezakegun ekarpena dute ardatz: iraunkortasuna, gizarte-ekarpena… Bestela esanda, Saltoren balioek hainbat ardatz dituzte, ez bakarrik unibertsitatean irakatsi zigutena,: akziodunaren balioa maximizatzea. Beste enpresa mota bat posiblea dela uste dugu, eta horrexek alde lanean dihardugu.

 

Zer deritzezu, marketin sozialeko estrategia baten inguruan mota honetako mekanismoak erabiltzen dituzten enpresei?

Egia da oso modan dagoela employer branding (enplegu-emailearen markaren garapena) deritzona, eta ez zait batere gaizki iruditzen. Gure kasuan, oso prestatuta eta ilusionatuta dagoen jendearen bila gabiltza etorkizunerako, gurekin lan egitera etortzeko grina duen jendea alegia, Salton zer egiten dugun eta enpresa bezala ditugun balioak eta filosofia ezagutzera emateko, errealitate hori ezagut dezaten. Esan bezala, ondo iruditzen zait. Nik ez dakit hori marketin soziala edo enplegu-emailearen marka ote den, baina ez zait iruditzen abiapuntuko planteamendu txarra denik.

 

Nola moldatzen zara horren enpresa handia zuzentzeko?

Duela hogei urte galdetu izan baligute nora iritsiko ginatekeen, ez dut uste gaur hemen egotea pentsatuko nukeenik… Gure hazkundea hainbat gauzaren ondorioa izan dela uste dut, eta nola gobernatzen ote den galderari erantzunez, trikimailua enpresa zatikatzea izan dela esango nuke, erakunde bakarra balitz bezala kudeatu beharrean. Ildo horretan, gure gain hartu dugu esku artean darabiltzagun arloak, proiektuak edo filialak erantzukizunez eta gure jendearengan jarritako konfiantzaz kudeatzeko konpromisoa, izan ere, beharrezko prestakuntza eta tresna guztiak eskaintzen dizkiogu proiektuak burutzeaz ardura dadin. Eta hortik abiatuta, eskuordetzea, konfiantza eta autonomia zabala. Jendeak hazi egin behar du, eta horretarako, gure kasuan behinik behin, nahitaezkoa da era honetako proiektuak aurrera eramaten uztea.

Lotutako albisteak

Ikusmen,  25  urte  baino  gehiagoko  esperientzia  ikusmen  artifizialeko  soluzioak  garatzen
10/06/2025 I+G+B

Ikusmen, 25 urte baino gehiagoko esperientzia ikusmen artifizialeko soluzioak garatzen

Konpainia bizkaitarrak ekoizten dituen ekipoak akatsen ikuskapena eta objektuen azterketa bezalako prozesuak automatizatzeko ahalmena dute. Azken urteetan, elikagaien sektorean duen presentzia handitu du enpresak.

UNLOCK  proiektuak  oilasko  lumak  nekazaritza  produktu  jasangarri  bihurtzen  ditu
06/06/2025 I+G+B

UNLOCK proiektuak oilasko lumak nekazaritza produktu jasangarri bihurtzen ditu

Lau urteko ikerketaren ondoren, Cidetec Surface Engineering buru duen proiektu europarrak oilasko-lumak nekazaritzarako lehengai jasangarri bihur daitezkeela frogatu du.

ATE  Informatikak  adimen  artifizialaren  bidezko  digitalizazioa  bultzatzen  du  euskal  ETE-etan
29/05/2025 I+G+B

ATE Informatikak adimen artifizialaren bidezko digitalizazioa bultzatzen du euskal ETE-etan

Gipuzkoako konpainia erreferentziazko bazkide teknologiko gisa finkatu da gero eta ingurune digitalagoan eboluzionatzearen alde egiten duten enpresentzat.

KA-IA,  ibilgailu  elektriko  eraginkorragoak  eta  malguagoak  fabrikatzeko  adimen  artifiziala
29/05/2025 I+G+B

KA-IA, ibilgailu elektriko eraginkorragoak eta malguagoak fabrikatzeko adimen artifiziala

Hazitek proiektu estrategiko hau 2021etik 2023ra bitartean garatu zen, eta Gestamp izan zuen buru. Lau jarduera-eremutan lortu zituen helburuak: produktuaren diseinuan, prozesuaren diseinuan eta balorazioan, ekoizpenaren kudeaketan eta kalitate-kontrolean.

FIDEGAS,  40  urte  baino  gehiago  gasak  detektatzeko  sistemak  diseinatzen  eta  fabrikatzen
26/05/2025 I+G+B

FIDEGAS, 40 urte baino gehiago gasak detektatzeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen

Donostiako enpresa hidrogenoaren bidez jasangarritasunaren alde egiten duten bi proiekturen parte da: HIMUGI eta H2Sarea. Proiektu horiek SPRIren Hazitek dirulaguntza jaso dute.

Hemolinek  test  anitzeko  sistema  portatila  garatu  du  hemostasiaren  diagnostiko  azkar  eta  zehatza  lortzeko
19/05/2025 I+G+B

Hemolinek test anitzeko sistema portatila garatu du hemostasiaren diagnostiko azkar eta zehatza lortzeko

iLine Microsystemsek zuzendutako proiektua osasun-sektorerako dispositibo bat garatzen ari da, antikoagulatutako pazienteak tratatzeko. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa izan du.

EGOKIA  proiektuak  elkarlaneko  ikaskuntza  automatikoko  plataforma  aitzindari  ziberseguru  bat  lortu  du
16/05/2025 I+G+B

EGOKIA proiektuak elkarlaneko ikaskuntza automatikoko plataforma aitzindari ziberseguru bat lortu du

Hazitek proiektu hau hamar bat euskal enpresa eta ikerketa zentrok garatu zuten, Mondragon Assembly buru zela.

Aracel  proiektuak  irtenbide  berriak  garatu  ditu  eraikuntzan  energia-mendekotasuna  murrizteko
09/05/2025 I+G+B

Aracel proiektuak irtenbide berriak garatu ditu eraikuntzan energia-mendekotasuna murrizteko

Belako Lanak buru duela, karbono-aztarna baxuko mortero bat eta isolamendurako eko-panelak diseinatu ditu, SATE sistema batean integratzeko. SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programaren babesa izan du.

HIMUGI  proiektuak  mugikortasunean  eta  garraioan  aplikazioak  dituen  hidrogeno-propultsio  sistema  bat  lortu  nahi  du
23/04/2025 I+G+B

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du

Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Ceit  zentro  teknologikoak  300  enplegu  baino  gehiago  sortzen  dituzten  20  spin-off  sustatu  ditu  eta  30  M  €  inguruko  inbertsioa  ekarri  dute
16/04/2025 I+G+B

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute

Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.