Elkarrizketak 1 ekaina, 2026

Bantec: “Gure espezializazio-arloek hazkunde-potentzial handiena duten sektoreen aldeko apustua egiten dute”

Enpresa gipuzkoarrak bere ekimenen potentzial berritzailea behar bezala identifikatzen laguntzen die enpresei, eta I+G proiektu sendo, bideragarri eta programa bakoitzaren eskakizunekin lerrokatuta egituratzen.
-

Bantec, beste enpresa batzuei I+G proiektuak bultzatzen laguntzen dien konpainia gipuzkoarra, proiektu horiek arrakastaz garatzeko funtsezko partner teknologiko gisa kokatzen da. Duela gutxi, hiru negozio-ildo berri ireki ditu, Jorge Biera (Energia Berriztagarriak), Ane Aranburu (Material Aurreratuak eta Jasangarritasuna) eta Sagrario Domínguez (IKT eta Industria) buru direla.

Nola laguntzen du Bantec-ek bere bezeroen proiektuak garatzen?

Ikuspegi integral batetik egiten dugu, enpresa-ehunetik oso hurbil. Gure lana eskaera egin baino askoz lehenago hasten da, enpresei beren ekimenen potentzial berritzailea behar bezala identifikatzen eta I+G proiektu sendo, bideragarri eta programa bakoitzaren eskakizunekin lerrokatuta egituratzen lagunduz.

Zein da hurrengo urratsa?

Hortik aurrera, prozesu osoan laguntzen diogu bezeroari: proiektuaren definizio teknikoa eta estrategikoa, memoriaren eraikuntza, aurrekontu-ikuspegia, laguntzaren izapidetzea, jarraipena eta geroko justifikazioa. Baina, batez ere, irizpidea ematen dugu. Kontua ez da espedienteak aurkeztea soilik, baizik eta ideia berritzaile bat ondo planteatutako proposamen bihurtzea, ibilbide erreala eta enpresaren lehiakortasunean inpaktua sortzeko gaitasuna dituena.

Garrantzitsua al da programak ezagutzea?

Gure esperientziari eta espezializazioari esker oso ondo jakin ahal izan dugu zer motatako ekimenak egokitzen diren hobekien Hazitek edo Fast Track Innobideak bezalako programetan, eta nola handitu arrakasta izateko aukerak. Programen ezagutza hori, gure lan egiteko moduarekin batera, emaitza zehatzetan ere islatzen da: Hazitek 2025 deialdian, Bantec-ek % 100eko arrakasta lortu zuen proiektu estrategikoetan eta % 91 proiektu lehiakorretan, batez bestekoaren oso gainetik ( % 73 eta % 78, hurrenez hurren).

Duela hilabete batzuk hiru espezializazio-arlo berri ireki ditu. Zertan dautza?

Duela hilabete batzuk gure espezializazioa indartzea erabaki genuen, funtsezko hiru arlo lehenetsiz: Energia Berriztagarriak, Material Aurreratuak eta Jasangarritasuna, eta IKT eta Industria. Bilakaera horrek ez du esan nahi gure jarduera erabat berregituratuko denik, Bantec-ek arlo teknologikoen aukera zabala lantzen jarraitzen baitu; aitzitik, gure bezeroentzako hazkunde-, inpaktu- eta aukera-potentzial handiena duten sektoreetan gaitasunak ardaztearen aldeko apustua egingo du.

Energia Berriztagarrien arloan, energia-ekimen konplexuak lagundu nahi ditugu ikuspegi integral, teknologiko eta negoziokoarekin, enpresei joerak aurreratzen, ibilbide-orriak zehazten eta lankidetza eraginkorreko ekosistemak eraikitzen lagunduz.

Material Aurreratuetan eta Jasangarritasunean, helburua da deskarbonizazioari, ekonomia zirkularrari eta trantsizio industrialari lotutako erronkak jarduera sendo eta bideragarri bihurtzea, berrikuntza, erregulazio-analisia eta laguntza-tresnen identifikazioa konbinatuz, haien proiekzio industriala eta ingurumenekoa areagotzeko.

Bestalde, IKTak eta Industria enpresei trantsizio digitalari zeharkako ikuspegi batekin ekiten laguntzeko sortu zen, teknologia giltzarriak, finantzaketa-aukerak eta aliantzak identifikatuz, berrikuntza digitala benetako lehia-abantaila bihurtzeko.

Zer esan nahi du enpresarentzat hiru arlo horiek ireki izanak?

Bantec -en ustez, hiru eremu horiek irekitzea urrats naturala da enpresa-boutique gisa dugun bilakaeran, eta industriaren eta berrikuntzaren etorkizuna markatzen ari diren eremuetan sakontzeko apustu garbia da. Zerbitzuak zabaltzea baino gehiago, gure bezeroen erronka handiekin gero eta adituagoa eta konektatuagoa den ezagutza emateko dugun gaitasuna indartzea da.

Ikuspegi horrek merkatuari hobeto aurrea hartzen laguntzen digu, negozio-ildo berriak detektatzen eta eragin handiagoko ekimenak aktibatzen, gure negozio-garapeneko helburuekin lerrokatuta: egungo bezeroengan haztea, aukera berriak sortzea eta ibilbidea duten proiektu estrategikoak bultzatzea. Era berean, merkatuaren ezagutza ekintza bihurtzeko dugun gaitasuna indartzen du, benetako beharrak irtenbide egituratuekin konektatuz, bat etortzen diren finantzaketa-tresnak identifikatuz eta ekosistemarekiko lankidetzak aktibatuz (zentro teknologikoak, aliatuak, etab.).

Azken batean, hiru arlo horietan espezializatu izanak berrikuntzan eta finantzaketan bazkide estrategiko gisa dugun posizionamendua sendotzea esan nahi du, proposamen integralago batekin, enpresei erronka teknologiko eta industrialak benetako inpaktua duten proiektu bihurtzen laguntzera bideratua.

 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. Gainera, laguntza- eta zerbitzu-programetara sar zaitezke.

Lotutako albisteak

IDDTEK,  industria  eta  talentua  konektatzen  dituen  ingeniaria
10/09/2026 Berrikuntza

IDDTEK, industria eta talentua konektatzen dituen ingeniaria

Derioko enpresa 140 langile izatera iritsi da, eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

AJL  Ophthalmic-ek  begiko  kirurgian  zehaztasuna  hobetzeko  sistema  digital  bat  garatu  du

AJL Ophthalmic-ek begiko kirurgian zehaztasuna hobetzeko sistema digital bat garatu du

Oftalmologoei begi barneko lente torikoak ezartzeko beharrezkoa den kornearako markaketa egiten laguntzeko osasun dispositiboa sortu du euskal enpresak.

Sutargik  negozioa  indartu  du  ekonomia  zirkularraren  eta  medikuntzaren  sektoreetan

Sutargik negozioa indartu du ekonomia zirkularraren eta medikuntzaren sektoreetan

Tolosaldeko enpresak, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei lan-aukerak eskaintzen dizkienak, interes ekonomikoko bi elkarte sortu ditu

Welleok  algoritmo  propioak  eta  datuen  analisiak  konbinatzen  ditu,  osasun  eredu  prebentiboan  aurrera  egiteko
08/09/2026 I+G+B

Welleok algoritmo propioak eta datuen analisiak konbinatzen ditu, osasun eredu prebentiboan aurrera egiteko

Test azkarrak, osagarri pertsonalizatuak eta erabiltzaile bakoitzaren bilakaeraren etengabeko jarraipena egiteko aukera ematen duen aplikazioa konbinatzen dituen ekosistema bat sortu du euskal konpainiak.

Secur0:  “BINDek  ateak  ireki  dizkigu  bertako  startup-ekin  lan  egin  izana  aurkezpen-txartelik  onentzat  hartzen  duen  industria-ekosistema  batera”
07/09/2026 Ekintzailetza

Secur0: “BINDek ateak ireki dizkigu bertako startup-ekin lan egin izana aurkezpen-txartelik onentzat hartzen duen industria-ekosistema batera”

Zibersegurtasun erasokorrean diharduen Madrilgo enpresak SPRI Taldearen programan parte hartu du promozio bereko beste hiru startup-ekin batera. Esperientzia horri esker, bere ereduak baliozkotu eta Euskadiko enpresa-sarean murgildu ahal izan da, “Estatuko industria- eta zibersegurtasun-ekosistema indartsuenetako batean".

ResQaR-k  bide-segurtasuna  hobetzeko  erreskate-orria  digitalizatzen  du

ResQaR-k bide-segurtasuna hobetzeko erreskate-orria digitalizatzen du

Aikox-ek garatutako ekimenak QR kodeak erabiltzen ditu larrialdi zerbitzuek ibilgailuen informazio kritikoa berehala eskuragarri izan dezaten.

EHUko  Energia  Berriztagarrien  eta  Hidrogeno  Berdearen  Laborategia,  ekoizpen  “eraginkorrago,  fidagarriago  eta  ekonomikoki  lehiakorrago  baten”  bila
03/09/2026 I+G+B

EHUko Energia Berriztagarrien eta Hidrogeno Berdearen Laborategia, ekoizpen “eraginkorrago, fidagarriago eta ekonomikoki lehiakorrago baten” bila

Potentzial handiena industria astuna deskarbonizatzean, energia berriztagarria biltegiratzean eta elektrifikazio zuzena nahikoa ez den aplikazioetan lehengai eta erregai fosilak ordezkatzean datza.

Sabelec:  berrikuntza  biomedikoa  zauri  konplexuen  erronkari  aurre  egiteko
03/09/2026 Ekintzailetza

Sabelec: berrikuntza biomedikoa zauri konplexuen erronkari aurre egiteko

Gipuzkoako enpresak mikrokorreentea eta adimena konbinatzen dituen gailu mediko bat garatzen du orbaintzea bizkortzeko.

TEN4CARE  proiektu  europarrak  inplante  adimenduna  garatzen  du  tendinopatietako  ehunen  birsorkuntza  bizkortzeko
01/09/2026 I+G+B

TEN4CARE proiektu europarrak inplante adimenduna garatzen du tendinopatietako ehunen birsorkuntza bizkortzeko

Ekimenak, Horizonte Europak finantzatua eta Biokeralty Research Institute euskal enpresak parte hartzen duena, biomaterial aurreratuak, nanoteknologia, adimen artifiziala eta fabrikazio aurreratua konbinatzen ditu, gihar-hezurretako lesioen tratamendua hobetzeko.

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.