Egiaztapen-sistema automatizatuak doikuntza areagotzeko

31 maiatza, 2018
Soluzioari esker, 100m3-ko piezetan 0,1mm-ko zehaztasunak lortzea aurreikusten da

Juaristi fabrikatzaileak, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoarekin batera, fabrikazioko akatsak murriztea ahalbidetuko duen egiaztapen dimentsionaleko sistema garatu du

Ekoizpenaren arloko doikuntza nahitaezkoa duten industria sektoreetan, garrantzi handikoa da makinak behar bezala dabiltzala eta ondo kalibratuta daudela egiazta dezaketen mekanismoak izatea, amaierako piezetan sor daitezkeen akatsak eta, ondorioz, prozesu osoa errepikatu beharra saihesteko.

Testuinguru honetan, mandrinatzeko nahiz fresatzeko makinak eta mekanizazio zentroak ekoizten dituen Juaristi enpresak, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoarekin batera, pieza akastunen ekoizpena murriztea ahalbidetuko duen egiaztapen dimentsionaleko sistema automatizatua garatu du.

Saiakuntza aldian dagoen soluzio honek makinaren egoerari buruzko informazioa ematen dio erabiltzaileari, ardatzetan egon daitezkeen posizio akatsak zuzendu ahal izateko. Horrela, makinak ikuskatzeko egin beharreko geldialdiak saihesten dira, serieko ekoizpenaren mesedetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow