Elkarrizketak 2 ekaina, 2026

Garay Recubrimientos enpresak kautxuzko estalduren soluzio berriak garatu ditu

Bizkaiko konpainia hainbat proiektutan murgilduta dago industria instalazioen iraunkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko
-

Garay Recubrimientos 1946an Abanto-Zierbenan sortutako enpresa da, Beugin Garay Taldearen parte. Korrosioaren aurkako babesean espezializatuta dago, eta kautxuzko estalduretan soluzio aurreratuak garatzen ditu gainazal metalikoak korrosiotik eta urraduratik babesteko. “Gure kautxuzko estaldurek higadura, hondakin-sorrera eta osagai industrialen fabrikazioari eta ordezkapenari lotutako karbono-aztarna minimizatzen dituzte. Gainera, beste soluzio astunago batzuen aldean, kautxuak abantailak ditu pisu-murrizketan eta eraginkortasun operatiboan, eta, gainera, energia eta erregaia aurrezten laguntzen du garraioko eta industria-prozesuko aplikazio jakin batzuetan”, azaldu du Samuel Garcíak, enpresako berrikuntza-zuzendariak.

44 langile ditu, eta bezero ugarirentzat egiten du lan; besteak beste, hauentzat: galdaragintza-enpresa garrantzitsuak, ingeniaritza-enpresak, EPC-teknikariak, produktu kimikoen fabrikatzaileak, ongarritze-industria eta meatzaritza-industria, ura tratatzeko enpresak, itsasoko ura gezatzeko enpresak, altzairu-fabrikak, zentral termikoak eta errepideko garraio kimikoko konpainiak. Aipatzekoa da Beugin Garay Taldea, Bizkaiko egoitza nagusiaz gain, Frantzian, Belgikan, Marokon, Tunisian eta Hegoafrikan dagoela, esparru multinazionalean jardunez.

Azken urteotan, Garay Recubrimientos enpresak SPRI Taldearen laguntza izan du, Hazitek programaren bidez, zenbait ekimenetarako. Horietako bat, RECO4SI Proiektua izenekoa, eguzki-panelen fabrikazio-hondakinetatik silizioa berreskuratzeko erreaktore aurreratu bat garatzean datza. Beste batek, H2 TAL III izenekoak, hidrogenoa biltegiratzeko tanga jasangarria garatzen eta ezartzen lan egin du.

“Horrelako programetan parte hartzeak aukera ematen digu merkataritza-aukera berriak zabaltzeko eta etorkizun handiko sektoreetan bezero izan daitezkeen sektoreetara iristeko, batez ere hidrogenoaren garraioaren eta banaketaren arloan, hazkunde-itxaropen handiak baitaude”, adierazi du Samuel Garcíak. Konpainia beste Hazitek proiektu baten parte da, onartze-prozesuan dagoena: IN2FLOAT. Proiektu horren helburua da offshore aerosorgailuetan korrosioaren aurkako estaldura diseinatzea eta instalatzea.

Etorkizunari begira, Recubrimientos Garayk bi helburu ditu. Bata Latinoamerikan nazioartekotzea bultzatzea da, eta bestea potentzial handiko sektore berrien alde egitea, hidrogenoaren industriaren alde, adibidez, “trantsizio energetikoaren eta garapen industrial jasangarriaren eskaera berriekin bat eginez”, azaldu du Samuel Garcíak.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. Gainera, laguntza- eta zerbitzu-programetara sar zaitezke.

Lotutako albisteak

Welleok  algoritmo  propioak  eta  datuen  analisiak  konbinatzen  ditu,  osasun  eredu  prebentiboan  aurrera  egiteko
08/09/2026 I+G+B

Welleok algoritmo propioak eta datuen analisiak konbinatzen ditu, osasun eredu prebentiboan aurrera egiteko

Test azkarrak, osagarri pertsonalizatuak eta erabiltzaile bakoitzaren bilakaeraren etengabeko jarraipena egiteko aukera ematen duen aplikazioa konbinatzen dituen ekosistema bat sortu du euskal konpainiak.

Secur0:  “BINDek  ateak  ireki  dizkigu  bertako  startup-ekin  lan  egin  izana  aurkezpen-txartelik  onentzat  hartzen  duen  industria-ekosistema  batera”
07/09/2026 Ekintzailetza

Secur0: “BINDek ateak ireki dizkigu bertako startup-ekin lan egin izana aurkezpen-txartelik onentzat hartzen duen industria-ekosistema batera”

Zibersegurtasun erasokorrean diharduen Madrilgo enpresak SPRI Taldearen programan parte hartu du promozio bereko beste hiru startup-ekin batera. Esperientzia horri esker, bere ereduak baliozkotu eta Euskadiko enpresa-sarean murgildu ahal izan da, “Estatuko industria- eta zibersegurtasun-ekosistema indartsuenetako batean".

ResQaR-k  bide-segurtasuna  hobetzeko  erreskate-orria  digitalizatzen  du

ResQaR-k bide-segurtasuna hobetzeko erreskate-orria digitalizatzen du

Aikox-ek garatutako ekimenak QR kodeak erabiltzen ditu larrialdi zerbitzuek ibilgailuen informazio kritikoa berehala eskuragarri izan dezaten.

EHUko  Energia  Berriztagarrien  eta  Hidrogeno  Berdearen  Laborategia,  ekoizpen  “eraginkorrago,  fidagarriago  eta  ekonomikoki  lehiakorrago  baten”  bila
03/09/2026 I+G+B

EHUko Energia Berriztagarrien eta Hidrogeno Berdearen Laborategia, ekoizpen “eraginkorrago, fidagarriago eta ekonomikoki lehiakorrago baten” bila

Potentzial handiena industria astuna deskarbonizatzean, energia berriztagarria biltegiratzean eta elektrifikazio zuzena nahikoa ez den aplikazioetan lehengai eta erregai fosilak ordezkatzean datza.

Sabelec:  berrikuntza  biomedikoa  zauri  konplexuen  erronkari  aurre  egiteko
03/09/2026 Ekintzailetza

Sabelec: berrikuntza biomedikoa zauri konplexuen erronkari aurre egiteko

Gipuzkoako enpresak mikrokorreentea eta adimena konbinatzen dituen gailu mediko bat garatzen du orbaintzea bizkortzeko.

TEN4CARE  proiektu  europarrak  inplante  adimenduna  garatzen  du  tendinopatietako  ehunen  birsorkuntza  bizkortzeko
01/09/2026 I+G+B

TEN4CARE proiektu europarrak inplante adimenduna garatzen du tendinopatietako ehunen birsorkuntza bizkortzeko

Ekimenak, Horizonte Europak finantzatua eta Biokeralty Research Institute euskal enpresak parte hartzen duena, biomaterial aurreratuak, nanoteknologia, adimen artifiziala eta fabrikazio aurreratua konbinatzen ditu, gihar-hezurretako lesioen tratamendua hobetzeko.

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.